Primeran pasatu genuen azken asteburuan kirol pixka bat egiten Bilboko Areatza portuan. Han egin zen, izan ere, bosgarren urtez jarraian antolatu dugun Kirol Eguna.
Aurten ere, Momo jainkosaren etorrerarekin hasiko dira Donostiako inauteriak, hiriko giltzak ematen zaizkionean, eta aurten otsailaren 12tik (osteguna) 17ra arte (asteartea) ospatuko dira. Hemen duzu Donostiako 2026ko inauterietako egitaraua, jakin dezazun noiz egingo den desfilea, noiz aterako diren txarangak eta konpartsak, eta gainerako informazio guztia.
Metal-hotsak eta musika-doinuak, inauterien bezperan. Donostiako Kaldereroak dira, Euskadiko ospakizunik zaharrenetako bat, otsaileko lehen larunbatean edo Kandelario egunaren hurrengo larunbatean ospatzen dena. Donostiako 2026ko Kaldereroak otsailaren 7an ospatuko dira, larunbatarekin. Kontsultatu hemen konpartsen desfilearen ibilbidea eta abestiak. Horretaz gainera, kaldereroak nor ziren kontatuko dizugu, eta nondik datorren tradizio hori.
Farolinen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dira Bilboko 2026ko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko desfilea, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz dira izango dira Bilboko 2026ko inauteriak? 2026ko otsailaren 12tik 17ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.
Gure ohiturei eustea gustatzen zaigu Euskadin, eta kantatzea da horietako bat: gustatzen zaigu, eta are gehiago kuadrillan egiten badugu. Eta horixe egiten dugu urtero otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. Baserritar jantzita eta makila eskuan hartuta, abesbatzak eta taldeak kalez kale ibiltzen dira, Ama Birjinaren omenez kantuan eta ongintzako kausa baterako dirua biltzen. Santa Agedaren historia kontatuko dizugu hemen, nola ospatzen den Bilbon eta Euskadiko beste herri batzuetan, ez dezazun Santa Ageda bezperan huts egin.
Urtero, otsailaren 3an, euskaldun askok jartzen du lepoan sanblas-lokarria. Nondik dator tradizioa? Ospakizunaren jatorria eta historia kontatuko dizugu, eta esango dizugu noiz erretzen den sanblas-lokarria, nola jartzen den, nola ospatzen den Bilbon eta Euskadiko beste leku batzuetan, eta, jakina, non eros daitezkeen sanblas-lokarriak.
Berriro barre-algaraz gozatzeko prest gehien maite dituzunekin batera? Hemen da 2026ko Algara Gaua, eta, urtero bezala, aurten ere hartaz gozatzeko aukera eman nahi dizu Euskaltelek. Horra zure konfiantza eta fideltasuna eskertzeko hautatu dugun bidea. Bueltan da berriz Euskaltelen umorea algaraz leher zaitezen.