Grammarly ingelesezko testuetarako idazketa- eta zuzenketa-laguntzaile gramatikal eta ortografiko bat da, eta adimen artifiziala erabiliz funtzionatzen du.
Hodeian oinarrituta dago, eta hizkuntza naturala prozesatzeko (NLP) teknikak erabiltzen ditu testuak aztertzeko, arazoak identifikatzeko eta momentuan bertan hobekuntzak proposatzeko.
Zertarako balio du Grammarlyk?
Grammarlyk akats ortografiko eta gramatikalak edo puntuazioko akatsak ere atzematen ditu edozein gai edo estilotako testuetan.
Haren funtzionamendua erraza bezain eraginkorra da: testua aztertu eta akatsak nabarmentzen ditu, zuzenketak proposatzeko. Gramatikari, estiloari edo testuaren tonuari buruzko aholkuak ere ematen ditu, eta testu bat kopiatua edo plagiatua izan den ere antzeman dezake.
Idazteko lankide eraginkorra eta estilo-editorea da, eta, adimen artifizialaren laguntzarekin, e-mail bat idazteko eta mezu bat transmititzeko hitz egokienak aurkitzen laguntzen du, testuaren edukia eta hartzailea kontuan hartuz.
Grammarly nola erabili
Grammarlyk hainbat gailu mugikorretan funtzionatzen du: telefonoan, ordenagailuan edo tabletan.
Grammarlyra sartzeko, https://www.grammarly.com/ esteka erabili eta zure erabiltzailearekin sartu beharko duzu; posta elektronikoko helbide bat erabil dezakezu edo Googleko, Facebookeko edo Appleko kontu baten bidez ere erregistratu zaitezke.
Grammarlyk Windows eta Mac bertsioak ditu, baita iPad, iPhone edo Android bertsioak ere.
Oso tresna moldakorra da, eta gehien erabiltzen diren aplikazio eta guneetan ere funtzionatzen du, testuingururik kopiatu, itsatsi edo aldatu gabe. Dagokion luzapena deskargatu eta zure nabigatzailean instalatu besterik ez duzu egin behar. Chrome, Safari, Firefox, Edge, MS Office, Google Docs... bertsioak ditu.
Grammarly ordainpekoa al da?
Grammarlyk doako bertsio guztiz operatibo bat eskaintzen du, zure testua bermeekin berrikusteko beharrezkoak diren funtzionalitate guztiak biltzen dituena.
Bere funtzioak zabaltzen dituen Premium bertsioa ere badu: sinonimoak iradokitzen ditu, erredundantziak ezabatzen ditu...
Zer da Grammarly Business
Grammarlyk enpresentzako bertsio espezifikoa du: Grammarly Business.
Erakunde osoan idazketa koherentea lortzeko pentsatuta dago, nortasun korporatiboa errespetatzen duen idazketa, edo lantalde bakoitzaren beharren araberako mezu pertsonalizatuak prestatzeko.