Ezagunenak enpresa handiei egindako zibererasoak diren arren, ETE-ek gehiago jasaten dituzte, babes txikiagoa izaten dutelako, oro har.

Izan ere, ETE-ek ezin dituzte langile espezializatuak kontratatu, eta segurtasun-soluzioetan inbertsio handiak egin, enpresa handiek egiten duten bezala.

Baina ETE-etara ere iritsi da eraldaketa digitala, eta, beraz, beharrezkoa da zibersegurtasuneko estrategia bat edukitzea, erakundeko prozesu guztiak kontuan hartuko dituena.

Euskaltelek lagundu egin nahi dizue zibereraso bat jasateko arriskua gutxitzen, eta zuen enpresetako segurtasuna zaintzeko aholku batzuk bildu ditugu hemen. Hauexek dira:

  • Gailuak babestea, edonon daudela ere: gaur egun ez da bulegoan bakarrik lan egiten. Ekipoa babestuko duen antibirus bat behar da, Internetera edozein tokitan konektatzen garela ere.
  • Datuen segurtasun-kopiak egitea, batez ere datu garrantzitsuenena, eta informazio delikatua zifratzea.
  • Rol eta erabiltzaile bakoitzak bere pasahitzak erabiltzea, eta pertsona bakarrak hartzea horren ardura enpresa osoan.
  • Esteka edo mezu susmagarrietatik fitxategirik ez deskargatzea; ahal dela, leku fidagarrietatik datozela eta benetakoak direla egiaztatzea, eta erne egotea behar baino datu gehiago eskatzen badituzte.
  • Sare korporatibo seguruak erabiltzea, edozein tokitatik lanean ari zaretela ere; telelana gehitzen ari den honetan, VPN sareak aukera egokia dira enpresarenak ez diren sare pribatu edo publikoetara konektatu behar ez izateko.
  • Segurtasunaren eta datuen babesaren arloan indarrean dauden politikak eta araudiak ezagutzea eta aplikatzea.

Gaur egun, batez beste 35.000€-ko kostua izaten du enpresentzat eraso bat jasateak; beraz, zibersegurtasuneko gorabeherei aurrea hartzea, gorabehera horiek monitorizatzea eta horiei erantzutea funtsezkoak dira zuen enpresak aurrera egin dezan.

Zibersegurtasunaren arloan enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroarentzako sail komertzialarekin.