Aktibatu ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua, eta babestu zure enpresa eta zure gailuak
Euskaltel
2022-10-20
2 min
Banda zabaleko gure sarbideei esker, enpresek, Interneteko konexiorik azkarreneko zerbitzua izateaz gain, Zibersegurtasuneko suite bat duzue doan, zuen enpresen datuak eta baliabideak babesteko.
ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua ren helburua da zure enpresako eta zure gailuetako informazioa eta azpiegiturak zaintzea ; funtsezkoak dira ingurune digitaletako edozein segurtasun-arrakaletatik babesteko.
ETEetarako Zibersegurtasun Zerbitzua baliatzeko eta zure esanetara dagoen aditu digital batekin harremanetan jartzeko, gogoan izan aktibatu egin behar duzula. Zerbitzu horrek ez du kosturik zuretzat.
Zibersegurtasunaren abantaila guztiak klik bakar batean
Badakizue sistemei eraso egiteak informazio-galera handiak ekar ditzakeela, baita baliabide-galera eta, are, enpresaren ospe-galera ere, eta oso garrantzitsua dela zibersegurtasun-soluzio aurreratuak dituen Interneteko sarbidea izatea.
ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuak eta laguntza teknologiko integralak zuen enpresaren informazioa eta gailuak zibererasoetatik babesten dituzte, honelako zerbitzuekin: zibersegurtasuneko euskarri aditua, sareko ahulguneen analisia, eta ekipamenduen babesa eta konfigurazioa.
Laguntza tekniko Aditua
Gure zerbitzuaren zutabeetako bat da laguntza tekniko aditu pertsonalizatua ematen dugula eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan , zuen enpresan konektatuta dauden gailu guztiei euskarria emateko eta gorabeherak konpontzeko. Beharrezkoa bada, akatsaren arrazoia edozein dela ere, zuen ETEra ere joan daitezke.
Zure sarearen eta zure webgunearen konfigurazioa eta babes-maila ere aztertuko ditugu , atzemandako ahultasunak konpontzeko, eta, behar izanez gero, Microsoft 365 eta Gsuite Google plataformei buruzko zalantzak edo gorabeherak argitzen lagunduko dizugu.
Gailuaren babesa
Segurtasunari dagokionez, beste faktore garrantzitsu bat ekipoen tokiko babesa da, batez ere bulegotik kanpo, edozein tokitatik eta hainbat gailurekin lan egiten dugunean. Horretarako, Bit Defensa Total Security antibirusa dugu; malwareen eta birusen aurkako merkatuko babes-software osoena da, edozein mehatxu digital iragarri, prebenitu, detektatu eta konpontzen baitu. Geruza anitzeko babesak mehatxu zahar eta berri guztietatik babesten ditu zure gailuak, azkenaldian hainbestetan aipatzen diren gaiez arduratu beharrik izan ez dezazun, hala nola ransomwarea edo datu-bahiketa .
Segurtasun-kopia
Bestalde, enpresek gaur egun dituzten tresnarik onenetako bat bihurtu dira hodeiko soluzioak , eta ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuak 10 GB ditu hodeian segurtasun-kopia egiteko . Gainera, aukera ematen du zure segurtasun-kopietarako gigak areagotzeko, biltegiratze-ahalmen handiagoa behar baduzu. Informazioa automatikoki gordetzen da, eta nahi duzunean sar zaitezke zure negozioko dokumentuetara eta informaziora.
Ezagutu zehatz ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua
ETE-etarako doako Zibersegurtasun Zerbitzuak laguntza teknologiko osoa emango dizue zuen enpresa zibererasoetatik salbu izateko . Gogoan izan beti (24×7) izango duzuela aditu digital bat zalantzak edo gorabeherak argitzeko, eta nola aktibatu zalantzarik izanez gero, hemen duzue azalpena urratsez urrats:
VIDEO
Aktibatu doan ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua.
Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.
¿Te ha gustado?
Ikustaldiak: 18