Euskaltel zure teknologia-aholkulari integrala da, eta zure negozioaren etengabeko eraldaketa digitalean laguntzen dizu.

Eraldaketa digitalaren aroan murgilduta gauden honetan, ezinbestekoa da zure negozioaren eta merkatuaren beharrak ulertzea eta horietara egokitzea. Euskaltelen, teknologiarik aurreratuena dugu Datacenterrean —Big Data, gauzen Internet eta Blockhain soluzioekin—, bai eta plataforma bakarra ere zure datuen segurtasuna bermatzeko. Baina are hobeto prestatuta egon nahi dugu zure plan estrategiko digitala diseinatzen eta garatzen laguntzeko.

Bide horretan bidaide izateko, aliantza-sare bat osatu du Euskaltelek jarduera bakoitzean erreferentzia diren enpresa nagusiekin, eta gure blogean aurkeztuko dizugu sare hori.

Aliantzen sare hori osatzeko, ezinbestekoa da elkarlana; baina, ezinbestekoa ez ezik, atsegingarria ere bada. Elkarlan horri esker, balio erantsi eta bereizgarri bat eskaintzen dizugu gure proposamenean, soluzio egoki eta berritzaileenekin; eta, teknologiaz gain, baita behar dituzun produktu eta zerbitzu osagarriak eta bereizgarriak ere. Ahaleginak batzea eta teknologiarik aurreratuenak eskaintzea da helburua, mesede egiten dizuten eta kasu bakoitzerako soluziorik egokiena eskaintzen dizuten aliantzei esker.

Hurrengo postetan, gure bazkideak eta Euskaltelek haietako bakoitzarekin elkarlanean zuretzat osatu dituzten soluzioak ezagutarazi nahi dizkizugu.

Kasu honetan, Merkatu aurkeztu nahi dizugu, eraldaketa digitalerako gure aliatuetako bat

Estrategiako, marketineko eta teknologiako aholkulari digital espezialista bat da Merkatu, eta 15 urteko esperientzia eta presentzia du Espainian eta Mexikon. Lau dibisiotan espezializatutako profesional-taldea du:

  • Zerbitzu bereizgarriak eskaintzen dituzten soluzio eta aplikazio teknologikoak, erabiltzaile digitalaren esperientzia izan dezazun, eta, hala, negozio-eredu berrietara eta diru-sarrera digital eta onlinekoetara irits zaitezen.
  • Estrategia Digitala, honetarako: teknologiak eskaintzen dituen aukerak identifikatu ondoren inbertsio-itzulkinak optimizatuko dituen bide-orri bat osatzeko.
  • Big Data eta Analitika, datua oinarri hartuta, horixe baita enpresen aktibo garrantzitsuena. Aztarna digitala nonahi dago gaur egun, eta negozioari eta zure bezeroei buruzko informazio guztia denbora errealean eskuratzeko aukera ematen dizu.
  • Data Driven Marketing: zure diru-sarrerak handitzeko eta marketina eta salmentak bizkortzeko behar duzun estrategia bateratua.

Merkaturen eta Euskaltel Taldearen arteko elkarlanaren ondorioz, erabiltzeko prest dauden proiektuak sortzen dira, 360º-ko ikuspegia aintzat hartuta, beren sektorean erreferentzia diren enpresekin, hala nola Café Fortaleza, Ikusi-Velatia, Bilboko Merkataritza Ganbera eta CAF. Horrelako proiektuetan, funtsezkoa da negozio-irizpideekin aplikatzea teknologia berriak (gauzen Internet, Big Data, Blockchain, adimen artifiziala, Machine Learning, RPA), sektore guztietan zeharka txertatuz estrategia, pertsonak eta datuek negozio-aktibo gisa duten balioa.

Azken batean, Merkaturen jardueraren ardatza da erakundeei eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea, eta digitalizazioak eskaintzen dituen onurak lehen unetik aprobetxatzeko zure negozioak behar dituen teknologiak ezartzen laguntzea.

Enpresa-sektore bakoitzak berariazko soluzioak behar ditu, eta Euskaltel Enpresan entzun egingo dizugu, zure enpresari ondoen egokitzen zaizkion tresnak eskaintzeko.

Zer behar duzu? Jarri harremanetan gure taldearekin, eta zuretzat egokiena den soluzioa bilatuko dugu.