Gogoko dugu futbola. Motibatu egiten gaitu. Bizi-poza ematen digu (baita nahigabeak ere, batzuetan). Zer litzateke gure eguneroko jarduna gure futbol-talde gogokoenari, hurrengo partidari edo ligako azken jardunaldiko emaitzari buruzko solasaldirik gabe? Zu ere futbolzale amorratua bazara, zure kirol gustukoenez gozatzeko aukera duzu orain Euskaltelen.
Euskaltelek 2025-2026 denboraldiko futbolaz gozatzeko eskaintzen dizkizun aukera guztiak azalduko dizkizugu.
LALIGA EASPORTS Euskaltelen
Euskadin eta Nafarroan, talde asko ditugu futboleko Lehen Mailan. Hor ditugu Athletic, Reala, Alaves eta Osasuna.
Bada, Euskaltelen prezio ezin hobean kontratatu dezakezu DAZN futbol-pakete berria. Aukera izango duzu LALIGA EA SPORTSeko 5 partida ikusteko jardunaldi bakoitzean (38 jardunaldietatik 35etan). Horrez gain, DAZNek partida bat irekian ematen du jardunaldi bakoitzean.
DAZNen futbol-paketea Euskaltelen
Zuk uste baino askoz merkeagoa da futbol-paketea: 10 €/hil bakarrik urtebetez.
Gainera, Euskaltelek bi kanal berri prestatu ditu aurten, zuzen-zuzenean ikus ditzazun DAZNen futbol-partidak. Nahikoa duzu dialeko 114 eta 115era jotzea. Hor emango dira jardunaldi bakoitzeko DAZNen partida guztiak.
Aurten, beraz, ez dago aitzakiarik LALIGA EA SPORTSen partidak DAZNen ez ikusteko, Euskaltelek eskaintzen baitizkizu.
LALIGA HYPERMOTION
Baina futbola ez da Lehen Maila bakarrik, noski, gureak baitira Eibar eta Reala B taldeak ere.
Eta LALIGA HYPERMOTION kanalaren bidez, Bigarren Mailako partida guztiak emango ditugu. Zoaz dialeko 115, 166 eta 117 kanaletara, eta kito, han izango dituzu denak.
Guztia TB paketean dago ikusgai LALIGA HYPERMOTION kanala. Beraz, pakete hori batere iraupen-konpromisorik gabe kontratatzea duzu aukerarik onena.
Ikusten duzunez, Euskaltelek erraztasun guztiak ematen dizkizu denboraldi honetako futbolik onena ikus dezazun, bai preziogatik, bai kanal berrien eskaintzagatik, bai malgutasunagatik.