Badakizu erabiltzaileen %80k Interneten begiratzen dutela produktu bat erosi aurretik? Interneten posizio ona duen denda bat izatea da gehiago eta bezero berriei saltzeko modurik onena.

Imajinatu zuen denda Interneten: eguneko 24 orduetan zabalik, domeinu propioa eta produktuen katalogoa, produktu edo zerbitzu bakoitzaren prezioa eta neurriak zehazteko eta irudi eta bideoak sartzeko aukerarekin.

Eta erosketa-prozesu guztia erraz eta modu intuitiboan egiten da ordainketa-pasabide seguru baten bidez eta ordainketa- eta bidalketa-metodo ugarirekin.

Zer ekarriko dio onlineko denda batek zuen negozioari?

Zuen enpresaren edo negozioaren erakusleiho onena da onlineko denda bat. Zuen negozioa jada ez da toki fisiko zehatz batera mugatzen. Hala, bezero potentzialen kopurua biderkatu egiten da, edozein tokitatik eta edozein gailutatik sar baitaitezke.

Tokiko merkatu batera, estatura edo nazioartera zuzenduko zareten edo sare sozialetara joko duzuen aukeratu dezakezue (esate baterako, Facebook eta Instagram). Horrez gainera, gehienetan aukera izaten da marketplace nagusiekin bat egiteko, hala nola Amazonekin eta Google Shophingekin.

Emaitza hobeak izango dituzue onlineko bilaketetan posizionamendu organiko eraginkorra (SEO) lortzen baduzue: ondoena ordezkatzen zaituzteten gako-hitzak hautatu behar dituzue, eta webgune irisgarria eta diseinu arduratsukoa eduki, zenbait motatako gailuetan erabiltzeko modukoa.

Salmenta-plataforma ez ezik, Interneten denda izateak irudia eta identitatea ematen ditu.

Lehenik eta behin, digitalizazioaren aldeko apustua da; indar handia hartu du gaur egun, eta beharrezkoa da merkatu-sektore berrietara iristeko eta eskatzen dituzten onlineko erosketa-aukerak eskaintzeko zuen bezeroei. Ezinbestekoa da ecommerce-soluzio irisgarri bat eskaintzea, RGPD araudietako estandar guztiak betetzen dituena.

Onlineko denda batekin, bezeroekin komunikatzeko kanal berri bat izango duzue, eta sustapenak eta zozketak egiteko eta zabaltzeko aukera ere emango dizue. Eraginkortasunez egiten baduzue, salmenten ondoriozko irabaziak ez ezik, ospea eta ikusgarritasuna ekarriko dizkizuen erabiltzaile-komunitate digital bat sortuko duzue.

Onlineko dendek eskaintzen dituzten tresnei esker, hobeto ezagutuko dituzue zuen bezeroen eta merkatuaren ohitura eta beharrak. Interesgarria da erosketa-prozesuei buruzko informazio zehatza emango dizuen web-analisiko sistema on bat ezartzea. Esate baterako, bezero batek ez badu bukatzen erosketa-prozesua, harekin harremanetan jar zaitezkete antzeko produktuak eskaintzeko; hala, salmenta pertsonalizatzen da. Zenbat eta pertsonalizazio eta bezero-esperientzia hobea, orduan eta fidelizazio-aukera gehiago.

Bestalde, zerbitzu bilatuenen inguruko feedbacka izango duzue denbora errealean, eta horretan oinarrituta jokatu ahal izango duzue. Beti da errazagoa eta merkeagoa estrategia digital bat birbideratzea toki fisiko bat baino, besteak beste, tamaina eta kokapena direla eta. Izan ere, merkataritza elektronikoaren beste abantaila nagusietako bat da kostuak nabarmen gutxitzen direla, bai saltzeko behar den azpiegiturari dagokionez, bai kudeaketa- eta mantentze-gastuei dagokienez.

Internet bidez saltzen denean, marka eta aukera gehiago eskaintzen dira, baina inbentarioaren eta stockaren kudeaketa zaindu behar duzue. Onlineko salmentak arintasunez egiten dira, denbora aurrezten da, eta ez dago denda fisikora joateko beharrik. Baina onlineko bezeroek beste webgune batean erosteko joera handiagoa dute bidalketa ez bada bizkorra eta eraginkorra.

Ez galdu zuen negozioa Interneten bidez zabaltzeko eta errentagarri egiteko aukera. Orain, zuen negozioaren edo enpresaren eraldaketa digitalean laguntzeko, Kit Digitala programako dirulaguntzak jasotzeko izapideak egiten lagunduko dizu Euskaltelek. Merkataritza elektronikoa da balia dezakezun soluzio digitaletako bat.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.