Gure lurraldean nabarmentzen diren izen askok historian eta tradizioan oinarritutako jatorria dute. Baina izaten dituzte alderdi magiko eta espiritualak ere. Naia neska-izenak osagai horiek guztiak biltzen ditu, eta horregatik, eta duen musikaltasunarengatik, bizirik iraun du, denboraren joan-etorria gorabehera.
Naia izenaren jatorria
Naia izena gure lurretatik dator. Euskal Herrian betidanik izan dugu lotura oso estua naturarekin, eta Naia izena horren isla da. Gainera, Greziako mitologiak ere eragina du bere balizko jatorrian.
Une honetan, 8.000 Naia baino gehiago daude, eta haietako gehienak Euskadin bizi dira; batez ere, EAEn eta Nafarroan, baina badira batzuk Errioxan eta Kantabrian ere. Kontuan hartu behar da, halaber, batez beste 11 urte dituztela. Horrenbestez, jende oso gaztea da orokorrean. Izen hau bizi-bizirik dago eta gurasoei asko gustatzen zaie.
Naia izenaren jatorria
Naia izenaren esanahia ur-ninfen figura mitologikoarekin lotuta dagoela dirudi. Izen hau eta Greziako kultura lotuta daude. Naiade hitzetik dator eta.
Beste teoria batzuek diote hebreerazko hainai hitzetik datorrela. “Eskala” esanahia du hitz horrek.
Naia izenaren onomastika
Naia izenak ez du erlijio kristauarekin lotura zuzenik, beraz, ez dago onomastikarako egun finkorik. Baina hau gertatzen denean, azaroaren 1ean ospatzen da, Santu Guztien Egunean.
Naia izeneko emakumeak
Egun, nolabaiteko aitortza lortu duten Naia izeneko emakumeak baditugu. Diziplina artistikoetan aritzeagatik lortu dute gehienek ospea.
- Naia Marie Rivera: aktore eta abeslaria
- Nahia Láiz: aktorea
- Naia del Castillo: eskultore eta argazkilaria
Nola idazten da Naia izena beste hizkuntza batzuetan?
Naia gure lurretako izen berezia den arren, aldaera eta itzulpen batzuk aurki ditzakegu hainbat hizkuntzatan. Hauek dira erabilienak.
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Galego | Naia |
Ingelesa | Nahia |
Greziera | Náia |