Kirol-erakundeek badakite eraldaketa digitalak eta teknologia berriek zer balio ekar diezazkieketen. Kirola lehiakortasun handiko sektorea da, eta lehiakideak antzeko egoeran daude ekitaldi bakoitzari buruz duten informazioari dagokionez. Gainera, etengabeko araudi-aldaketetara eta negozioaren beharretara egokitu beharra dago. Informazioa eta datuak ahalik eta gehiena aprobetxatu eta erabakiak hartzeko prozesuan aplikatzean datza arrakasta.

Kirolaren munduan, egunero hartzen dira fitxaketen inguruko eta hurrengo partidarako estrategien inguruko erabaki garrantzitsuak. Lehiakideak ere lehenengoa izan nahi du bere datuetan oinarrituta balioa sortzen. Beraz, beharrezkoa da lehiakideak baino lehen bilatzea eta ustiatzea aukerak eta haren aurretik egitea iragarpenak, lastotik alea bereizita.

Puntu horretan, adimen artifizialeko soluzioak dira aukerarik onena. Izan ere, taldeko jokalari bakoitzaren uneko balioa zein den ulertzea eta bakoitzarentzako entrenamendu espezifikoak sortzea da gakoa, eta, halaber, eredu horiek aplikatuta kanpoko talentua eta fitxaketa berriak bilatzea. Aldi berean, zuen kirol-estrategiak optimizatzen, ahulguneak detektatzen eta egoerak aurreikusten ariko zinatekete jada taldeak.

AA kirolean arrakastaz aplikatzearen erronkak

Kirolaren sektoreak dituen erronka batzuk kontuan izanda, sektore hori da konplexuenetako bat adimen artifizialeko ereduak egiteari dagokionez, bai lehiaketa-ingurunearen konplexutasunagatik, bai sortzen den eta modu egokian interpretatu behar den datu-kopuru handiagatik. Haiei guztiei aurre egiteko, ereduak bizkor garatzeko gaitasuna izatea eta akatsetatik ikastea funtsezkoa da aukerak eta lehiakortasuna galtzeko arriskua murrizteko.

Adimen artifizialak, ikaskuntza automatikoan oinarrituta, kirolaren sektorera gero eta hobeto egokitzen diren proiektuen ezagutza bultzatzen du. Denbora laburragoan gauzatzen dira, eta erabaki bizkorragoak eta zuzenagoak eskaintzen dituzte:

Jokalekuan, entrenatzaile eta jokalariek jokoaren inguruko datu ugari aprobetxatzen dituzte jada, eta entrenamenduko datuak ere bai; esate baterako, defentsa aldatzeko eta erasoak zehaztasun handiagoz egiteko, eta jokalari bakoitzaren ahalmen espezifikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Jokalekutik kanpo, AA lagungarria da erabakiak hartzeko eta ikuskatzaileen txostenen eta datu analitikoen konbinazioan oinarrituta jokalariak trukatzeko aukeren analisia egiteko, eta, gainera, jokalari bakoitzak taldearen une jakin bateko egoerarako zein abantaila eta desabantaila dituen erakusten du.

Alderdi komertzialari dagokionez, AA lagungarria da sarreren prezioa definitzeko eta modu eraginkorragoan saltzeko, denboraldiko abonuak txandatzeko, eta palkoetako sarreren salmentak optimizatzeko. Adimen artifizialeko soluzioetan oinarritutako ereduek balio dute, besteak beste, fidagarritasun handiagoarekin jakiteko zer abonatuk utziko duten harpidetza, eta abonatu horiek atxikitzeko estrategia hobeak definitzeko. Kirol-elementuen salmenta eta babesletzen identifikazioa ere sarrera-iturriak dira klubentzat, eta eredu analitikoak erabil daitezke alderdi horiek optimizatzeko ere.

Marketinari dagokionez, egindako kanpainei eta ekarri zituzten emaitzei balio egokia ematea funtsezkoa da etorkizunean zein kanpaina beharko diren iragartzeko eta zuen erakunderako merkatu interesgarrienak zein diren zehazteko. Eredu horiek lagungarriak dira, halaber, sare sozialen, e-sporten eta sustapenen ekarpenen balioa identifikatzeko, eta, hala, kanal bakoitzera aurrekontu egokia bideratzeko.

Adimen artifizialaren aroa iritsi da. Aukera handiak daude baliatzeko, eta mundu guztiko talde handiak horretan ari dira dagoeneko. Bai taldeko kiroletan —esate baterako, futbola, saskibaloia eta beisbola—, bai banakako kiroletan —xakea—, adimen artifiziala erabiltzen ari dira gero eta eraginkorragoak izateko eta hurrengo lehiaketan garaile ateratzeko.

Erabakiak hartuko dituztenei jakintza entregatzea erronka bat da, eta datu konplexuen sintesia eta adimen artifizialari buruzko ezjakintasuna eta konfiantzarik eza gainditu behar dira.

Euskaltelek adimen artifizialeko soluzioak arrakastaz aplikatzen lagunduko dizu, BAI Analytics gure lantalde espezializatuari esker. Izan ere, hainbat tamainatako enpresa eta erakundeen eta sektoreen beharrak asetzen ditu, AAko tresna eta jardunbide berrienak eta datuen analisi aurreratua erabiliz.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.