Gau Beltzaren hilabetea merezi bezala goza dezazun nahi dugu Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Hasteko, urritik aurrera, Arenas de Getxo, Barakaldo, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesasen partidak ikusi ahal izango dituzu Primera Federación Versus e-Learning kanal berrian, Guztia TBren bezeroa bazara. Pakete hori kontratatua duzula, Eibar eta Reala B taldeen LaLiga Hypermotioneko partidak ere ikus ditzakezu. Eta DAZNekoa bazara, jarraitu Athletici, Realari eta Osasunari LALIGA EA Sportsen. Euskadiko eta Nafarroako talde horiek guztiak, etxeko sofatik.
Telesailak gustuko badituzu, ez huts egin Nails komediaren estreinaldia SkyShowtimen eta ACI Alta Capacidad – T5en agurra Star Channelen.
Dark, hileko kanal gonbidatua, arduratuko da beldurraz, Halloweek programarekin. Eta Guztia TB baldin baduzu, Beldurrezko ipuinak saio berezia izango duzu Dreamworksen.
Nobedade ugari orobat streamingeko plataformetan. HBO Maxek bat egingo du Halloweenekin, eta IT: Bienvenidos a Derry estreinatuko du. Disney+ plataforman, La Suerte daukazu, Paco Plaza eta Pablo Guerreroren telesail berria. Eta Prime Videon, OTren hurrengo edizioa hasiko da.
Xehetasun gehiago jakin nahi?
Primera Federación Versus e-Learning kanal berria: dialeko 119an
Futbolzaleak zorioneko daude, futbol-eskaintza gero eta handiagoa baita Euskaltelen zure esku jartzen dugun telebistan. Gurera iritsi berri-berria da Primera Federación Versus e-Learning kanala, eta Guztia TB kontratatua duten bezeroek ikusi ahal izango dute.
Lehiaketa horretan 40 taldek hartzen dute parte, 20 klubeko bi multzotan, eta jardunaldi bakoitzeko 10 partidarik onenak ikusteko aukera izango duzu. Hemen duzu talde hauen hurrengo partiden egutegia, zure taldea anima dezazun: Arenas Getxo, Barakaldo, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesas.
6. jardunaldia:
-
Urriak 5, igandea: Bilbao Athletic - Osasuna Promesas.
-
Urriak 5, igandea: Mérida - Arenas Getxo.
-
Urriak 5, igandea: Arenteiro – Barakaldo C.F.
7. jardunaldia:
-
Urriak 10, ostirala: Barakaldo C.F. - Bilbao Athletic.
-
Urriak 11, larunbata: Arenas Getxo – C.D. Lugo.
-
Urriak 12, igandea: Osasuna Promesas - Racing Ferrol.
8. jardunaldia:
-
Urriak 18, larunbata: Pontevedra – Osasuna Promesas.
-
Urriak 18, larunbata: Racing Ferrol – Arenas Getxo.
-
Urriak 18, larunbata: Guadalajara – Barakaldo C.F.
-
Urriak 19, igandea: Bilbao Athletic – Cacereño.
9. jardunaldia:
-
Urriak 26, igandea: Zamora - Bilbao Athletic.
-
Urriak 26, igandea: Talavera – Osasuna Promesas.
-
Urriak 26, igandea: Arenas Getxo – Guadalajara.
-
Urriak 26, igandea: Barakaldo C.F. - Tenerife.
Nails (SkyShowtime)
Lina, Vanessa, Irene eta Marilis oso desberdinak dira; ez dute elkarren antzik ... baina manikura-areto berera joaten dira. Han, adiskidetasun bitxia sortuko da beren artean, eta beren errealitatearen eta denek berengandik espero dutenaren aurka matxinatuko dira.
SkyShowtime kanalak Nails komedia estreinatuko du urriaren 6an (astelehena) saio hirukoitz batekin, eta, gero, kapitulu berri bat emango du astero.
-
Eskaripean: irailaren 6tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
ACI Alta Capacidad - T5, Star Channelen: dialeko 12an
ACI Alta Capacidad telesailaren bosgarren eta azken denboraldia Star Channelen. Morgane eta Karadec guraso-bizitza berrian oreka aurkitzen hasi direnean, erakarpena sortu da. Ideia ona al da? Edo dena pikutara bidaltzeko modurik errazena? Ez huts egin telesail frantses arrakastatsuaren intriga, emozioa eta ustekabeko txiribueltak.
-
Estreinaldia: urriaren 8an, asteazkena, 22:00etan, Star Channelen (dialeko 12an).
-
Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan.
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Cuentos de miedo, Dreamworksen: dialeko 94an

