Ekintzailetza, teknologia eta berrikuntza. Hiru ezaugarri horiek osatzen duteStartUps Euskaltelen DNA, ekintzailetza sustatzeko eta Euskadin enpresa berritzaile gehiago eduki ditzagun gure hondar alea jartzeko sortutako ekimena. Izan ere, enpresa berri guztiek laguntza bat behar dute hasieran.
Webgune honetan, programari buruzko xehetasun guztiak kontsulta ditzakezu:parte hartzeko baldintzak,onurak, eta abar. Baina, gainera,StartUps Euskaltelen aurkezpen-ekitaldian parte hartu nahi izan zuten lehen bost start-up-en proiektu erakargarriak ezagutu ditzazun nahi dugu.DifferEngin. Duela bost hilabete inguru, start-up bizkaitar txiki hauGauzen Internet-en (IoT)munduan murgildu zen. Sektore teknologiko honi buruzko ikuspegiak eraman zituen Judith, Jordi eta Angel merkatuan nonahi dauden "tresnetatik" urruntzera eta benetako beharretan zentratzera. Horixe daIoT-enmuinean dagoena: “Inguratzen gaituzten gauzei balioa ematea konektagarritasunaren bidez eta nolabaiteko adimenaren bidez, lehen pentsaezinak ziren funtzio eta prestazio berriak emanda”. Azalpena emateko, haien bezero batengana jo dute: altzairu-fabrikatzaile bat, bere produktuei balio erantsia eman nahi diena eta lehiakideengandik urrundu nahi duena. Altzairua “bizirik egotea” nahi zuten, eta, horretarako, irtenbide bat pentsatu zuten, hormigoia zeharkatzeko gai den komunikazio-sistema batzuen bidez eta bateriarik behar ez duten sentsoreen bidez. Emaitza? Altzairuaren eta hura sortzen duten egituren erabateko monitorizazioa. Datu horiekin,DifferEnginek lortu zuen horien korrosioa neurtzea, gerta daitezkeen egitura-akatsen abisua jasotzea, bai eta lurrikarak detektatzea ere.
Dataset. Seguru asko, noizbait entzun duzu esaldi hau: “Amazonek badaki zer erosiko dugun, baita guk geuk baino lehenago ere”.Big Datasektorearen parte daDataset. Eta lortzen du plataforma-mota horrek gure kontsumo-ohiturak ezagutzea datu-analisiei esker (adibidez, produktu bati begira pasatzen dugun denbora edo webgune jakin batean saguarekin egiten ditugun mugimenduak analizatuz). BainaBig Datahori baino askoz gehiago da.Datasetgai da ingurune jakin batean (adibidez, merkataritzagune batean) pertsonen mugimenduak aztertzekodetektatze pasiboko teknologiariesker, erabiltzaileen mugikorrak baliatzen baititu, WiFi edo Bluetooth sareetara konektatu beharrik gabe. Hartara, bezeroen lehentasunak lehenago jakin daitezke, zentroko instalazioen erabilera-kalitatea hobetu daiteke, jende gehien dagoen uneetako segurtasuna eta garbitasuna areagotu daiteke, eta energia- edo komunikazio-zerbitzuak automatikoki kudeatu daitezke, besteak beste. Baliabideak arrazionalizatzen eta optimizatzen laguntzen duen datu-unibertso oso bat.
Quality Sensors Network S. L. (Hirisens).2016ko otsailean jaio zenenpresa bizkaitar hauIoTsektorearen beste adibide bat da, eta dagoeneko hasita dago bere proiektuak beste herrialde batzuetan merkaturatzen. Jarduerari dagokionez, teknologia adimenduna duten zerbitzuak ematen dizkie enpresei eta hiriei, bereziki ingurumenaren alorrean. Zehazki,Hirisensenpresak airearen eta uraren kalitatea kontrolatzen du, zarata-mapak egiten ditu, isurketen eta uholdeen arriskuak aztertzen ditu, aparkalekuen azterketak egiten ditu, eta alor horretan adimen artifiziala aplikatzearekin lotutako gaiak ditu aztergai.
JakinCode. Arabako enpresa honekzibersegurtasuneko irtenbideakdiseinatzen ditu, haien arrisku-mailara egokituta.JakinCodek, firewallak eta antibirusak eguneratzeaz gain, tresna espezifikoak garatzen ditu enpresa jakin baten aurka egindako erasoei aurre egiteko. Enpresaren arduradunek modu grafikoan azaltzen dute:JakinCodek zerbitzari bat gaitzen du, amu gisa jarduteko, eta enpresan sartzen diren konexio guztiak monitorizatzen ditu. Hartara, erasotzaile batek enpresako sarean sartzea lortzen duenean, adibidez mezu elektroniko gaizto baten bidez, sistemak intrusioa detektatzen du, eta abisu bat bidaltzen dio segurtasun informatikoko ekipoari; eta hura berehala hasten da zainketa-lanetan.
WimbiTek.Gipuzkoako start-up hau arduratzen da enpresak digitalizatzeaz Industria 4.0rako trantsizioa errazteko, baina basa-hegaztiak monitorizatzeko eta haien jarraipena egiteko GPS produktuak (IoT) sortzea du egiteko nagusi.WimbiTeken gailuen energia-kontsumoa oso-oso baxua da, egurats zabalean egoteko prestatuak daude eta txikiak eta oso pisu gutxikoak dira. GPS bakoitza hegaztiaren bizkarrean jartzen da arnes baten bidez, eta haren kokapen zehatza jasotzen du 30 minutuan behin. Kokapen horiek guztiak barne-memoria batean gordetzen dira. Gailuak komunikatzeko erabiltzen dituen antenetako baten detekzio-eremuan baldin badago hegaztia, datuak ordenagailu batera deskargatzen dira, eta ordenagailuak ikertzaileei bidaltzen dizkie gero Internet bidez. Denbora gutxian, beraz, hegaztien ehunka kokalekuren berri jasotzen dute ikertzaileek. Datuak jasotzeko sistema hori oso interesgarria da, beste eremu askotan ere aplika baitaiteke.
Laster izango duzu beste 5 enpresa berritzaileen berri, haiek ere beren proiektuak azaldu baitizkigute StartUps Euskaltelen. Eta hasiera besterik ez da hau. Lehenengo edizio honetan, 100 start-up bultzatu nahi ditugu!