Digitalizazioa, garapen ekonomikoa eta produkzioaren eraldaketa bultzatzeko palanka gisa. Hori izan da ardatz nagusia digitalizazioari, politikari eta ekonomiari buruzko bigarren goi-bileran. DigitalESsektoreko patronalak antolatuta, Espainiako zein nazioarteko ehun hizlarik baino gehiagok parte hartu dute.
Bi urte baino ez dira sortu zela, baina Digital Summit dagoeneko da2019eraldaketa digitalaren inguruko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat; enpresa eta administrazio publikoko ordezkari, industria digitaleko lider eta politikako eta erakundeetako agintari gorenetako asko biltzen dira bertara. Euskaltel TaldeakUrrezko Babesle gisa parte hartu du aurtengo edizioan, erreferentziazko beste enpresa batzuekin batera, digitalizazioak ekonomian eta enpresen produktibitatean izan behar duen protagonismoaren inguruan duela bi urte irekitako eztabaida sustatzeko. Eduardo SerraDigitalES-eko zuzendariak azaldu duenez, “protagonismo horrek zeharkakoa izan behar du, jarduera guztiak zeharkatu behar ditu: hala kudeaketa publikoa, nola inbertsio pribatua, bai eta teknologia eta digitalizazioaren inguruko trebakuntza eta talentua sustatzeko asmo irmoa ere”.
Kongresua egin den bi jardunaldietan, Eraldaketa Digitalarekin lotutako gai garrantzitsu batzuei heldu zaie, bai negozioaren aldetik, bai gizartearen irismenaren aldetik, eta komunean jarri dituzte zenbait zifra, gure ekonomian duen eraginaren adierazgarri. Deloittek egin duen“Digitalizazioaren eragina Espainian”txostenaren arabera, DigitalESelkarteko enpresek34.500 milioi euro inguruko balio erantsiasortu zuten ekonomian, eta 250.000 pertsonarieman zioten lana; bestalde, Espainiako digitalizazioaren indizeenbilakaerak 7.500 milioieuroko ekarpena egin dio BPGari2013 eta 2018 artean. Eraldaketa horretan lagundu duen tresnetako bat 5Gda, eta datozen zazpi urteetan 10.000 milioi eurotikgorako inpaktua eragingo du.
Datu horiek DigitalESen helburuetako bat babesten dute, Alicia Richartidazkari nagusiak azaldu duenez: “Gure xedea da Espainiak ez galtzea aukera iraultza digital horren protagonista izateko, eta komunikazio-azpiegituretan duen lidergoa aprobetxatzea eta 5G teknologiaren hedapenean duen kokapen abantailatsua baliatzea”. Hain zuzen ere, telefonia mugikorren bosgarren belaunaldia izan da kongresuko protagonistetako bat, baina ez bakarra. DigitalES Summit 2019 kongresuak aukera eman du negozio-aukeragehien duten digitalizazio-elementu batzuk identifikatzeko; esate baterako, hauek: makrodatueniraultza; adimen artifiziala, eguneroko zerbitzuetan aplikatua; 4.0 Industriaren aurrerapen geldiezina; teknologia modaren sektorean; hirietakomugikortasuna;hezkuntzakoerronkak; eta talentu teknologikoa erakartzea.
Digitalizazioko aktore garrantzitsua da Euskaltel; eraldaketa hori posible egiten duten azken teknologiak ditu, eta negozioaren eraldaketa digitala bideratzeko soluzio guztiak berme osoarekin eskaintzen ditu. Negozio bakoitzerako soluzio egokiena bilatzeko, elkarlanean aritzen da enpresekin, eta hainbat teknologia erabiltzen ditu —hala nola Gauzen Internet (IoT), Big Data, adimen artifiziala, chatbot-ak eta Blockchain—. Horretaz gain, sektoreko enpresa nagusiekin hitzarmenak sinatu ditu zerbitzu digitalen katalogoa osatu eta bere bezeroei eskaintzeko.
Patronal Teknologikoaren bigarren urteko kongresuak musika izan du ardatz, zehazki Rock&Roll-a. 50eko hamarkadan, benetako iraultza musikal eta soziala ekarri zuen musika-mota honek, teknologiaren munduan digitalizazioa inflexio-puntua izan den bezalaxe. Ekitaldian, Music Has No Limitstaldea aritu da girotze-lanetan, eta Carlos Jeanproduktoreak muntaketa musikal bat egin du Summiten parte hartu duten batzuen ahotsekin. Abesti horrekin egindako bideoa Spotifyeta iTunesplataformetara igo da, eta lortutako diru-sarrerak Plan Internacional Fundazioaren Women 4ITprogramara bideratuko dira. Fundazio horren helburua da emakume gazteen artean konpetentzia digitalak eta enplegagarritasuna bultzatzea eta irtenbide berritzaileen bidez STEM bokazioak sustatzea.