Hasiera - Página 12

Ikasi

Mugi txartela Gipuzkoan: nola eskatu, prezioak, motak eta abar

Gipuzkoan alde batetik bestera ibiltzen bazara, ezagutuko duzu MUGI txartela, ziur asko. Hari esker, ordaintzeko txartel bakarra erabiliz edozein garraiobide publikotan mugi zaitezke. Gainera, tarifa bereziak, deskontuak eta hobariak ditu. Hona hemen nola eta non eskatu, zer MUGI txartel dauden eta tarifak zeintzuk diren.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko urriko telebista-estreinaldiak

Gau Beltzaren hilabetea merezi bezala goza dezazun nahi dugu Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Hasteko, urritik aurrera, Arenas de Getxo, Barakaldo, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesasen partidak ikusi ahal izango dituzu Primera Federación Versus e-Learning kanal berrian, Guztia TBren bezeroa bazara.

Gozatu

Hegaldiak Bilbotik, 2025: hegaldi merkeak, zuzenekoak…

Bilbotik abiatzen diren hegaldi merkeen bila al zabiltza? Bada, hemen aurkituko duzu 2025ean Bilbotik abiatuko diren hegaldi guztien zerrenda. Denboraldi guztietan eguneratuko dugu, beti jakin dezazun zer hegaldi abiatuko diren Bilbotik Europara, New Yorkera edo estatu barruko hirietara, hala nola Sevilla, Málaga, Madril, Tenerife... 2025ean Bilbotik abiatuko diren zuzeneko hegaldiak zerrendatzeko, hegazkin-konpainien webguneetan egin ditugu bilaketak. Eduki zerrenda beti eskura zure oporrak planifikatzeko.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko iraileko telebista-estreinaldiak

Irail on baterako errezetarik onena Euskaltelek eskaintzen dizkizun telebistako telesail eta film berriak dira. Zinema gustatzen bazaizu, SkyShowtimen, Oscar saria irabazitako titulu bat daukazu, The Brutalist, eta, horretaz gain, telesail berri bat: Dexter: Resurrección. Eta Warner TVn, berriz, El joven Sheldon telesailaren spin-off dibertigarria, El primer matrimonio de Georgie y Mandy. Anime klasikoaren zaleek Dragon Ball Z Kairen azken kapituluak dituzte ikusgai Comedy Centralen.

Segurtasuna

Maskotak dituzten etxeetarako pentsatutako alarma: Euskaltel Alarmak

Kezkatua zure lagun iletsuak alarma aktibatu dezakeelako ustekabean? Euskaltel Alarmak zerbitzuak kezka hori baztertzeko aukera ematen dizu, maskoten mugimenduarekiko immuneak diren sentsoreak baititu. Horiei esker, alarma-dei faltsuak saihestu ditzakezu, eta sistema aktibatua eduki dezakezu beti, baita katua edo txakurra etxean aske badabilkizu ere. Nahikoa da instalatzaileari zure maskotari buruzko informazioa ematea; hala, behar bezala doituko dizu berak ekipoa.