Astelehen goiza. Bulegora iritsi zara lehen orduan, eta argia piztu duzu. Aski izan duzu klik egitea. Eta zure enpresan ere hain erraza balitz? Euskaltelen, irtenbide bat pentsatu dugu enpresetan eguneroko oinarrizko teknologiara erraz-erraz sartzeko, commodity bat kontsumitzen ariko balira bezala.
Jakin badakigu Internet, telefono finko eta mugikorretarako deiak eta telefonoguneen funtzioak oso garrantzitsuak direla enpresaren eguneroko lanean; eta hori bezain garrantzitsua da ekipoko kide guztien arteko etengabeko komunikazioa ere, bakoitza dagoen tokian dagoela ere.
Baina ez daude bi enpresa berdin, bakoitzak bere erritmoa du, eta guri dagokigu soluzio malguak ematea, kasu bakoitzera egokitzen direnak. Bezero bakoitzak bere beharren araberako zerbitzuak kontratatu ahal izateko moduko irtenbide bat nahi dugu. Beti bezala, zure enpresa eta zure negozioaren beharrak gertutik ezagutzea funtsezkoa da zure beharrei egokitutako erantzun teknologikoa eskaintzeko.
Horregatik sortu dugu Euskaltelen Enpresa irtenbidea zerbitzu berria. Irtenbide malgua eta pertsonalizagarria da, eta zure enpresaren beharretara egokitu daiteke. Barne hartzen ditu Internet, ahots-lineak, terminalak, finkoetarako eta mugikorretarako deiak, telefonogunearen funtzio aurreratuak eta enpresentzako lehentasunezko mantentze-lanak.
IPan oinarritutako teknologiak erraz kudeatzen dira onlineko atari batetik, eta funtzioak gehitzeko eta botoi bidez aldaketak egiteko aukera ematen dute. Eguneroko kudeaketa errazten duten zerbitzu integratuak ditu: zure egoitza guztiak konektatzen ditu eta langileen arteko elkarlana ahalbidetzen du, zure enpresak erritmo berean funtziona dezan. Oinarrizko zerbitzuari funtzionalitateak eta hobekuntzak eskaintzen dizkio; behar duzunean erabil ditzakezu, azpiegituretan inbertitu beharrik gabe.
Bulegoa Irtenbidea hobetzeko aprobetxatu dugu. Hemendik aurrera, izen berria izango du, Enpresa Irtenbidea, eta abantaila handiagoak emango dizkizu, orain arteko prezio bera ordainduta.
- Lankideen linea finkoko deiak hartu ahal izango dituzu, zure lekutik mugitu gabe.
- Jaiegunen egutegia: zure enpresaren jaiegunak modu pertsonalizatuan programatzeko aukera emango dizu.
- IVRari kateatzea eta jauzi-taldea: aukera gehiago eskaintzen ditu IVRari kateatzeko, eta deiak zein taldetara jauzi egitea nahi duzun pertsonalizatzeko.
Funtzionalitate aurreratu gehigarriak, hilean 15 € gehiago bakarrik ordainduta.
- Kokapen ugariko funtzioa: zure enpresako finko eta mugikorren linea guztiak bateratzeko aukera.
- IVR aukerak: hiru mailako erabaki-zuhaitzak dituen operadore automatikoa.
- Burua-Laguntzailea: zenbaki batetik bestera zuzenean transferitzen ditu deiak, eta zerrenda zuri bat osa dezakezu, transferitu nahi ez dituzun zenbakiak mugatzeko.
Eta gehiago nahi baduzu, beste aukera batzuk gehi diezazkiokezu zure Enpresa Irtenbideari; hauek, adibidez: IP postu gehigarria, mugikorretara deitzeko 500 minutuko bonua, 350 megako Interneteko konexioa eta Office 365 Premium edo Essentials.
Laburbilduz, Enpresa Irtenbidea ezin hobea da zure komunikazio-behar guztiak betetzeko, ekipoetan inbertitu beharrik gabe. Gehiago jakin nahi duzu? Jarri harremanetan gure taldearekin eta konta iezaguzu.