Bezero-arretako zerbitzuetan espezializatutako plataforma bat da Tidio, txatbotak eta posta elektroniko bidezko marketina konbinatzen dituena adimen artifizialean oinarritutako tresna bakar batean.

2013an sortu zen, Polonian, eta gaur egun 300.000 enpresak baino gehiagok erabiltzen dute mundu osoan.

Zertarako balio du Tidiok?

Tidio onlineko dendetan eta negozio digitaletan erabiltzen da batik bat, oso tresna eraginkorra baita bezeroari laguntzeko eta haren esperientzia hobetzeko; horretaz gainera, eragiketen analisiak egiten eta kudeatzen laguntzeko tresnak ere eskaintzen ditu, haien bidez enpresaren errendimendua kontrolatzeko eta merkatuaren beharrak hobeto ezagutzeko.

Zehaztuz, beraz, zer egin dezakezu Tidiorekin?

  • Denbora errealean erantzun bezeroei, zuzeneko txat baten bidez, eta laguntza pertsonalizatua eskaini berehala une oro (24/7).
  • Ohiko erantzunak automatizatu txatboten bidez.
  • Zenbait kanal (adibidez, txatak, Messenger, Instagram eta posta elektronikoa) panel bakar batean zentralizatu, bezeroen elkarrizketa guztien kudeaketa zentralizatua errazteko.
  • Leadak atzitu eta benetako bihurtu, formulario eta mezu automatikoen bidez.
  • Elkarrizketak aztertu.
  • e-commercerekin integratu (adibidez, Shopify edo WooCommerce).

Lyro AI, Tidioren txatbota

Lyro Tidioren adimen artifizialeko agentea da.

Lyroren ezaugarri bereizgarrienetako bat da bezeroak emandako informazioarekin eta hark definitutako kontrolekin bakarrik funtzionatzen duela.

Lyroren interakzio guztiak denbora errealean agertzen dira; beraz, edozein unetan erants daitezke datuak, Lyrori ikasteko eta, gerora, antzeko testuinguruetan zer erantzun jakiteko balioko dioten datuak, hain zuzen. Gainera, norbaitek gizaki batekin hitz egin nahi duela adierazten badu, jakinarazpen bat jasoko duzu.

Nola hasi Tidio erabiltzen

Tidio erabili ahal izateko, lehenik erregistratu egin behar da webgune ofizialean (https://www.tidio.com/es/), eta aplikazioa instalatu.

Erraza da Tidio instalatzea eta konfiguratzea, pertsonalizatu egin daiteke eta eskalagarria da; beraz, egokia da bai enpresa handietarako, bai onlineko dendetarako, bai arreta azkarra eta zailtasun tekniko handirik gabekoa behar duten negozio txikietarako.

Tidiok bezero-arretarako, marketin eta salmentarako edo ecommercerako soluzio espezifikoak ditu.