5G teknologia gure komunikatzeko modua aldatzen ari da, eta, gainera, zenbait enpresa-erabileratan pentsatuta diseinatutako lehen teknologia mugikorra da.
Gure egunerokoan, eguneroko objektuak —hasi hozkailutik eta automobiletaraino— gurekin denbora errealean konektatzeko aukera ematen du. Enpresentzat aukera teknologiko handia da, hainbat sektoretan aplika daitekeena, eta praktikan hainbat erabilera-kasutan islatzen da.
Zuntza nodoraino hedatzea eta nodo-dentsitate handia izatea eskatzen du 5G teknologiak, baina, kasu honetan, Espainia leku pribilegiatuan dago, Europako zuntz-hedapenik handiena baitu. Euskadin, zehazki, biztanleen %78k erabil dezakete teknologia hori, Euskalteli esker.
Telekomunikazio-operadoreak prestatzen ari gara enpresek 5Garen abantaila guztiak aprobetxa ditzazuen, gure sarea egokituz eta hobetuz eta aliantzak eta estrategiak ezarriz, eta, aldi berean, legeak eta administrazio publikoak ere aurrera egiten ari dira oraindik konpontzeko dauden gaiak ebazten, hala nola banda-lizitazioena edo segurtasun-arloko araudiarena.
Baina 5Ga errealitatea da dagoeneko, eta iraultza handia dakar, ez bakarrik telekomunikazioen munduan. Abantaila, berrikuntza eta aukera ugari ditu ia sektore guztientzat.
5G teknologiak enpresentzat dituen abantailak.
5G teknologiak, sare mugikorren bosgarren belaunaldiak, transmisio-abiadura handia eta estaldura hobea ematen ditu, eta enpresek denbora errealean soluzioak arrakastaz garatzeko behar dituzten fidagarritasuna eta latentzia minimoa ematen ditu.
- Abiadura. Egungo teknologiarekin baino 100 aldiz banda-zabalera handiagoa. Hala, azkarrago nabigatu daiteke Interneten, bai eta fitxategiak azkarrago igo eta partekatu ere.
- Ahalmena. Aldi berean gailu eta langile gehiago egon daitezke konektatuta, edo lanean aritu. Haririk gabeko gailu gehiago egon daitezke aldi berean konektatuta, haririk gabeko komunikazioa fidagarriagoa baita.
- Latentzia txikia. Sarearen erantzun-denbora nabarmen murrizten da, eta, beraz, denbora errealeko aplikazioetarako aukera gehiago dago. Telemedikuntza eta komunikabideak ari dira dagoeneko onura horietaz baliatzen.
- Eskuragarritasun, fidagarritasuna, erresilientzia eta segurtasun handia Zuen enpresaren konexioak babestuago egongo dira, eta akats gutxiago egingo dituzte.
- Energia gutxiago kontsumitzen da, eta, hala, bateriek gehiago irauten dute.
Zein sektoretan aplika daitekeen 5G teknologia
Biozientzia eta osasuna, energia eta ingurumena, aeronautika, hezkuntza eta prestakuntza, automobilgintza, elektronika, berrikuntza... Sektore askotan aplika daiteke 5G teknologia.
5Gak zeregin garrantzitsua du teknologia gaitzaile gisa, datu-kantitate handiak erabiltzeko aukera ematen baitu; hau da, tresna egokia da ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko, denbora errealean analisi zehatzak egiteko, jarduera-fluxuak eta stockak kudeatzeko eta arriskuei aurrea hartzeko, eta, hala, industrietan edo fabriketan erabakiak azkar hartzeko.
Garraio-sektorea ere adibide egokia da. 5Garen bidez, ibilgailuen eta sistema zentralen arteko barne-konexioak hobetu daitezke; adibidez, une bakoitzeko trenen edo autobusen egoerari, eskaerari, puntualtasunari edo gorabeherei buruzko informazio gehiago izateko eta denbora errealean datu gehiago transmititzeko. Datu horiei esker, erabiltzaileen kontsumo-bolumena zein den zuzenean jakin daiteke, erabakiak erreakzio gisa hartu beharrean.
Eta ezin dugu ahaztu ibilgailu autonomoen funtzionamenduan duen garrantzia. Gaur egun, biderkatu egin dira 5G bidez konektatutako IoT soluzioak (nabigazioa, entretenimendua, urruneko zerbitzuak, bideozaintzako sistemak...)..
Energiaren sektorean, konpainia elektrikoak teknologia erabiltzen eta gaitzen ari dira, aldi berean. Dagoeneko gauzatu dira azpiestazioetako eta transformazio-zentroetako ekipamendu elektrikoaren urruneko kontrolean oinarritutako soluzioak, sare elektrikoan modu zentralizatuan lan egiteko; baita linea elektrikoak urrunetik babesteko sistemak ere, beharrezkoa izanez gero modu eraginkorrean isolatu eta arazoak sare osora ez hedatzeko.
Errealitate areagotua ere ari da 5G teknologiaz baliatzen; izan ere, hari esker, bateria-kontsumoa asko handitu gabe erabil daitezke algoritmo aurreratuak, eta, hala, arinagoak eta merkeagoak izan daitezke. Hala, enpresek kalitate handiko bideoak edo audio irekiko kanalak erabil ditzakete, eguneroko lanetan gidatzeko.
Pixkanaka, 5G teknologia erabiltzen duten proiektuak eta soluzioak gehitzen ari dira, enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko.
Euskaltelek lanean jarraitzen du 5G teknologia gehiago hedatzeko, haren abantaila guztiak balia ditzazuen.
Gure soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.