Galdakaoko santakurtzak Euskadiko jai ezagunenetako batzuk dira. Irailaren 8tik 17ra, hamar egun familia osoarentzako jardueraz beteta; besteak beste, herritarrek aukeratutako kontzertuak, bai eta kirola, gastronomia eta tradizioa ere. Hona hemen Galdakaoko jaien programari buruzko informazio gehiago.

Noiz dira Galdakaoko jaiak?

2023an, irailaren 8tik 17ra ospatuko dira Galdakaoko jaiak.

Irailaren 14a da egun handia, “Kurtze Santuaren Gorespena”ren eguna, hain zuzen.

Horregatik, jai hauei "santakurtzak" ere esaten zaie.

Egun horretan, meza nagusi kantatua izaten da Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Ondoren, soka-dantza tradizionalerako txanda izaten da, herriko Andra Mari dantza taldearen eskutik.

Santakurtzak “errepetizio-igandean” amaitzen dira, egun handiaren osteko igandean, hain zuzen, betiere egun hori ez baldin bada irailaren 15a (elkarren ondoko egunak ez badira alegia).

Beraz, hamar egunez, galdakoztarrek eta bisitariek aukera ugari dituzte Bizkaiko herri honetako zaindariaren jaiez gozatzeko.

Galdakaoko jaien 2023ko egitaraua

Aurtengo kartela Jon Ortega Garcíak egin du, eta giro onez eta dibertsioz betetako jaiak iragartzen ditu familia osoarentzat, 150 jarduera baino gehiago prestatu baitira.

Irailak 8, ostirala

  • 19:00: Jaietako desfilea
  • 20:00: Pregoia eta txupinazoa
  • 22:30: Kontzertua: Soporte Vital Basico
  • 01:30: Mozoilo Dj Fest

Irailak 9, larunbata

  • 10:00 - 18:00 Tenis- eta padel-txapelketak
  • 11:00: Paella-txapelketa
  • 17:00: Ohe-lehiaketa
  • 18:30: IV. hezur-jaurtiketa
  • 22:30: Kontzertua: Infarto / Esne Beltza
  • 23:30: I Love 80's orkestra

Irailak 10, Igandea

  • 09:00: Gangurenera igoera. 9. edizioa
  • 17:00: Pilota profesionaleko partidak
  • 19:30: Areto-dantzen lehiaketa

Irailak 11, astelehena. Haurrentzako eguna barraketan

  • 16:00: Mus-txapelketa
  • 17:00: Igel-txapelketa
  • 19:00: Abesbatzen kontzertua
  • 19:30: Buruhandiak
  • 20:00: Herriko taldeen kontzertua: Jonu Kantautorea eta Tokkotai
  • 21:30: Film laburren jaialdia

Irailak 12, asteartea

  • 11:30: Adinekoen olinpiada
  • 17:30: Motor txikien lasterketa
  • 18:30: Txokolatada
  • 20:00: Herriko taldeen kontzertua: Azken Geltokia eta M. Sanchez

Irailak 13, asteazkena

  • 14:00: Adinekoen jaia. Herri-bazkaria
  • 16:00: Kortxo-ateratzearen txapelketa
  • 16:00 - 20:00 Skate-tailerra
  • 20:00: Areto-futboleko gizonezkoen partida "Miguel A. Sevillari eta Mariano Lópezi omenaldia"

Irailak 14, osteguna. Santa Kruz eguna

  • 12:30: Bizkaiko Sokadantza (Andra Mari)
  • 18:00: Tortilla-txapelketa
  • 20:00: Dantza-alardea
  • 23:00: Kuleroen eta galtzontziloen lasterketa

Irailak 15, ostirala. Mozorro-eguna: itsasoa

  • 16:00: Furor Furor
  • 19:30: “Euskal Kopa” saskibaloi-partida
  • 20:00: Herriko taldeen kontzertua: Diegovision eta Kobertzaleak
  • 20:00 - 23:00: Mozorro-lehiaketa
  • 21:00: Zezensuzkoa
  • 22:30: Kontzertua: Calathea eta Eh Sukarra
  • 01:30: Erromeria

Irailak 16, larunbata

  • 09:00 - 14:00: Open Petanka
  • 10:00: Marmitako-txapelketa
  • 10:00: Nekazaritza-azoka
  • 10:30: 53. Santakurtzetako txirrindularitza-saria
  • 13:30: Larrain-dantza
  • 15:00: Herri-bazkaria, jantzi tradizionalen lehiaketa, bertsolariak eta erromeria.
  • 22:30: Kontzertua: Brea eta En Tol Sarmiento
  • 23:30: Goxua'n Salsa orkestra

Irailak 17, Igandea

  • 12:00: Erraldoi eta buruhandien desfilea
  • 12:00: Bits-jaia
  • 13:00: Txistu-alardea
  • 20:30: Kuadrillen arteko sari-banaketa

Gustu guztietarako nahi adina entretenimendu daude; hasteko, kuadrillen igoera Plazakoetxetik udaletxeraino, Juan Bautista Uriarte kalean barrena. Han, hasiera ofiziala ematen diete festei pregoiak eta txupinazoak.

Galdakaoko 2023ko jaien pregoia eta txupinazoa

Fiestas de Galdakao
Iturria: https://www.galdakao.eus/

2023an, Ane Lagarreta orkestra-zuzendari galdakoztarra izango da pregoilari. 19 urte baino ez zituelarik, Galdakaoko musika-banda zuzendu zuen, eta ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sarearen sortzailea ere bada.

Berak irakurriko du aurtengo santakurtzetako pregoia, irailaren 8an (ostirala), 20etan, Galdakaoko udaletxeko balkoitik.

Txupinazoa, berriz, Gorka Kurtzaga Txandapa kuadrillako kideak botako du.

Galdakaoko santakurtzetako jarduerak

Hamar egunez jarraian, musikak hartzen ditu Galdakaoko kaleak: txistulariak, trikitilariak, kalejirak, txarangak, dantza-ikuskizunak eta kontzertuak nonahi.

Kale-antzerkia, zirkoa eta txikientzako animazioa ere ez da falta; horren lekuko dira apar-festa eta moto txikien lehiaketa, besteak beste.

Kirolak ere badu lekurik jaietan, nola ez: tenis-, padel-, futbol-, pilota- eta petanka-lehiaketak, triziklo-lasterketak eta hezur-jaurtiketa.

Eta, jakina, ezin ahaztu gastronomia: erromeria eta bazkari herrikoiak, eta paella-, tortilla- eta marmitako-lehiaketak.

Kuadrillen arteko txapelketa jaietako jarduera ezagunenetako bat da; gero eta jende gehiagok hartzen du parte, eta sari ugari banatzen dira, gainera.

Kalean, eskulangintzako postuak ikusiko dituzu nonahi; erraldoi eta buruhandiekin topo egingo duzu edozein kale-kantoitan, eta grafiti-, skate- eta parkour-tailerretan ere parte har dezakezu, edo, nahiago baduzu, rol- eta estrategia-jokoetan.

Aipamen berezia merezi dute kontzertuek.

Galdakaoko 2023ko jaietako kontzertuak

Conciertos de las Fiestas de Galdakao
Iturria: https://www.galdakao.eus/

Musika da Galdakaoko jaien osagai nagusietako bat. Dagoeneko badakigu zein izango diren 2023ko kontzertu nagusiak. Hartu gogoan:

Irailak 8, ostirala: Iseo & Dodosound + herriko talde bat

Irailak 9, larunbata: Esne Beltza + herriko talde bat

Irailak 15, ostirala: EH Sukarra + herriko talde bat

Irailak 16, larunbata: En Tol Sarmiento + herriko talde bat

Gainera, aurten, herriko talde eta musikarientzat berariaz pentsatutako gune bat ere baliatu ahal izango da: Etxeko Plaza.

Erakusleiho bikaina izango da herriko musikari talentudunentzat herritarren parte-hartzea bultzatzen duten jaiotan.

Badakizu galdakoztarrek aukeratzen dituztela santakurtzetako kontzertuetarako taldeak?

Galdakaoko jaietako kontzertuak aukeratzeko galdeketa

Urtero, taldeak aukeratzeko prozesu bat antolatzen da, galdakoztarrek hauta ditzaten Ardantza parkean egingo diren musika-emanaldietarako taldeak.

16 urtetik gorako herritar guztiek har dezakete parte, eta bost proposamen egin ditzake bakoitzak.

Botoa online eman daiteke, udal-plataformaren bidez, edo, bestela, zenbait tokitan jarritako ontzietan sartuz botoa (normalean, Torrezabalen, Aperribaiko liburutegian, kiroldegian eta udaletxean jartzen dira).

Galdakaoko jaietako kontzertuen egutegia

Epea amaitu ondoren, jai-batzordeak herritarren iradokizunak aztertzen ditu, kontuan hartuz behar teknikoak, aukerak eta kostua, eta, ahal dela, aurreko hiru urteetan udalerrian jardun ez duten taldeak aukeratzen dituzte.

Aste batzuk geroago (aurten, maiatzaren 8an), jaiegun nagusietako kontzertuetarako finalisten zerrenda ezagutarazten da.

Horietan guztietan, oinarrizko irizpide batzuk errespetatzen dira: emakumeen presentzia eta estilo-aniztasuna bermatzea, talde edo artistek erabiltzen duten hizkuntza baloratzea, eta mezu edo jarrera diskriminatzaileak sustatzen dituztenak baztertzea.

Horren ondoren, iritzia eskatzen zaie berriz herritarrei jaietako kontzertuen behin betiko egutegia osatzeko.

Guztion lanari eta parte-hartzeari esker, Galdakaoko jaiak Euskadiko hitzordu erakargarrienetako bat bihurtu dira. Udako azken txanpan sartzeko aukera bikaina! :)

Goiburuko irudiaren iturria: https://www.galdakao.eus/