Garbigunearen ordutegiak kontsultatzea, espazio komunak erreserbatzea edo OHZ Internet bidez ordaintzea. Pandemiaren ondorioz, administrazio publikoak askoz hartu-eman ez-presentzial gehiago ditu herritarrekin, eta errealitate berrira egokitzeko, askotan, aurrekontu txikia eta hedapen- eta integrazio-behar espezifikoak ditu.
Herritarren arreta hobetzen lagunduko dizueten komunikazio-bide berriak ezagutarazteko, Euskaltelek, Mitelekin lankidetzan, informazio-gosari bat antolatu du, bereziki administrazio publikoari zuzendua.Topaketa horretan, aztertu dute zein onura dakartzan Mitelen kanal anitzeko Komunikazioetarako eta Contact Centerreko soluzioak, zeina Euskaltelen hodeian ostatatua baitago, bai herritarrentzako arretan, bai langileen gogobetetasunean.
Herritarrei zerbitzurik onenak ematea ez da erronka erraza; batez ere, behar desberdinak dituzten profilak daudenean: batetik, informazioa saretik, txatetik eta webgunetik lortzera ohituta dagoen belaunaldia; eta, bestetik, aurrez aurreko zerbitzua eskatzen jarraitzen duten herritarrak. Azken finean, erronka da pertsona guztiei arreta ematea, eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldiekin interakzioan jarduteko mekanismoak gaitzea, pixkanaka.
Administrazio Publikoak dira, IDCren datuen arabera, prozesuak automatizatzeko ekimen eta proiektuen bultzatzaile nagusiak, nahiz askotan aurrekontu txikiekin heldu behar dieten. Hori dela eta, beti hartzen dira gogo onez administrazio digitalerako bidean laguntzeko dauden diru-laguntzen lerroak.
Nolanahi ere, eraldaketa digitala eta modernizazioa lortzeko, soluzio fidagarri eta aurreratuak behar dira, esperientziaren eta etengabe berrikuntzan inbertitzearen konbinaziotik sortuak. Halakoxe soluzioak eskaintzen ditu Euskaltelek, eta, gainera, aditu-talde bat eta zuen baliabide eta aukerekin bat datozen ordaintzeko erraztasunak ere eskaintzen dizkizue.
Contact Center, herritarrei arreta emateko gure tresna nagusia
Euskaltelen eskutik, Mitelek, komunikazio-arloko munduko liderrak, gaur egungo komunikazioetan herritarrei arreta emateko funtsezko tresna bat jarri du zuen eskura: kanal anitzeko Contact Center zerbitzu bat (ahotsa, aurrez aurrekoa, txata, webgunea, posta elektronikoa, sare sozialak), irekia eta eskalagarria. Batetik administrazio publikoak lehendik dituen tresnekin, eta, bestetik, laguntzarekin, eta kudeaketa- eta gainbegiratze-interfaze eta -tresnen bidez, zerbitzua azkartzea eta kalitatea ematea lortzen da, eta, hala, herritarren eta langileen esperientzia hobetzea.
Langileak zerbitzu arrazionalizatu eta antolatu batekin lan egiten du, eta, horri esker, lan errepikakorrak azkarrago, malgutasun handiagoarekin eta urrutitik egiteko aukera du. Eta hori guztia eskuragarri dago, bai herritarrarentzat bai langileentzat, hala euskaraz nola gaztelaniaz.
Era berean, zerbitzu automatizatuak ere eman daitezke: adibidez, ahots-azterketaren eta text to speachen bidez informazioa zabaltzea eta izapideak egitea, telemarketin-kanpainak kudeatzea edo zenbait interakziotan adimen artifiziala baliatzea.
Zerbitzua erabileraren arabera ordaintzeko hileko harpidetza gisa planteatzen da; hau da, beharren araberako zenbatespen bat egiten da (agente-kopurua, zerbitzu motak, lehendik dauden aplikazioekin integratzeko beharrak eta abar kontuan hartuta) eta, azkenik, erabiltzen duzunagatik ordaintzen duzu.
Gaur egun, hodeiko soluzioak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta zerbitzu hori Euskaltelen hodeian dago ostatatua. Gure hurbileko estrategia digitalaren barruan, datu-zentro bat daukagu Euskadin, eta, horri esker, berma diezazuekegu sistemak une oro eskuragarri egongo direla, eta ahalmen handiko datu-sare baten bidez babestuta.
Euskaltelen, konprometituta gaude gure bezeroen arrakastarekin, eta, horregatik, herritarrentzako arreta hobetzeko goi-mailako komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dizkizuegu. Izan ere, soluzio egokian inbertitzea, bai teknologian bai zerbitzu profesionaletan, funtsezkoa da komunitateari zerbitzurik onena eskaintzen jarraitzeko, hala orain, nola etorkizunean, populazioaren zati handi bat natibo digitala izango denean.
Izan ere, badakigu enpresa-komunikazioak funtsezkoak direla negozioaren jarraipenerako, langileen arteko lankidetzarako eta, jakina, bezeroei arreta emateko, etekinak are gehiago handitzen direla erabileragatiko ordainketa-eredu berriekin, eta interesatzen zaigu Estatuko enpresek harpidetzan oinarritutako ereduak hartzeari buruzko informazioa izatea. Horretarako, Euskaltelek eta Mitelek "enpresako komunikazioetan erabiltzeagatiko ordainketa-eredua" izeneko inkesta bultzatzen ari gara. Total Publishing Network inkesta honen bidez, enpresako komunikazioen bilakaerari buruzko galdera honi eta beste batzuei erantzungo diezu. Hona hemen zure iritzia:
https://www.muycanal.com/2021/09/22/pago-por-uso-comunicaciones-empresa
Gehiago jakin nahi duzu gure soluzio teknologikoei buruz? Harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.