Hilabete batzuk barru, ohiko larrialdi-triangeluen ordez V16 baliza konektatuak erabili beharko dira, DGTren araudi berria betez. Baliza horiek denbora errealean komunikatzen dira DGTrekin, eta horretan zeregin garrantzitsua du gauzen Internetek.

2021eko martxoan, bide-segurtasuna hobetzeko lege-aldaketa bat egin zen, eta, aldaketa horren ondorioz, errepideko larrialdietarako ohiko triangeluak erabiltzeari utziko zaio. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ibilgailu guztiek (motoek izan ezik, nahiz eta gomendagarria izan) V16 seinaledun baliza bat izan behar dute, GPSko geolokalizazioa duena eta DGTren sistema homologatuarekin konektatua.

Jauzi kualitatiboa izango da bide-segurtasunean, eta helburua izango da gidarien eta bidaiarien babesa indartzea, gauzen Interneten ahalmenari esker.

V16 balizen ezaugarriak

Dagoeneko erabil daitezke V16 balizak (2023ko urtarriletik), eta nahitaezkoak izango dira 2026ko urtarriletik aurrera. DGTren ziurtapena dute, eta, beraz, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzte, eta bat datoz ezarritako segurtasun- eta seinaleztapen-estandarrekin.

Hauek dira V16 balizen ezaugarri nagusiak:

  • Erabilera segurua: ibilgailutik irten beharrik gabe seinaleztatzen dute.

  • LED ahaltsuak dituzte, eta buelta osoan egiten dute argi, urrundik ikusteko moduan.

  • Instalazio azkarra, erraza eta pertsonalizagarria: balizek neodimiozko iman indartsu bat dute, ibilgailuari modu seguru eta eraginkorrean itsasteko aukera ematen duena.

  • Haizea, ura eta hautsa jasaten dituzte: baldintza klimatiko txarrak jasateko diseinatuak daude.

  • Pila superalkalinoekin funtzionatzen dute (3 AA pila); pila merkeak dira, errazak aurkitzen eta erabat seguruak.

  • Eramangarriak eta konpaktuak dira, eta erraz gordetzen dira.

  • Erraz egiaztatzen da behar bezala dabiltzala eta DGTrekin konektatuta daudela; aski da QR bat eskaneatzea.

  • Motoetarako ere balio dute (kasu horretan, eskulekurako euskarri metaliko bat dute).

V16 balizak: konektatuak eta geolokalizazioarekin

Zalantzarik gabe, teknologia da V16 balizen ezaugarri bereizgarri nagusia: NBIoT (Narrowband Internet of Things) teknologia erabiltzen dute DGTri kokapenaren berri emateko, automatikoki, segurtasun osoz eta mugikorraren beharrik gabe.

Baliza konektatuak dira, eta geolokalizazioa dute. Alegia, geolokalizazio-zerbitzua integratua dute (datu-transmisioan anonimotasuna bermatzen da). Geolokalizatzeko gaitasunari esker, ibilgailua zehazki non dagoen jakin daiteke, eta informazio hori DGTri helarazten diote, modu anonimoan. Hala, erabiltzailearen pribatutasuna bermatzen da, baina, aldi berean, lagungarria da larrialdietan gainerako gidariei ibilgailua non dagoen jakinarazteko.

V16 balizek 4G Orange SIM txartel bat dute integratuta, komunikazio-sarearekiko konektagarritasuna emateko, eta NB-IOT konektagarritasunak aukera ematen du DGTrekin denbora errealean komunikatzeko.

Gure aldetik, oso erraza jarriko dizugu V16 balizen abantailez balia zaitezen.

SIM integratu bat izango duzu prezioan sartuta, 2038ra arte konektagarritasuna bermatua duena, eta ez duzu daturik kontratatu beharko, ezta mugikorrik erabili ere.

Zuzenean aktibatzen da, harpidetzarik eta aparteko ordainketarik egin beharrik gabe.

V16 balizekin, gauzen Internet aliatu ezin hobea bihurtzen da bide-segurtasuna hobetzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu V16 balizei edo enpresentzat ditugun gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.