Zerbait erakargarria ikasi nahi duzu, gainera etorkizun oparoa bermatuko dizuna eta egunero erronka gogobetegarrien aurrean jarriko zaituena? Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaitu berri dituzu, dela DBH, dela Batxilergoa, dela Erdi Mailako heziketa-zikloren bat, eta ez duzu argi zer bide hartu. Bada, albiste onak ditugu zuretzat: Teknologia berriekin lotutako ikasketen eskaintza eta eskuragarritasun handiena duten lekuetako bat da Euskadi.

estudios_TIC_euskadi

Kezkagarria izan daiteke zer egingo duzun pentsatzea ikuspegi osoa izan gabe; beraz, zuri laguntzeko gaude hemen. Hitz egin dezagun ikasketa-motei buruz:

  • Lanbide Heziketa: Lanbide bat erakustera bideratutako ikasketa-mota da. Ez duzu ordu luzerik eman behar zure lanak nola funtzionatzen duen ikasteko eskuliburu teoriko aspergarriak ikasten, eta eduki guztiz praktikoa izango duzu, curriculum akademikoaren parte diren proiektu eta praktikekin. Gainera, erdi-mailako gradua zein goi-mailakoa aukeratu, ikasketa hauek gehienez ere bi urte irauten dute. Oso-oso egokia da hori; izan ere, oso gaztetatik lan-esperientzia irabazten hasiko zara, eta abantaila izango duzu etorkizunean unibertsitate-karrera batean sartu nahi baduzu.
  • Unibertsitate-gradua: Norbaitek esan zuen LHra lan egitera zoazela baina unibertsitatera iraultza egitera zoazela. Unibertsitate-graduak zeharkako prestakuntza teoriko-praktikoa du, eta zu profesional kualifikatu bihurtzea du helburu, lehen mailako arazoak konpontzen lagunduko dizuten aukera-sorta zabala eta trebetasun ugari emanez. Zure prestakuntza sakonagoaren ordainetan, unibertsitate-graduek lau urte irauten dute, eta benetako esperientziarik gabe irtengo zara lan-merkatura.
  • Unibertsitate-masterra: Arlo batean espezializatuko zara, eta lan-munduan sartzeko gaitasun profesionalak garatuko dituzu. Esan behar da espezialitatearekin bateragarria den gradu-titulu bat baldin baduzu bakarrik egin daitekeela.
estudios_TIC_euskadi

Badira beste titulu batzuk ere, baina jende guztiak egiten duen galdera garrantzitsua hau da:

LH edo karrera, zein aukeratu?

Galdera horren erantzuna norberaren esku dago, baina badira zenbait gauza kontuan hartu beharko zenituzkeenak erabaki aurretik. Hauek erabakiko dute zein den zuretzat egokiena:

Baduzu dirurik? Unibertsitate-gradu bat ikastea garestia da, eta LHko ziklo bat doakoa da. Egia da, bestalde, badirela bekak hori konpontzeko, baina kontuan hartu behar duzu beharbada zure matrikularen zati bat aurreratu beharko duzula, bai eta, beste hiri batera joan behar baduzu, alokairua ere.

Bila zabiltzan ikasketa gertu duzu? Egia esan, Euskadin garraiobideak oso onak dira, eta ez duzu arazo handirik izango horretan, baina, hala ere, hobe da aipatzea: unibertsitate-fakultateak baino lanbide-heziketako ikastetxe gehiago daude; beraz, beti izango duzu hurbilago LHko ikastetxea, ia seguru.

estudios_TIC_euskadi

Baduzu astirik? Lanean JADA hasi nahi baduzu, LHko gradu bat egitea da onena; lau urte inbertitzeko aukera baduzu, berriz, unibertsitate-gradua izan liteke ideiarik onena.

Gustuko duzu ikastea? LHk zure gaitasunen garapen praktikoa du ardatz, eta unibertsitateak karga teoriko handiagoa du.

Zer nahiago duzu, gauza bati buruz asko jakitea edo gauza guztiei buruz zerbait jakitea? LH lan-mota bati begira dago; graduak, berriz, aukera-multzo bati begira daude, nahiz eta haiei buruz erabateko ezagutzarik ez izan.

Gaur egun, LHko teknikariak falta dira; beraz, askoz errazagoa izan daiteke lehenengo hilabeteetan lana aurkitzea teknikari-titulu bat (LH) eskuratu ondoren, unibertsitateko gradu-titulua lortu ondoren baino. Hori, dena dela, norberaren araberakoa da.

estudios_TIC_euskadi

Eta hona hemen zure interesekoak izan daitezkeen ikasketa guztien zerrenda zehatza:

Euskadin IKTekin lotutako unibertsitate-graduak

Euskadik hiru unibertsitate ditu: Deustu, Mondragon eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Lehenengo biak pribatuak dira, eta azkena publikoa.

