Gozatu - Página 6

Gozatu

Bermeoko 2025eko Jaiak: Andra Mari eta Santa Eufemia

Iraila iristen denean, Ama Birjina omentzeko jaiak bata bestearen atzetik izaten dira Euskadi guztian. Bermeoko 2025eko Jaiak (Andra Mari eta Santa Eufemia) irailaren 7tik 16ra dira. Jaietako egitarauan ez dira falta musika, kirola, su-festak eta danborradak.

Gozatu

Zarauzko 2025eko jaiak: Euskal Jaia

Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Irailaren 1etik 9ra, Zarauzko 2025eko Jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, arrantzale-herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.

Gozatu

Lekeitioko 2025eko jaiak eta Antzar Eguna

Lekeitioko 2025eko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatuko dira. Eta Antzar Eguna izango da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, ostirala. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2025eko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.

Gozatu

Plentziako 2025eko jaiak: San Antolin jaien egunak eta egitaraua

Antolintxuk eta Madalentxuk ongietorria egingo diete aurten ere Plentziako jaiei. 2025eko jaiak abuztuaren 28tik irailaren 2ra izango dira. Txupinazoaren ostean, sei egun izango dira jai-giroan bizitzeko, ekitaldi ugari lagun: lehiaketa gastronomikoak, mozorro-lehiaketak, kontzertuak eta beste asko. Ikusi hemen San Antolinen omenezko Plentziako 2025eko jaien egitarau oso-osoa.

Gozatu

Donostiako 2025eko Aste Nagusia

Hemen dira donostiarrek irrikaz espero dituzten urteko zortzi egunak. Donostiako 2025eko Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da. Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin hasiko da, eta ondoren helduko dira hain gogoko ditugun su-festak, erraldoiak, buruhandiak, zezensuzkoa, kontzertuak...

Gozatu

Bilboko 2025eko Aste Nagusia: kontzertuak...

Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia arranditsu ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez. Jakin Bilboko 2025eko Aste Nagusiaren programako kontzertu eta jarduera garrantzitsu guztien berri. Abuztuaren 16tik 24ra izango da.