Badakizu Euskaltelen DNAren parte dela berrikuntza. Eta gogoko ditugula erronkak! Beraz, pentsa dezakezu zenbaterainoko gogoa dugun 2018 ANCES Open Innovation irabazi duen start-upa zein den jakiteko. Ezaguna egiten zaizu? Berrikuntza-programa bat da, zeinean 13 enpresak –haien artean Euskaltel– erronka bat planteatzen baitiegu start-up teknologikoei. Haiek, berriz, erronka horiei erantzuteko garatu dituzten soluzio teknologikoak aurkezten dituzte, eta onenak hautatzen dira amaierako ekitaldi batean; apirilaren 19an izan zen ekitaldi hori.
Ezetz asmatu zer eginkizun planteatu genuen Euskaltel Taldekook! Arrasto bat: zerikusia dauka Gauzen Internetekin (IoT) eta gure bezeroen bizimodua errazago eta erosoago egitearekin.
Startup-ei eskatu diegu harritu gaitzatela eta 3OllosRen integratzeko moduko zerbitzu berriak proposa diezazkigutela. Zerbitzu hori Galizian merkaturatzen dugu eta laster iritsiko da Euskadira; aukera ematen du etxetik kanpo egonda etxean gertatzen den guztiaren berri jakiteko. Horretarako, mugikor-aplikazio bat eta sentsore- eta kamera-multzo bat baliatzen ditugu, haiei esker argiak pizteko, etxetresna elektrikoak itzaltzeko, berogailua kontrolatzeko... Hau da, aukera pila bat erosotasun handiagoa izan dezazun etxean eta lasaitasun handiagoa kanpoan zaudenean.
Adibidez, haurrak gauez ohetik jaikitzen badira, mugimendu-sentsore batek automatikoki aktiba dezake korridoreko argia, ez dezaten beldurrik izan edo kolperen bat hartu. Ke-detektagailu batek abisu bat bidal diezazuke mugikorrera familiako norbaitek zartaginen bat suan utzi badu. Irekitze-sentsoreek abisu emango dizute ate bat edo leiho bat irekita uzten baduzu... Eta horrela, nahi beste, ia-ia mugarik gabe.
Gure hiru finalistei planteatu genien zerbitzu berri bat proposatzeko 3OllosR-rako, abantaila berriak zekartzana. Sentsore bat, funtzio bat, edo zerbitzu bat, orokorra edo sektore jakin baterako pentsatua. Estatu genien, halaber, WiFi-kamera bat izan zezala integratua, etxea denbora errealean ikusgai izateko, eta eskura egon zedila iOSerako eta Androiderako. Ikusten duzuen bezala, ez zen apustu makala... baina hori dute apustuek berez, ezta?
Aurkeztutako start-up guztietatik, 3 finalista aukeratu genituen: Táctica TIC, Cerro Electronic Design eta Ipak . Hirurek azaldu zuten beren proposamena apirilaren 19an.
Irabazlea Táctica TIC izan zen, Asturiasko start-up bat. Haren proposamena, berogailua kontrolatzeko sistema bat ezartzea erradiadoreetan, berokuntza zentraleko sistemetan ere aplikatzeko modukoa.
Eta zuk? Zertarako erabiliko zenuke zerbitzu hori? Emaguzu horren berri iruzkin batean.