Gozatu - Página 15

Gozatu

2025eko Urkiolako San Antonio jaia: azokaren datak eta egitaraua

Ekainaren 13an, Urkiolako San Antonio eguna ospatzen da, eta nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka egiten da; azoka hori hurrengo igandean ere egiten da. Erromeria, gastronomia, tradizioa eta kultura elkartzen dira Urkiolako santutegian, Euskadiko erromeria ezagunenetako baten inguruan. 2025eko Urkiolako San Antonio jaiaren egitaraua dakarkizugu, bai ekainaren 13koa, bai errepetizio-igandekoa, ekainaren 15ekoa.

Gozatu

2025eko Araba Euskaraz: Arabako ikastolen festaren egitaraua

Arabako ikastolek beren jai handia egingo dute ekainaren 15ean, igandea, Gasteizko Olarizuko zelaietan: Araba Euskaraz 2025. Aurtengo leloa “Etengabe” da, eta Euskaltelek bat egiten du lelo horrekin. Horregatik, aurten ere Araba Euskarazen izango gara, txikientzako jarduerekin. 2025eko Araba Euskarazeko programako jarduera guztiak kontatuko dizkizugu, gozatzeko aukera izan dezazun: kontzertuak, artisau-azoka, pilota, kalejirak eta askoz gehiago.

Gozatu

Bizkaiko bizikleta-ibilbide onenak

Bizikleta-ibilbide bat egitea proposatzen dizuegu. Ikusiko duzuenez, Bizkaian badugu non aukeratu: hiri-inguruneko ibilbideak, errepidekoak, mendikoak, kostaldekoak... Eta maila guztietarako aukerak daude: hasiberrientzakoak, ibilbide errazak, familian egiteko modukoak eta sasoi onean daudenentzako ibilbide gogorragoak. Hemen duzu Bizkaiko bizikleta-ibilbideen bilduma bat.

Gozatu

Ibilaldia 2025: Bizkaiko ikastolen festaren egitaraua

Maiatzaren 25ean, igandea, hitzordua daukagu Galdakaon, Ibilaldia 2025eko lelo honekin: "magaletik herrire, euskera erdire". Aurten Eguzkibegi ikastolak antolatu du Ibilaldia 2025 ekitaldia, eta Euskaltelek parte hartuko du aurten ere, haurrentzako bizikleta-kukaina batekin.

Gozatu

Bermeoko 2025eko Arrain Azoka: programa eta ordutegiak

Euskal Herriko azoka garrantzitsuenaren beste edizio bat ospatuko du laster Bermeok. 2025eko maiatzaren 16tik 18ra egingo den Arrain Azoka Bermeoren itsas eta arrantza-tradizioaren erakusleihorik onena da. Zatoz eta gozatu Bermeoko kontserba-fabriketako postuez, eskaintza gastronomikoaz, itsasontzi-txangoez, danborradez eta 2025eko Arrain Azokaren programako beste hainbat jardueraz.

Gozatu

Getxoko jauregien ibilbidea: etxe handien pasealekua

Getxoko jauregien ibilbidea edo etxe handien pasealekua Euskadiko ibilbide dotoreenetariko bat da. Ikusiko ditugun altxor arkitektonikoei esker, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako euskal burgesiaren historia, arkitektura eta bizimodua ezagutzeko aukera izango dugu. Honelakoa da Getxoko jauregien ibilbidea.