Telebista
Zer ikusi telebistan: 2025eko martxoko telebista-estreinaldiak
Prest al zaude martxoan Euskaltelen eskaintzen dizkizugun telebista-estreinaldi guztiez gozatzeko?
Prest al zaude martxoan Euskaltelen eskaintzen dizkizugun telebista-estreinaldi guztiez gozatzeko?
Paraje zoragarri asko ditugu Euskadin, ezagutu beharrekoak. Horietako bat dira Baltzolako Kobak, horma malkartsu eta labirinto-itxurako galeriek osatutako haitzuloa. Isiltasuna da han nagusi. Baltzolako koba ezagunetan zer ikusi eta hara nola iritsi azalduko dizugu, eta inguru hartako kondairak ere kontatuko dizkizugu.
Abuztuko Bilboko Aste Nagusiaz gain, ospakizun ugari daude urte osoan zehar. Bilboko 2025eko jai guztien berri emango dizugu, jakin dezazun noiz izango diren inauteriak eta Aste Nagusia, adibidez,, eta goza dezazun Bilboko San Tomasez edo auzoetako jaiez (alde zaharrekoak, adibidez).
Aurten ere, Momo jainkosaren etorrerarekin hasiko dira Donostiako inauteriak, hiriko giltzak ematen zaizkionean, eta otsailaren 27tik (osteguna) martxoaren 4ra arte (asteartea) ospatuko dira. Hemen duzu 2025eko Donostiako inauterietako egitaraua, jakin dezazun noiz egingo den desfilea, noiz aterako diren txarangak eta konpartsak, eta gainerako informazio guztia.
Farolnen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dira 2025eko Bilboko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko kalejira, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz ospatuko dira Bilbon 2025eko inauteriak? Otsailaren 27tik martxoaren 4ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.
Ikusi nahi Gru 4. Mi villano favorito filma zineman? Hartu parte SkyShowtimerekin batera antolatzen dugun lehiaketa honetan, eta eskuratu sarrerak.
Otsailaren 27tik martxoaren 4ra, presta zaitez Euskadiko jai jendetsu eta herrikoienetako batez gozatzeko, 2025eko Tolosako Inauteriez, alegia. Tolosako inauterietako egunen eta egitarauaren berri emango dizugu, txilaba eta mozorroak prestatzen has zaitezen.
Nafarroako Lantz herri txikian inauteriak modu berezian ospatzen dituzte: landa-eremuko inauterien erakusle nagusienetakoa da. Kaleak bete-beteak egoten dira kolorez, tradizioz eta musikaz. Miel Otxin eta beste pertsonaia batzuek desfilatzen dute astelehen eta asteartean, zortzikoa dantzatzen da eta beste ekitaldi mordoa izaten da. Martxoaren 2tik 4ra Lantzeko 2025eko Inauterietan egingo dena kontatuko dizugu.
Gure azokak ez dira merkataritza-ekitaldi hutsak. Haien bidez, gure tradizioei eta tokiko produktuei balioa ematen diegu. Ba al zenekien urtero ia 400 azoka egiten ditugula Euskadin? Hemen duzu 2025ean Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan egingo diren azoka guztiak biltzen dituen egutegi bat.