5G teknologia aplikatzeak hamaika abantaila eskaintzen dizkio industriari, ikuspegi hauetatik, besteak beste: eraldaketa, eraginkortasuna, malgutasuna, erantzun-denboren murrizketa eta erabakiak hartzeko moduaren hobekuntza. 5Ga hedatzeak enpresen eguneroko jarduna aldatuko du hainbat arlotan. Besteak beste, 4.0 Industriako aplikazioak eta industria aurreratua aldatuko dira, bai eta datu-kantitate handiak prozesatu behar dituzten inguruneak eta informazio hori prozesatzeko gaitasuna duten gailuak ere. Denak azkartuko dituzte 5G azpiegiturek.

ADEGIk , Euskaltel Fundazioarekin elkarlanean, jardunaldi bat antolatu du. Jardunaldi horretan, 5G sareek enpresetan izango duten eragina aztertuko da, eta teknologia hori aplikatu deneko erabilera-kasu errealak azalduko dira.

Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, BasqueCCAM Mugikortasun Zentroak eta MASORANGEk. 5Gak etorkizuneko mugikortasunean izango duen eragina hartuko du hizpide BasqueCCAMek; MASORANGEk, berriz, portuetarako 5G sare pribatu bati buruzko proiektu bat aurkeztuko du, aitzindaria dena Europan.

Agenda

9:30 Ongietorria

Mikel Sarriegi, ADEGIko Talentua eta Trebakuntzako zuzendaria

9:40 Zer diren eta zertarako balio duten 5G sareek

Norberto Ojinaga, Technology Solution Director (Euskaltel)

10:00 BasqueCCAM kasua: 5G teknologia etorkizuneko mugikortasunerako

Alvaro Arrue, basque CCameko CEOa

10:20 Industriarako sare pribatuak. Bartzelonako portua, proiektu aitzindaria Europan.

Javier Olveira, Bezero Ingeniaritzako zuzendaria (Masorange)

10:40 Mahai-ingurua: 5G sare pribatuen gaitasunak aprobetxatzeko sinergiak

Javier Vallejo, DonostiaBus-eko zuzendari ondokoa.

Álvaro Arrue, BasqueCCAMeko CEOa.

Igor López Orbe, CAF komunikazioen bikaintasun-zentroko Komunikazio eta Zibersegurtasuneko zuzendaria.

Moderatzailea: Angel Martín Navas, Vicomtecheko ikertzaile seniorra.

11:30 Galderak

12:00 Amaiera/Kafea eta networkinga. GUREAK

Eskuratu informazio guztia

________________________________________________________________________________________

Noiz? 2024ko abenduaren 4a, asteazkena
Ordutegia: 9:30 - 11:00
Non? ADEGI Auditorioa

________________________________________________________________________________________

Parte hartu nahi duzu?

Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin, edo bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) [email protected] helbidera.

Edo, zuzenean, sakatu esteka hau

fundazioa_euskaltel_secondary logo b&w EUS light bkg (PNG export)
fundazioa_euskaltel_secondary logo b&w EUS light bkg (PNG export)