Presta zaitez izu-ikaraz eta dibertsioz beteriko gau baterako: DreamWorkseko pertsonaia kutun guztiak Cuentos de miedon jasoak. Denak ikusiko ditugu Halloweengo saio berezi honetan: Shrek eta beraren ohiko beldurrak, El Cerdo Que Gritó Hombre Lobo eta Calabazas Mutantes del Espacio Exterior.
Ausartzen al zara maratoirik ilun beldurgarrienarekin?
-
Estreinaldia: urriaren 31tik (ostirala) azaroaren 2ra (igandea), Dreamworks-en (dialeko 94an).
-
Emanaldia: Urriaren 31, ostirala, 10:35ean, 16:00etan eta 21:00etan. Azaroaren 1a, larunbata, 9:00etan. Azaroaren 2a, igandea, 12:40ean eta 16:30ean.
-
Eskaripean: Replaytekan.
Halloweek, Dark-en: kanal gonbidatua (dialeko 9an)

Euskaltelen telebistan, Dark da urriko kanal gonbidatua. Hala, Halloweek izango duzu eskura, aste oso-oso bat urteko gaurik beldurgarrienari eskainia. Denetarik izango duzu: Channel Zero eta The Purge izen handiko telesailak, The Ringen bi filmak...
Gogoan hartu Halloweekek eskaintzen dizun guztia:
-
Astelehena, urriak 27 The Purge
-
Urriak 28, asteartea: Resident Evil
-
Urriak 29, asteazkena: Muñeco Diabólico
-
Urriak 30, osteguna: Channel Zero
-
Urriak 31, ostirala: Halloween 2, Halloween 3, Halloween 6, Halloween 2 Rob Zombie
-
Azaroak 1, larunbata: The Ring
-
Azaroak 2, igandea The Ring 2
Ez huts egin!
-
Estreinaldia: urriaren 27tik azaroaren 2ra, 22:15etik aurrera, Dark kanal gonbidatuan (dialeko 9an).
-
Emanaldia: egunero, 22:15ean
-
Eskaripean: Replaytekan.
Eibar eta Reala B, LaLiga Hypermotionen, dialeko 115, 116 eta 117an

Ez huts egin Eibarren eta Reala Bren partidak, LaLiga Hypermotionen. Apuntatu zure talde gogokoenaren partida hauek.
-
Urriak 3, ostirala: AD Ceuta – SD Eibar.
-
Urriak 4, larunbata: Granada - Reala B.
-
Urriak 11, larunbata: Reala B – F.C. Andorra.
-
Urriak 12, igandea: Eibar – Castelló.
-
Urriak 18, larunbata: Reala B – F.C. Andorra.
-
Urriak 19, igandea: U. D. Las Palmas – Eibar.
-
Urriak 25, larunbata: Burgos - Reala B.
-
Urriak 25, larunbata: Eibar - Castelló.
DAZNeko nabarmenena
LA LIGA EA Sports DAZNen

Dakizunez, orain DAZN futbol-pakete berri bat duzu Euskaltelen, hilean 10 € ordainduta, urtebetez. LALIGA EA Sports-eko bost partida ikus ditzakezu jardunaldi bakoitzean —38 jardunaldietatik 35etan—, baita DAZNek jardunaldi bakoitzean irekian emango duen partida ere.
Beraz, presta zaitez Athleticen, Realaren, Alavesen eta Osasunaren partidez gozatzeko.
HBO Max, Disney+ eta Prime Video plataformetako nabarmenenak
IT: Bienvenidos a Derry, HBO Max-en
Stephen Kingen "IT" unibertsoan girotutako prekuela honek 1960ko hamarkadara garamatza. Gertaera historikoz eta arrazismoz betetako garai batean, Derryra heldu berria den familia baten gorabeherei jarraituko diegu eta, aldi berean, lagun-talde batek herriaren historia ilunaren berri izango du. IT: Bienvenidos a Derry, estrenaildia HBO Maxen
-
Estreinaldia: urriaren 27a, astelehena, HBO Maxen.
La suerte, Disney+ plataforman
Zezenketen aurka dagoen taxi-gidari gazte bat zezenketaren inguruko trama batean nahastua ikusiko dugu La suerten: Óscar Jaenada eta Ricardo Gómez dira protagonistak, eta Disney+ plataformak estreinatuko du urrian. Kasualitateak, erronkak eta superstizioak Madrilgo azken zezenketan: Maestro toreatzaileak erronka handi bati egin beharko dio aurre, eta Davidek, berriz, etorkizunari.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: urriaren 8an, asteazkena, Disney+-en.
OT, Prime Videon

Operación Triunfoko Akademiak berriz irekiko ditu ateak urrian. Amazon Prime Videok musikazko talent show beteranoaren denboraldi berria estreinatuko du. Guztira 18 hautagai lehiatuko dira 0 galan, 16 lekuetako bat eskuratzeko. Lekua lortzeko, epaimahaia konbentzitu beharko dute, hots, Abraham Mateo, Leire Martinez, Guille Milkyway eta Cris Regatero.
Zuzeneko galak astelehenetan izango dira, 22:00etan; asteartetik larunbatera, 20:00etan, Conexión OT ikus dezakezu; eta igandero, 20:00etan, La Cara B.
-
Estreinaldia: eskuragarri Prime Videon
2025eko urriko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.