Digitalizazioa geldiezina da sektore guztietan, eta eginahalak egiten ari dira enpresak beren profesional eta bezeroen beharrei erantzungo dieten proposamen teknologikoak edukitzeko. Enpresa horietako bat MeetPointConnect da, garraioaren arloan espezialista. Eta behar zuen bidaidea aurkitu du: Euskaltel.
MeetPointConnect bai salgaiak, bai bidaiariak errepidez garraiatzeko sektoreko enpresentzako zerbitzu eta produktuetan espezializatuta dago, eta ibilbide luzea du merkatu nazionalean eta nazioartekoan. Ezagutzen ditu sektorearen beharrak, eta soluzio berritzaileak eskaintzen ditu enpresen eta erabiltzaileen eguneroko jarduera errazteko.
Betidanik izan du uste osoa digitalizazioan, bereizteko estrategia gisa, eta %100 digitala den enpresa gisa finkatzea du helburu, Marketplace digital bat martxan jarrita. Marketplace horrek enpresaren produktu eta zerbitzuen eskaintza osoa zentralizatzen du, erabiltzaileek webgunearen bidez kontratatu ahal izan ditzaten.
Eremu horretan, sektoreko enpresa eta profesionalek beren eguneroko jarduera gauzatzeko eta kudeaketa errazteko produktu eta zerbitzuak aurkituko dituzte, beti kalitate eta fidagarritasun gorena bermatuta.
Produktu paregabeak eta esklusiboak dituen Marketplace bat
Produktu nagusi batekin jarri da abian Market-a: Fich@. Onlineko soluzio bat da, langileen eta gidarien takografo digitaleko informazioaren irakurketa eta interpretazioa automatizatzen dituena.
Fich@ soluzioari esker, nominen aldagaiak kalkula daitezke, eta garraio-enpresako langile guztiek (bulegoa, furgonetako banaketa, eskola-garraioa, etab.) egindako jarduerak erregistratu, baita indarreko araudiaren arabera (lan-erregistroa) ibilgailu takografodunak erabiltzen dituzten gidariek egindakoak ere. Gainera, haren bidez, lan-egutegian oporraldiak edo absentziak gehitu daitezke, bidegabeko jokabideen berri eman dakioke enpresari, eta txostenak presta daitezke giza baliabideak kudeatzeko.
Digitalizazioaren aldeko prozesua izanik, PCrako aplikazio bat du bulegoan edo telelanean aritzen diren langileentzat, eta aplikazio bat ere bai, ibilgailu takografoduna erabiltzen ez duten edo jarduera komertzialetan, laguntza teknikokoetan, banaketan eta antzekoetan aritzen diren gidarientzat.
Euskaltel, aholkulari teknologiko integral baten segurtasuna
Marketplace horren segurtasuna funtsezkoa da MeetPointConnect-entzat, eta hura bermatzeko bazkide teknologiko bat behar zuen.
Testuinguru horretan, Euskaltelek, garapen teknologikoko gaitasunak jartzeaz gain, negozioa zabaltzeko estrategian eta behar den hodeiko azpiegitura hurbilean parte hartu ere egiten du.
Ez gara teknologiaz soilik ari. Euskaltelek garapen estrategikoko proiektuetan parte hartzeko duen ahalmenari esker, negozioa eta plataforma teknologikoa diseinatzen lagundu daiteke, eta roadmap-aren bidez segimendua egin.
Aholkulari teknologiko integral gisa dugun posizionamenduari esker, komunikazio-, azpiegitura- eta euskarri-zerbitzuak modu zehatz batean ematen dira, eta, horrela, hornitzaile bakar bat gai da Marketplace-aren eskuragarritasuna bermatzeko.
Hain zuzen ere, garapenaren fase guztietan parte hartuz, mugarriak betetzea eta garaiz eta forman eskura jartzea ahalbidetzen dugu.
Zerbitzu-plataforma osoa Euskaltelen Datu-zentro Birtualean ostatatuta dago; horrela, segurtasuna eta eskuragarritasuna bermatzen dira, une oro eta munduko herrialde guztietarako.
Euskaltelen datu-zentroko azpiegitura-hornidurari esker, negozio oso bat gara daiteke, bai eta soluzioaren tamaina optimoa eskaini ere, egitura-kostu handirik gabe.
Enpresei beren beharretara egokitutako soluzioak eskaintzen dugun esperientziari esker, negozioa eta teknologia elkarrengana hurbildu ditzakegu, arduradunek aholkularitza egokia jaso dezaten, IKTetan espezialistak izan beharrik gabe.
Digitalizazioa bereizteko estrategia gisa ikusteak MeetPointConnect eta Euskaltel elkartu ditu, garraio-profesionalei Marketplace guztiz digital bat emateko. Marketplace horretan, beren jarduera gauzatzeko behar duten guztia aurkituko dute.
Izan ere, Euskaltelek eraldaketa digitaleranzko bidean lagunduko dizue, soluzio pertsonalizatuak emanez.
Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan enpresentzako gure sail komertzialarekin, edo harpidetu gure buletinera.