  • Ingeniaritza informatikoa: IKT nagusia den hori hiru unibertsitateetan irakasten da. Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin ditzakezu, Donostiako Informatika Fakultatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan edo Gasteizko Ingeniaritza Eskolan; Deustun, Bilboko campusean zein Donostiakoan egin ditzakezu eta Mondragonen, Arrasateko campusean.
  • Telekomunikazio-ingeniaritza: Softwarearen eta hardwarearen artean, “teleko” ospetsua dago. Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikas daiteke.
  • Industria-ingeniaritza eta ingeniaritza mekanikoak: Gaur egun, ezinezkoa da ingeniaritza terminoa teknologia berrietatik bereizia erabiltzea. Euskal Herriko Unibertsitatean bakarrik, 14 ingeniaritza-titulu daude mekanika, elektronika, elektrizitate eta industriaren arloetan, bost baino gehiago Deustun eta beste hainbeste Mondragon Unibertsitatean. Donostian, Bilbon, Araban, Gasteizen, Gipuzkoan eta Arrasaten dituzu ikasketa horiek.
  • Adimen artifiziala: Eguneroko bizimoduan gero eta gehiago parte hartzen duten adimen artifizialak programatu, ulertu eta elikatzea dute ardatz ikasketa hauek. Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean ikas dezakezu, edo Bilbon edo Donostian, Deustun.
  • Fisika edo matematika: Ingeniaritzei buruz ari garenean, ezin ditugu sekula ahaztu haien senide nagusiak. Bai fisikan bai matematikan, programazioarekin, logikarekin, kalkuluarekin, problemen ebazpenarekin eta beste hainbat gauzarekin esperimentatuko duzu. Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen ditu horrelako ikasketak.

Teknologia berrien Lanbide Heziketako graduak Euskadin

Funtsean, Lanbide Heziketako bi adar daude IKTak ardatz dituztenak, eta badira espezialitate batzuk teknologia horiek egunerokoan erabiltzen dituztenak. Adarretatik hasita, elektronika eta informatika ditugu; bestalde, teknologia berriak gehien erabiltzen dituzten espezialitateak askotarikoak dira: aurreinprimaketa digitala, diseinu grafikoa, energia berriztagarriak eta beste asko. Guztiak zerrendatu aurretik, gradu horiek irakasten dituzten ikastetxeak esteka honetan daude: Egin klik hemen.

estudios_TIC_euskadi
  • Aurreinprimaketa digitala: Erdi-maila. Bilbon eta Donostian.
  • Argitalpen inprimatu eta multimedien diseinua eta edizioa: Goi-maila. Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Urnietan.
  • Produkzio grafikoaren diseinua eta kudeaketa: Goi-maila. Gasteizen eta Bilbon.
  • Garraioa eta logistika: Goi-maila. Gasteiz, Eibar, Irun, Portugalete eta Bilbon.
  • Telekomunikazio-instalazioak: Erdi-maila. Gasteiz, Errenteria, Irun, Bilbo, Galdakao, Getxo, Santurtzi, Iurreta eta Muskizen.
  • Sistema elektrotekniko eta automatizatuak: Goi-maila. Laudio, Mutriku, Irun, Hernani, Barakaldo, Bilbo, Santurtzi, Mungia, Erandio, Gasteiz, Urnieta, Muskiz, Sopuerta eta Loiun.
  • Telekomunikazio- eta informatika-zerbitzuak: Goi-maila. Eibar, Irun, Barakaldo, Bilbo, Galdakao, Santurtzi, Erandio, Gasteiz, Muskiz eta Derion.
  • Mantentze-lan elektronikoak: Goi-maila. Eibar, Errenteria, Irun, Bilbo, Iurreta, Erandio, Gasteiz eta Andoainen.
  • Automatizazio robotikoa eta industriala: Goi-maila. Gasteiz, Laudio, Eibar, Donostia, Bergara, Usurbil, Tolosa, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Getxo, Portugalete, Arrasate, Urnieta, Ordizia, Zumarraga, Irun, Zarautz, Zeanuri, Durango, Markina-Xemein, Muskiz eta Derion.
  • Energia-efizientzia eta eguzki-energia termikoa: Goi-maila. Gasteiz, Usurbil, Portugalete, Markina-Xemein eta Zallan.
  • Energia berriztagarriak: Goi-maila. Usurbil, Santurtzi eta Muskizen.
  • 3Dko animazioak, jokoak eta ingurune interaktiboak: Goi-maila. Erandio, Andoain, Donostia eta Bilbon.
  • Sistema mikroinformatikoak eta sareak: Erdi-maila. Gasteiz, Eibar, Irun, Donostia, Tolosa, Santurtzi, Arrigorriaga, Bilbo, Zornotza, Arrasate eta Muskizen.
  • Sareko sistema informatikoen administrazioa: Goi-maila. Gasteiz, Eibar, Donostia, Tolosa, Bilbo, Arrasate, Durango eta Muskizen.
  • Multiplataforma-aplikazioen garapena: Goi-maila. Gasteiz, Eibar, Irun, Azkoitia, Bilbo, Donostia, Muskiz eta Urduñan.
  • Web-aplikazioen garapena: Goi-maila. Gasteiz, Eibar, Irun, Donostia, Santurtzi, Bilbo, Zornotza, Getxo eta Markina-Xemeinen.
estudios_TIC_euskadi

Hauek dira IKTen munduan bizi nahi baduzu Euskadin dituzun LHko graduak. Ikus dezakezunez, badira hardwareari buruzkoak, badira softwareari buruzkoak eta badira beste asko tresna horiek diseinurako eta maketaziorako erabiltzen dituztenak.

Horrez gain, gogoan izan behar da badirela erdi-mailako eta goi-mailako beste gradu batzuk robotikaren arloan urrats txiki bat egitera irits daitezkeenak, hala nola automobilgintza, elektronika eta ibilgailuen eta makinen elektromekanika.

Ikusten duzu, beraz, zenbat aukera dauden zure etorkizunerako IKTen munduan. Zer iruditzen zaizkizu?