M2M plataformak “makinatik makinarako” komunikazioetan oinarritzen dira; hau da, elkarrengandik urruti dauden bi makinen arteko datu-trukean. Gaur egun, aukera bikaina dira mugikor bidezko sentsorizazio-zerbitzuak eskatzen edo eskaintzen dituzuen enpresentzat eta mugikor bidezko konektagarritasunean oinarrituta makinak urrutitik kudeatzen dituzuenentzat.
K-n dugun M2M soluzioari esker, zuen makinen arteko komunikazioak telematikoki eta era autonomoan arindu ahal izango dituzue, eta, hala, denbora eta esfortzua aurreztu; zerbitzu eta funtzionalitate berriekin indartu berria dugu soluzio hori:
- M2M ahots-lineak: ahots-kanalak ezartzean edo SMSak bidali eta jasotzean oinarritzen diren M2M zerbitzuak kudeatzeko aukera ematen digute.
- Bizi-zikloaren kudeaketa. M2M datu-linea bat web plataformatik eten eta berraktibatzeko aukera ematen du, zerbitzuaren eta haren fakturazioaren erabateko kontrola izanik.
- Datu-kontsumoaren irudikapen grafikoa: grafikoen bidez SMS-kontsumoak eta ahots-minutuak bistaratzeko aukera ematen du, bai lineari dagozkionak bai linea-multzo bateratu bati dagozkionak.
- Lineei buruzko informazioa .csv fitxategi batera esportatzea
- Lineen zerrenda ordenatzea: MSISDNaren, ICCid-aren edo aktibazio-dataren araberan.
- Lineari buruzko informazio xehe hobea: saio aktiboari buruzko datuak eta erabiltzen ari diren APNari eta IPari buruzko informazioa.
Horiek gehitu berri ditugu lehendik ere enpresa digitalizatu baterako pentsatutako aukera egokiak zituen M2M plataforma batean, eta, beti bezala, zuen beharretara egokitu daitezke.
- Lineak eta gailuak kudeatzeko plataforma bat da, eta Euskaltelen bezeroen webgunearen bidez sartzen da, edo, bestela, url honetatik zuzenean: https://m2m.euskaltel.com.
- M2M gailu eta lineen kudeaketa eta inbentarioa.
- Linea bakoitzaren informazio xehea: MSISDNa, ICCIDa, IPa, APNa, erabiltzailea, pasahitza eta lineari lotutako datu-bonua.
- Taldeen kudeaketa.
- Zerbitzu-eredu malgua. Hau da, linea bakoitzerako datu-bolumen desberdinak dituen M2M datu-linea indibidual bat aukeratu daiteke, edo datu bateratuen M2M linea bat, non datu-bolumena bonuari lotutako linea guztien artean partekatzen baita. Gainera, lineen kuotak txikiagotu egiten dira kontratatutako linea-kopurua handitu ahala.
- Linea bakoitzak hileko 50SMS ditu, eta banakako bonuak eslei daitezke, edo txartel-multzoetan bateratu.
- APN generikoa duen soluzioa.
- IP pribatura helbideratu daiteke, eta IP publiko finkoa edo dinamikoa esleitu.
- Bateragarria da nazioarteko roaming-arekin Europako Esparru Ekonomikoan (EB, Norvegia, Islandia eta Liechtenstein).
Gure M2M soluzioari esker, berariazko SIM M2M txartelak erabil ditzakete bezeroek, ingurune horretan nahi beste, horretarako ezarri den 13 digituko numerazio-tartearen erabilerari buruz indarrean dagoen araudia beteta. Bideratze publiko eta pribatuko konfigurazio-aukeretako bat ere hauta dezakezue, zuen beharretara hobekien egokitzen dena, eta beti eskura duzue web-kontsola bat, zerbitzua erraz, eroso eta funtzionalki bistaratzeko eta kudeatzeko.
Etorkizunean, datuak eta informazioa digitalizatu eta elkarrekin konektatu beharko dira. Hala, M2M inguruneak gure aliaturik onenak izan daitezke, datu- eta informazio-trukean oinarritutako digitalizazio-prozesua arrakastatsua izan dadin.
Gure M2M soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresa-bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.