Urteari amaiera bikaina emango diogu Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Hil honetan, dragoiak han eta hemen: DreamWorksen, Dragones: Hacia nuevos confines telesailaren atal berriak emango dituzte, eta SkyShowtimen, berriz, Cómo entrenar a tu dragón filmaren irudi errealeko bertsioa estreinatuko da.
SkyShowtimen, bestalde, Misión Imposible Sentencia Final filma ere ikus dezakezu, Tom Cruise protagonista duen sagako azkena. Eta StarChannelen, Amerika Kapitainaren unibertsora hurbilduko gara Los Centinelasekin.
Guztia TB baduzu, Puños de hielo telesailaren estreinaldia daukazu Sundance TVn, eta Muerte bajo cero telesailaren bigarren denboraldia AMCn. Intriga eta ekintza ziurtatuta daude.
Haurrek hitzordua dute Especial Magical Holidaysen, Disney Jr-en telesail onenekin.
Eta, gainera, hastera doa neguko kirolen sasoia Eurosporten.
Nobedade ugari streamingeko plataformetan ere. Hasteko, Daniel Craig eta Puñales por la espalda: De entre los muertos ikusgai duzu Netflixen. Disney+en, Percy Jackson eta Olinpoko jainkoak urrezko ahari-larruaren bila dabiltza bigarren denboraldian. Eta Prime Videon, Fallouten beste emanaldi bat; bideojoko ezagunaren egokitzapena.
Gehiago jakin nahi duzu abenduko estreinaldi hauei buruz?
Dragones: Hacia Nuevos Confines, DreamWorks-en: dialeko 94an
Lehen Cómo entrenar a tu dragón egin zutenen eskutik, badatoz DreamWorksera Dragones: Hacia Nuevos Confines animazio-seriearen atal berriak. Abentura gehiago bikingoen eta dragoien artean, Mema uhartean, Hipo eta haren lagunentzat. Lortuko ote dute Viggo bilaua akabatzea?
Cómo entrenar a tu dragón, SkyShowtimen
Dean DeBloi gidoilari, zuzendari eta ekoizle gisa itzuli da herensugeen saga honetara. Bi dira protagonistak, Hipo bikingo gaztea eta Desdentao, Furia Nocturna dragoia, zeina zaintzen baitu sendatzeko.
Bikingoek zerua zeharkatzen dute Cómo entrenar a tu dragón animazio-frankizia ezagunaren irudi errealerako egokitzapenean. SkyShowtimen estreinatzen da.
-
Eskaripean: abenduaren 25etik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Misión Imposible Sentencia Final, SkyShowtimen
Tom Cruisek agur esaten dio Ethan Hunt pertsonaiari Mission Impossible Sentencia Final filmean. Itxiera epikoa zinemako ekintza-saga gogoangarrienetako batentzat. Erakundearen aurkako azken borrokan, argi izan behar duzu gauza bat, eta bakarra: gure bizitza gure erabakien batura da.
-
Eskaripean: abenduaren 17tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Los Centinelas, StarChannelen: dialeko 12an

Historia, drama, ekintza eta fantasia uztartzen dira Los Centinelas telesailean, StarChannelera iritsi berri den telesailean, zeinak Amerika Kapitainaren unibertsoa gogorarazten baitigu. Emanaldi berezi batean dator, film hauekin: El primer vengador, El soldado de invierno eta Civil War.
-
Estreinaldia: martxoaren 13an eta 14an, larunbata eta igandea, 18:00etan, Star Channelen (dialeko 12an)
-
Eskaripean: Replaytekan.
Eta Guztia TB baduzu, gogoan izan beste estreinaldi hauek ere:
Puños de hielo, Sundance TVn: dialeko 43an
Polizia-etxetik ringera. María Pudas boxeo-txapeldun ohia borroketara itzuli da aitaren zorrak ordaintzeko. Aldi berean, krimenak argitzen ditu Laponiako lurralde hotzetan, Samu polizia kidearekin batera. Puños de hielo, Sundance TVko telesail berria.
Muerte bajo cero - T2, AMCn: dialeko 13an

Muerte bajo cero telesailaren bigarren denboraldiak Porvoora eramango gaitu berriro. Finlandiako hiri horretan, kasu zail bat dago Antti Hautalehto inspektorearen zain: erretiroa hartutako psikiatra bat hil dute jacuzzi batean... eta heriotza gehiagoren mehatxua dakar gutun batek.
-
Estreinaldia: abenduaren 12an, astelehena, atal bikoitza, 22:10ean, AMCn (dialeko 13an).
-
Emanaldia: astelehenero, 22:10ean
-
Eskaripean: Replaytekan
Especial Magical Holidays, Disney Jr-en

Etxeko txikiek hitzordua dute Gabon hauetan Especial Magical Holidaysekin.
Saio berezi honek Disney Jr-en telesail maiteenetako batzuen 50 kapitulu biltzen ditu, hala nola Marvel Spidey y su superequipo, Mickey Mouse Funhouse, SuperKitties, ¡Cachorros a la obra!, Disney Junior Ariel eta Unidad de rescate.
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Neguko kirolak Eurosporten: dialeko 110ean

2025eko neguko kirolen denboraldia martxan da dagoeneko, eta Eurosport berriz ere neguaren etxe bihurtu da Europan.
1.300 ordu baino gehiago zuzenean 145 lehiaketa-egunetan, eta 13 elur- eta izotz-kirolen estaldura osoa: eski alpinoa, biatloia, eski-jauziak, konbinatu nordikoa, iraupen-eskia, snowboarda, curlinga, patinaje artistikoa, lugea, bobsleigha eta skeletona.
Netflix, Disney+ eta Prime Videoko nabarmenenak
Puñales por la espalda: De entre los muertos, Netflixen
Misterioa eliza batean, historia iluna duen herri txiki batean. Nor hoberik hori argitzeko Benoit Blanc detektibea baino, laguntzaile duela apaiz gazte eta zintzo bat. Ez utzi ikusi gabe Puñales por la espalda: De entre los muertos.
-
Estreinaldia: abenduaren 12an, ostirala, Netflixen.
Percy Jackson y los dioses del Olimpo - T2, Disney+en
Kanpalekua arriskuan dago, eta Percyk urrezko ahari-larrua bilatu behar du hura salbatzeko. Beraz, abenturari ekin behar diogu Munstroen itsasoan barrena.
Percy Jackson y los dioses del Olimporen bigarren denboraldiaren estreinaldia Disney+en.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: abenduaren 10ean, asteazkena, Disney+en.
Fallout - T2, Prime Videon
Bideo-joko arrakastatsuan oinarritutako telesailaren bigarren atala. Berrehun urte igaro dira apokalipsiaz geroztik, eta aterpe nuklearretatik ateratzeko ordua da. Baina jada ezer ez da berdin...
Estreinaldia: eskuragarri Prime Videon
2025eko abenduko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.
