Nola laguntzen du AAk txikizkako negozio baten kudeaketa eraginkorragoa egiten eta salmentak hobetzen?

Txikizkako sektoreko enpresa askok Business Intelligenceren ohiko analitika erabiltzen jarraitzen dute. Baina merkatua gero eta lehiakorragoa da, eta nahitaezkoa da kudeaketa denbora errealean optimizatzea, bezero bakoitzari era jakin batean eragiten baitio. Izan ere, ez du askorik balio datu ugari izateak, aurrez datu horiek behar bezala analizatzen ez badira.

Gai hori izan du hizpide nagusi Data4 Retail kongresuak, zeina Big Data Magazinek antolatu baitu, hots, Big data eta AAri buruzko informazioan espezializatutako lehenengo komunikabideak. Aukera paregabea izan da datuen gaia sakonki aztertzeko, azken soluzioen berri eman baitute profesional eta adituek, kongresuan antolatutako aurkezpen eta mahai-inguru ugarietan.

Oraingo honetan, txikizkako merkataritza izan da aztergai, urte asko baitaramatza datuak baliatzen negozioen eraginkortasuna hobetzeko.

Gure aldetik, Adrián Bertolek parte hartu du, hots, MásMovil Taldeko (Euskaltel talde horretako kide da) Analytics & Artificial Intelligenceko Sales Specialistak, eta xehe-xehe azaldu ditu adimen artifizialak txikizkako sektoreari dakarzkion onura guztiak, "AA txikizkako sektorean. ROI eta eraginkortasuna BItik harago” (“IA en Retail. ROI y eficiencia más allá del BI”) izenburuko hitzaldian.

AAn oinarritutako soluzioak inbertsio segurua dira, enpresei zehatzagoak, eraginkorragoak eta errentagarriagoak izaten laguntzen baitiete.

Baina zer abantaila dakarzkiote zehazki?

  • Salmentak aurreikustea: zehaztasun handiagoz kalkula daitezke helburuak eta hornidura optimizatu.

  • Produktu bakoitzarentzako preziorik onena kalkulatzea, eguneratze dinamikoa baliaturik.

  • Salmenta-abiadura kalkulatzea, produktuaren kategoriaren arabera.

  • Denden artean stock-bidalketa aurreikustea, ahalik eta produktu gutxien alferrik galtzeko.

  • Produktu berri baten lehen bidalketaren bolumena kalkulatzea eta egin beharreko eskaerak gomendatzea.

  • Saltokien eta langileen txanden layouta optimizatzea.

  • Saltoki eta zentro logistiko berrietarako kokaleku egokiena hautatzea.

  • Bajak aurreikustea (churn).

  • Bezeroak segmentatzea kanpainak eta komunikazio komertzialak pertsonalizatzeko.

  • Hobekuntzak hautematea bezeroentzako zerbitzuan.

  • Hizkuntza naturala aztertzea marka-irudia ezagutzeko sare sozialetan.

  • Datuen gobernantza: datuen kudeaketa eta erabilera planifikatu, gainbegiratu eta kontrolatzea enpresan.

Estatistikak ageri-agerikoak dira: enpresen %96k onartzen dute AA ezartzea esperientzia positiboa izan dela, eta %80 baino gehiago baikorrak dira Big Datak eta AAk beren enpresetan izango duten etorkizunaz.

AAn oinarritutako proiektuak martxan jartzea zailtzen duten ohiko arazoei aurre egiteko (esate baterako, aukerak detektatzeko zailtasuna edo langile espezializatu falta), enpresetarako analitikan eta AAn espezializatutako aditu-talde bat dugu Euskaltelen, lagunduko dizuna datuak gaur egun nola erabiltzen dituzun ikusten eta pausoz pausoko bide-orri bat diseinatzen. Hasieratik amaierara bitarteko laguntza eskaintzen dizuegu, proiektuak diseinatzeko, gauzatzeko eta barneko taldeei laguntzeko.

Euskaltelen, zuen beharretara egokitzen gara, eta zuen eskura jartzen ditugu gure esperientzia eta ezagutza, AAn oinarritutako zuen proiektuak arrakastaz garatzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu txikizkako sektorerako ditugun adimen artifizialean oinarritutako soluzioei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresa bezeroentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez.