Banda zabal ultralasterreko sarea zure enpresara konektatzeko laguntza-programaren deialdi irekia
SPRIk (Industria Sustatzeko eta Eraldatzeko baltzua) Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra 2021 dirulaguntzen programa jarri du martxan. Deialdia 2021eko azaroaren 26ra arte egongo da irekita, aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Guztira, 400.000 euroko aurrekontua du.
Programa honen helburua da gutxienez 600 Mb/s-ko banda zabal ultralasterreko sareak helaraztea dauden poligonoetan edo eremu geografikoetan telekomunikazio-azpiegiturarik ez izategatik zerbitzu hori ez duten enpresei edo jabekide-elkarteei.
Egoera horretan bazaude, jarri gurekin harremanetan. Aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu prozesu osoan, proiektuaren kontzeptualizaziotik hasita, eta laguntza jasotzeko egin behar dituzun izapide guztiak egiten lagunduko diguzu.
Dirulaguntza jasotzeko baldintzak
Hauek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak: EAEn jarduera-zentro bat duten eta Euskadiko jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dauden enpresa pribatuak (edozein neurritakoak direla ere), kontserbazioko hirigintza-erakundeak, enpresa-elkarteak eta jabe- edo errentari-elkarteak, edozein izen dutela ere, baldin eta jardueraguneren bat badute EAEn eta alta emanda badaude Euskadiko jarduera ekonomikoen gaineko zergan.
Sare publikoko Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatu beharko dira, eta telekomunikazio-operadoreak jarritako alta-kuotaren baliokidea den dirulaguntza jasoko dute.
Dirulaguntza horrekin, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 jaso ahal izango duzu; gehienez ere, 30.000 € eskaera bakoitzeko. Gainera, programa hau bateragarria da beste laguntza batzuekin edo Europar Batasuneko beste finantzabide batzuekin, betiere gehieneko laguntza-maila errespetatuz.
Laguntzak ondoz ondoko konkurrentzia bidez emango dira; hots, eskaerak jasotako ordena berean ebatziko dira.
Zure proiektuaren gainean aholku emango dizugu
Euskaltelek Dirulaguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programa jarri du martxan. Eraldaketa digitaleko, berrikuntzako edo nazioartera hedatzeko proiektuak martxan jarri nahi dituzten enpresei zuzendutako programa bat da, eta laguntzak nahiz subentzioak bilatzen, kudeatzen eta tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskaintzen du.
Zure enpresan horrelako proiektu edo inbertsio bat egiteko asmoa baduzu, Euskaltelek lagunduko dizu prozesu osoan. Zure kasua aztertuko dugu, eta eskura dituzun laguntzei ahalik eta etekin handiena ateratzeko estrategiarik onena definituko dugu. Eskaera egiteko dokumentu guztiak prestatuko dizkizugu, memoria guztiak barne direla, eta prozesu osoan sortutako zalantza guztiak argituko dizkizugu.