Koronabirusak gurekin jarraitzen du, eta aurrera begira ere gurekin jarraituko du tarte batez. Beraz, ikasi egin beharko dugu gaixotasunaren agerraldi berriekin eta unean uneko konfinamenduekin bizitzen. Eta horretarako prest egon behar duzue enpresok.

Teknologia aliatu egokia da egoera berrira egokitzeko, baina teknologia izatea ez da aski; teknologiak negozioan ongi txertatuta, egokituta eta lerrokatuta egon behar du; hau da, modu eraginkorrean lotu behar dira teknologia eta negozioa.

Eta zein enpresa daude ondoen prestatuta bere negozioarekin jarraitzeko? Zalantzarik gabe, enpresa erresilienteak dira errealitate berriari ongien erantzun diotenak eta beren jarduerari eutsi ahal izan diotenak, urruntze soziala, joan-etorririk eza eta COVID-19ak ezartzen dizkigun arau berri guztiak gorabehera.

Oro har, enpresa erdidigitalei buruz ari gara, Euskaltel taldearen bezero zareten enpresa asko bezalakoei buruz. Lan-jarduerari eusteko beharrezko tresna teknologikoak dituzue, eta behar den informazio guztia duzue eskura uneoro.

Gure aldetik, Euskaltel taldeak ahalegin handia egin du enpresei egoera berriari aurre egiten laguntzeko. Horretarako, telelanerako behar dituzuen bitarteko guztiak jarri ditugu zuen eskura: sarbide korporatiborako konektagarritasuna; komunikazio bateratuak, lankidetza-soluzioak, hala nola Office365; eta aplikazio eta informazio korporatiboetarako sarbidea. Izan ere, telelana geratzeko etorri da, eta uste dugu etorkizuneko lanpostua 'lanposturik gabea' izango dela. Lanpostu horretan, segur aski, ez dugu izango egunero joateko leku fisikorik, baizik eta edozein tokitatik eta edozein unetan lan egingo dugu, azkar, seguru eta errendimendu osoz.

Hurbiltasuna, segurtasuna eta eskuragarritasuna

Euskaltel taldeak plataforma berean integratzen ditu hurbileko datu-zentroen sareak, zure sare korporatiboa eta hodei publikoa, beste behar batzuk ere kontuan hartuta, hala nola gailuak; konektagarritasun korporatiboa; segurtasuna eta kudeaketa, betiere enpresa osoa inplikatzen duen ikuspegi orokor batetik; teknologia gaitzaileak; komunikazio bateratuak; lankidetza-tresnak; sistema eta aplikazio guztietarako eta informaziorako sarbidea.

Jakin badakigu, gainera,’normaltasun berrian’ beharrezkoa dela zenbait tresna inplementatzea, hala nola edukiera kontrolatzeko sistemak, deskontaminazio-sistemak, arkuak, detektagailuak edo soluzio termografikoak, Euskaltel taldean lantzen ari garen enpresen errealitate berrirako soluzioak.

Euskaltelek, Merkaturekin elkarlanean, errealitate berrira egokitzen laguntzeko aholkularitza-zerbitzua jarri du martxan. 'Empresa Adaptada' zure konpainiaren normaltasun berriranzko bilakaera finkatzeko pentsatutako laguntza da, egin beharrekoak ongi finkatzen eta zure negozioaren digitalizazio-mapa osatzen lagunduko dizuna. Ez gara teknologiaz bakarrik ari, baizik eta prozesuez eta pertsonez, batez ere.

Helburua da, teknologia- eta antolaketa-adituen laguntzarekin, errealitate berrira egokitzeko behar diren ezagutzak identifikatzea eta garatzea, eta, gainera, lehiarako abantaila iraunkorra izatea, 'Normaltasun Berria' deritzonaren testuinguruan. Garatu dituzuen jardunbide egokietatik ikas daiteke; orain, estali gabeko arloak ere identifika daitezke, ekintza-plan antolatu bat marrazteko, telelanaren testuinguru berrian enpresak urruneko ekipoekin jarrai dezan ziurtatzeko eta urruneko lan-eredua lehiarako balio bihurtzeko.

Enpresen errealitate berrirako gure soluzioei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulariarekin.