Espainiako ETE-etako zibersegurtasunaren kultura erreaktiboa da oraindik. Seguruenik, Espainiako enpresa-ehunduraren %99,8k ez duelako uste helburu erakargarria denik zibereraso baterako. Hala, Espainian, ia 3milioi enpresak ez dute hackerren aurkako babesik, edo oso babes-maila txikia dute.
ETEak dira kate horretako punturik zaurgarriena, bitartekoak, denbora eta, batzuetan, kontzientziazioa falta zaizkielako. Gutxi gora behera %35ek oinarrizko segurtasun-protokoloak dituzte; webguneen %30ek ez dute HTTP protokolorik; %14k bakarrik eguneratzen dituzte pasahitzak erregularki; eta %21ek bakarrik egiten dituzte segurtasun-kopiak erregularki.
Zibererasoak ugaritzen ari diren testuinguru bateko datuak dira gainera; izan ere, Espainiako Zentro Kriptologikoak emandako datuen arabera, 2020an 38.000 gorabehera detektatu dira, aurreko urtean baino %43 gehiago.
Zibersegurtasun-politika egoki bat diseinatzea eta ezartzea da zuen enpresaren segurtasun integrala arrakastaz zaintzeko modurik onena. Euskaltelek topaketa digital bat antolatu du berriki, zibersegurtasunerako dekalogo bat egiteko kontuan izan behar ditugun alderdi nagusiak aztertzeko pentsatua.
Lehenik eta behin, komeni da segurtasun digitala eta laneko tresna digitalen erabilera segurua bultzatu eta sarituko dituen enpresa-kultura bat garatzea; zuzendaritzak konpromisoa hartu beharko du, eta enplegatuek adi egon beharko dute eraso posibleen aurrean.
Zibersegurtasunak urteko inbertsioetako partiden artean egon behar du, tresna fidagarri eta ezagunak edukitzeko; beti eguneratuta egon beharko dute, eta langile espezializatuek kudeatu beharko dituzte. Gorabeheraren bat izanez gero, komeni da segurtasun-euskarri lokalizatu bat izatea, partaide guztiei nola sartu behar duten jakinaraziko diena,euskarri horrek etengabe hobetzeko prozesuak egituratzea ere komeni da.
Segurtasuna ez dago gailuetan bakarrik; sareek ere seguruak ere izan behar dute, eta, horretarako, segurtasun-politika eguneratuak erabili behar dira, ingurune guztia arakatu eta babestuko dutenak, gailu mugikorrak barne: ordenagailuak, eramangarriak, mugikorrak, tabletak, zerbitzariak, IoT gailuak, makineria...
Bestalde, segurtasun-kopiak dira segurtasun-arazo baten aurkako antidotorik eraginkorrena, eta funtsezkoa da bezeroen datu garrantzitsuak eta negozioko, kontabilitateko eta zergen inguruko datu garrantzitsuak biltegi seguruetan gordetzea, eta, ahal bada, enkriptatuta.
Pasahitzak ere oinarrizkoak dira. Komeni da pasahitz seguruak eskatzen dituzten aplikazio eta programak erabiltzea, pasahitzak aldian-aldian aldatzea eta ahal den prozesuetan autentifikazio bikoitza ezartzea.
Eta ez da alde batera utzi behar webgunea. Zuen enpresaren erakusleihoa da, eta negozioaren alderdi garrantzitsu bat, onlineko salmentaren bidez
Izan ditzakeen ahulguneak aztertu eta ikuskatu behar dira, eta erabiltzen dituzuen CMS sistemak eguneratuta mantendu.
Euskaltelek zure negozioaren aktiborik garrantzitsuena zaintzen lagundu nahi dizu: informazioa. Izan ere, sistema informatikoak eta gailuak halako abiaduran bilakatu dira, ezen lehen funtzionatzen zuten babes-metodoak —esate baterako, antibirusak— jada ez baitira nahikoa. Jardunbide egokien dekalogoa beteta eta segurtasun-konponbide onena hautatuta, arazo asko saihestuko dituzue.
Gehiago jakin nahi baduzue enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.