Bezeroak gero eta zorrotzagoak dira, eta produktu bat erostearekin batera, erabilera-esperientzia bat nahi dute. Horregatik, prezioak ezin hobeto finkatzeko, denbora errealean eguneratzen diren aldagai asko hartu behar dira kontuan.
Beharrezkoa da ikasketa automatikoko eta optimizazio matematikoko teknikak erabiltzea, enpresei beren produktu eta zerbitzuetarako preziorik onenak gomendatzeko, eta, hala, errentagarritasuna eta salmentak handitzeko.
Azterketa hori egiteko, jada ez dira baliagarriak metodo tradizionalak eta kostuetan edo eskaeran eta lehian oinarritutako teknika estatiko eta dinamikoak.
Izan ere, bi aldagai horiek bakarrik erabilita, kalkulu osatugabea egingo dugu, faktore gehiagok eragiten baitute prezioan, hala nola ekoizpen-kostuek, eskariak, markaren pertzepzioak, kalitateak, finantza-politikak eta arau-esparruak. Gainera, merkatua eta lehiakideak ere aztertu behar dira, eta, beraz, aldagai gehiago hartu behar dira kontuan.
Eraldaketa: salmenta huts izatetik esperientzia oso bat izatera
Prezioak finkatzean zehaztasunez jokatzea are garrantzitsuagoa da gaur egun, kontuan izanda produktuen eskaintza aldatzen ari dela.
Orain, produktuak esperientzia oso gisa saltzen dira. Esperientzia horren barruan, salmenta osteko zerbitzuak eta mantentze-zerbitzuak nabarmentzen dira, eta oso garrantzitsua da besteetatik nabarmentzeko gaitasuna izatea, produktuari aparteko balioa ematen dioten osagarriak erantsiz, hala nola aparteko kalitatea, pertsonalizazioa, diseinua edo ospea.
Orain, produktuak zerbitzu gisa merkaturatzen dira, eta horrek aldatu egin ditu marketina eta salmenta. Bezeroak ez dio kostuari bakarrik begiratzen; esperientzia osoa nola hautematen duen kontuan hartuta, prezio onargarria duen edo ez erabakitzen du. Gainera, hori guztia lehia handiko ingurune batean gertatzen da, eta bezeroak ongi daki hori. Adibidez, zapatila pertsonalizatu batzuk erostea ez da erosketa hutsa, esperientzia bat da, eta horrek eragina izan behar du prezioan.
Bestalde, eskaria ere aldatu egin da. Bezeroak jada ez ditu prezio finkoak dituen banaketa-kanal tradizional batean kontsumitzen zerbitzuak. Gaur egungo bezeroek badakite prezioak aldakorrak direla, eta, hain zuzen, horrexegatik daude onlineko prezioak konparatzeko tresnak.
Ikasketa automatikoko teknikak eta optimizazio matematikoa erabiltzea
Testuinguru horretan, nola jar daitezke eskuz prezioak hainbeste datu direla eta datu horiek etengabe aldatzen direla kontuan izanda?
Erantzuna argia da. Gaur egun prezioak ezin dira eskuz finkatu, automatizatu egin behar da prozesua.
Horretarako, ikasketa automatikoko eta optimizazio matematikoko teknikak erabiltzen dira. Teknika horiek enpresek bezeroei buruz duten ezagutza guztia erabiltzen dute, aldagaien arteko korrelazioa aztertzen dute, eta prezio-gomendioak ematen dituzte, baita denbora errealean ere.
Teknika horiek bezeroak segmentatzeko eredu aurreratuak erabiltzen dituzte. Hala, merkaturatzen dituzuen zerbitzuen prezioak bezeroak ordaintzeko prest dauden prezioetara egokitzen dituzte, eta produktu eta zerbitzu horietatik lor dezakezuen marjina garbia maximizatzen da.
Gainera, kontuan hartzen dute stocka mugatua ala mugagabea den, eta eskaria zenbateraino den malgua. Horren arabera, gomendatuko dute unitate bat saltzea —kontsumitzaile batek marjina eta guzti ordaindu dezakeen prezioan—, edo stocka gordetzea, merkatuak onartzen dituen gehienezko prezioen bidez negozio-marjina maximizatzeko.
Prezioak finkatzeko adimen artifiziala erabiltzen ari dira dagoeneko airelineak, trenbide-operadoreak, zerbitzu-estazioak, mugikortasun-aplikazioak eta ehungintzako multinazional handiak.
Zuen enpresak prezioak ezin hobeto finkatu nahi baditu errentagarritasuna eta salmentak handitzeko, ikasketa automatikoan eta ikerketa operatiboan espezializatutako talde bat behar du, prezio-ereduak definitu, entrenatu, martxan jarri eta mantentzeko.
Euskaltelek adituen aholkua eta laguntza eman diezazkizuke, edo end-to-end proiektu bat egin, gaitasun bereizgarri horiek zuen taldeari gehitzeko.
Adimen artifizialean oinarritutako soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.