Gozatu - Página 12

Gozatu

Luis Ángel Maté: «Marea laranja munduko txirrindularitzazale-talderik onena da»

Luis Ángel Maté azken lau denboraldietan Euskaltel-Euskadi taldean aritutako txirrindularia elkarrizketatu dugu. Espainiako Itzulian eman dio amaiera bere ibilbide profesionalari. Euskaltel-Euskadin igarotako garaiari, kirol profesionala uzteari, etorkizuneko planei eta, jakina, Marea Laranjari buruz aritu gara solasean. Marea Laranja «munduko txirrindularitzazale-talderik onena» dela adierazi du.

Gozatu

Ura Bere Bidean 2024: ibilaldi bat euskal musikarik onenean barrena

Imajinatu zuzeneko kontzertu bat non 1970eko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal kantuak entzun ditzakezun, artista handiek interpretatuak eta bertsio sinfonikoan. Halakoa da Ura Bere Bidean, eta Bizkaia Arena - BEC!en egingo da laugarren urtez, urriaren 25ean eta 26an. Ekitaldiari buruzko informazio guztia emango dizugu: noiz egingo den, nola eskuratu sarrerak eta zer artistak hartuko duten parte.

Gozatu

Gau Beltza: euskal Halloween jaiaren jatorria eta historia

Urriaren 31, asteartea, gau beldurgarria izango da... Eta Euskadin aspaldidanik beldurtzen genuen jendea, kalabazei begiak eta ahoak zulatuz eta barnean sua piztuz. Ezagut itzazu hobeto euskal Halloween jaiaren jatorria, historia eta harekin lotutako ohiturak: hauxe da gure Gau Beltza. Eta Gau Beltza gure lurraldeko hainbat hiritan non eta nola ospatzen den ere azalduko dizugu.

Gozatu

Kilometroak 2024: Gipuzkoako ikastolen jaien egitaraua

Gipuzkoako ikastolen festa handia, Kilometroak 2024, urriaren 6an, igandean, ospatuko da Azpeitian. Ikasberri Ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2024ko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.