Sektore eta arlo gutxi geratzen dira adimen artifiziala, datu-analisia eta antzeko teknologiak sartzearen ondoriozko bultzadaren eta aldaketen eraginetik kanpo. Elikagaien industria bezain funtsezkoa den sektore batek ere iraultza digital eta teknologiko horren berri izan behar du. MASORANGEn, Euskaltel ere kide duen Taldean, dagoeneko badaude arrakastaz gauzatutako zenbait kasu; esaterako, CAPSA FOODena.
CAPSA FOODez eta elikagaien industriari aplikatutako adimen artifizialaz mintzatu gara EATEXek Nafarroan antolatu duen jardunaldian: "Elikagaien iraultza: datuaren ekonomia eta adimen artifiziala aldaketaren eragile gisa". Jardunaldi horretan, NAIR Centerrek (Adimen Artifizialeko Ikerketarako Nazioarteko Zentroa) eta zenbait enpresak (esaterako, Estado Latente, Tastewise, CyC, Siemens eta Nulab), baita MASORANGEk ere, beren adituen bidez, adimen artifiziala eta datua elikagaien negozioak hobetzeko eta optimizatzeko erabiltzeaz eta ustiatzeaz jardun dute.
Guri dagokigunez, adimen artifiziala erabiliz eta datuaren kudeaketa optimizatuz CAPSA FOOD taldean gauzatu dugun eragiketen hobekuntza azaldu dugu.
Zer behar zituen CAPSA FOODek?
CAPSA FOODen helburu nagusia zen hazteko eta aurrera egiteko estrategia bat zehaztea, datuaren bizi-zikloan teknologia, prozesuak, pertsonak eta antolaketa barneratuko zituena, Data Driven erakunde bat izatera iristeko.
Horretarako, zenbait beharri erantzun behar zitzaien:
Lehena zen arkitektura logiko, zehaztu, bizi, fidagarri bat eraikitzea, beharretara egokitua, zeinak modu eraginkorrean eta eskalagarrian lan egiteko eta tresna egokiak edukitzeko aukera emango baitu.
Halaber, pertsonak gaitu behar ziren, askotariko erabiltzaile-taldeen esperientzia orekatzeko, eta, esperientzian eta lidergoan oinarritutako erabakiak hartu ordez, datuetan oinarritutako erabakiak hartzera pasatzeko, datuen proiektuak enpresaren estrategiarekin lerrokatuz.
Gainera, zerbitzua bideratu nahi zen, aldi berean mantentze- eta garapen-jarduerei aurre egiteko eta soluzioak jarduera-fluxura zuzentzeko (BALIOA).
MASORANGEk CAPSA FOODentzat pentsatutako soluzio teknologikoa
Taldeak funtsezko hiru euskarriri erantzuten dien eredu teknologiko bat garatzea erabaki du: salmenten iragarpena, sustapenen simulagailua eta karga-plataformen esleipena.
Salmentak iragartzeko soluzio erreproduzigarri, eskalagarri eta automatizatu bat da konpainia osoarentzat; askotariko produktu-familien sustapenak kudeatzeko aukera ematen du, eta simulagailua, gomendatzailea, eta sailkapenak, metrikak eta historikoak erakusten dituen interfaze bat biltzen ditu.
Kargak esleitzeari dagokionez, gaitutako plataformak aukera ematen du eskari osoa modu optimizatuan eta hilero esleitzeko, kostuak eta murrizketak ere kontuan hartuta; besteak beste, lehengaia, fabrikazio-ahalmena edo formatuak.
Data Driven enpresa izateko bidea
CAPSA FOODen moduko proiektu bat bideragarria izateko, ezinbestekoa da datuaren inguruko plan estrategiko bat izatea. Horren haritik, jardunaldiko gure hizlariak, MASORANGEko negozio-aholkulari Joaquín Glariak, enpresan datu-estrategia egokia izatearen onurei buruz ere hausnartu du.
Datu-estrategia definitzeko, datuak gobernatuta eta kudeatuta egon behar du, eta horrek hau ziurtatzen du:
-
Datuen kalitatea, doitasuna eta fidagarritasuna, egiazko eta benetako erantzunak lortzeko.
-
Semantika, nahitaezkoa baita pertsonek eta sistemek hizkuntza komuna erabiltzea.
-
Segurtasuna, funtsezkoa baita datuek sarbide mugatua izatea, erabiltzaile bakoitzaren pribilegioetan oinarritua.
-
Datuen eskuragarritasuna, behar diren guztietan atzitu, kontsultatu eta erabil daitezen.
Azkenik, proiektu batek arrakasta izateko, beharrezkoa da emaitzak baliozkotzea, erabiltzaileak fase bakoitzean sartzea, eta ahalegina balioestea, ez bakarrik talde teknikoarena, baita proiektuan parte hartzen duten negozio-pertsona guztiena ere.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.