Koronabirusaren krisiak gure egunerokoerrealitatea aldatu du, eta, une honetan, eragotzi egiten dizkigugure betiko ohiturak eta tradizio sustraituak. Bereziki nabarmena dahori Aste Santuan.

Egoera horren aurrean, teknologia, etazehazki adimen artifiziala, lagungarri izan daiteke zeremoniak etaliturgiak bezeroei hurbiltzeko, etxetik mugitu beharrik izan ezdezaten.

Euskaltel eta Bilboko Gotzaindegia akordio batera iritsi dira, jendeak etxean bertan jaso dezan bere parrokiaren laguntza espiritual hurbila erlijio-esanahi bereziko egun horietan.

Euskaltelek, Cinforen Tiiviiteknologiaren bidez, Aste Santuan Bilboko Katedralean ateakitxita egingo diren elizkizun nagusiak zuzenean emango ditu. Hala,nahi duten guztiei aukera emango zaie Bilboko gotzain Mario Izetakzuzenduko dituen elizkizunetan parte hartzeko, aurten ez baitabertara joateko modurik izango, COVID-19a dela medio.

Zehazki, meza eta ospakizun hauekjarraitu ahal izango dira sarearen bidez:

  • Krisma-meza (Ostegun Santua,

    12:00)

  • Ostegun Santuko Afariaren

    ospakizuna (17:00etan)

  • Ostiral Santuko Jaunaren

    Nekaldiaren ospakizuna (17:00)

  • Larunbat Santuko Pazko-gaubeila

    (22:30)

  • Pazko Igandeko meza (12:00)

Emankizun hauek egin ahal izateko,instalazio aurreratu bat egin da: kamera batek bezeroak unean-uneannahi dituen planoak hartzen ditu; encoder instalazioaudio-kodetzaile batek bezeroaren mikrofonoetako sarrerak jasotzenditu; azkenik, beste mikrofono batek inguruko soinua hartzen du etaaudioaren backupa egiten.

Instalazio horri esker, elizkizunak audio- eta bideo-kalitate egokiarekin jasoko dituzte fededunek gotzaindegiaren webgunearen bidez (http://www.bizkeliza.org/). Horretarako, atal berezi bat jarri dute webgunean. Gotzaindegiak bere egutegia osatu ahal izango du han, eta elizkizun guztiak eman.

/). Horretarako, atal berezi bat jarri dute webgunean. Gotzaindegiak bere egutegia osatu ahal izango du han, eta elizkizun guztiak eman.

Aholkulari eta dibulgatzaileteknologiko gisa egiten duen lanean, Euskaltelen helburu nagusia daerakunde publiko eta pribatuei teknologia eta zerbitzu digitalberriak azkar eta erraz ezagutzen eta txertatzen laguntzea, erronkateknologiko berriei arrakastaz aurre egiteko.

Kasu honetan, Euskaltelek Cinforekin duen aliantzari esker eman daitezke elizkizunak zuzenean. Tiivii izeneko teknologia propioaren bidez hodeian bideoa automatikoki sortzeko sistema adimendunetan espezializatuta dago enpresa hori. Teknologia horrek hodeiko bideo-ekoizpen automatikoko sistema adimendunak ditu. Sistema horiei esker, adimen artifizialak gobernatutako kamera finkoek eta mugikorrek automatikoki sortzen dute TB-seinalea. Hala, kalitateko bideo-ekoizpenaren kostuak ahalik eta gehien murrizten dira, eta ekitaldi desberdinetarako egokitutako instalazio aurreratu bat eskaintzen da. Emanaldia zuzenean egiten da, eta euskal erabiltzaileek beren ordenagailuetatik nahiz tableta eta telefono mugikorretatik jarraitu ahal izango dituzte elizkizunak.