2025eko Sanfaustoak urriaren 10etik 19ra ospatzen dira, eta, urtero bezala, ez dira faltako kontzertuak, Zezenak dira eta arto-opilak. Durangoko 2025eko sanfaustoetako egitarauari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu.
Gipuzkoako ikastolen festa handia, Kilometroak 2025, urriaren 5ean, igandean, ospatuko da Elgoibarren. Elgoibarko ikastolak antolatuko du euskarari eta euskal kulturari eskainitako jai hau, eta Euskaltel ere bertan izango da, urtero legez. Aurten, haurrentzako jarduerak antolatuko ditu. Ikusi hemen Kilometroak 2025eko egitarau osoa: kontzertuak, tailerrak, jarduerak, gastronomia eta beste hainbat proposamen, eguna giro onenean igaro dezazun.
Presta zaitez Basauriko 2025eko sanmigelak ospatzeko. Irailaren 26tik urriaren 5era, jardueraz mukuru datoz: kontzertuak, gastronomia, kirolak, koadrilen ohiko jaitsiera..., Pintzelak parkean edo txosnen gunean. Kontsultatu Basauriko 2025eko San Migel jaietako egitaraua, guztiaren berri izan dezazun.
Euskadiko kirol-ekitaldi ezagunenetariko bat da Kontxako bandera. Iraileko lehenengo bi igandeetan, traineru onenak bandera desiratua lortzeko lehiatzen dira Donostian. Hemen kontatuko dizugu nolakoak diren Kontxako estropadak, noiz sortu ziren eta zein izan diren irabazleak; eta, gainera, denboraldiko traineru-lehiaketa garrantzitsuenaren egitaraua aurkeztuko dizugu.
Galdakaoko 2025eko jaiak, santakurtzak, irailaren 12tik 21era ospatuko dira. 10 egun hauetan kuadrillen igoera, kontzertuak, gastronomia eta beste hainbat ekitaldi izango dira, eta egun handia irailaren 14a izango da. Galdakaoko 2025eko jaietako egitarau osoa kontatuko dizugu, xehetasunik gal ez dezazun.
Noiz izango da Ura Bere Bidean 2025 Bizkaia Arenan? Zer artista ikusi ahal izango ditugu eta zer prezio dute sarrerek? Zure zalantzak argituko ditugu, kontzertuez goza dezazun: artista ospetsuak entzun ahal izango dituzu betiko euskal kantuen bertsioak interpretatzen. Datu bat aurreratzearren, esango dizugu Ura Bere Bidean 2025 urriaren 24an eta 25ean izango dela Bizkaia Arenan; gainera, entsegu orokorra egingo da hilaren 23an, eta hara joateko aukera ere izango duzu.
Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2025erako Euskadiko jaialdien bilduma bat osatu dugu. Kontzertuak noiz eta non izango diren, zer talde arituko diren eta sarrerak nola lor ditzakezun kontatuko dizugu.
Irailaren 13tik 19ra, Erriberri jaietan dago. Zazpi egun horietan ez dira falta kaleko musika, herri-bazkariak, zezen-ikuskizunak eta hain gustagarriak diren erraldoi eta buruhandiak. Ikusi Erriberriko 2025eko jaien programa osoa.
Hondarribiko Alardea irailaren 8an ospatzen da urtero, eta Hondarribiko jaietako unerik bereziena da. Milaka pertsona kalera ateratzen dira frantsesen 1638ko setiotik askatzea oroitzen duen desfilea ikusteko. Urtero berritzen dute Guadalupeko Ama Birjinari emandako botoa, garaipenean emandako laguntza eskertzeko. Hondarribiko Alardearen jatorriari eta desfileari buruz, eta Hondarribiko jaien 2025eko egitarauari buruz gehiago kontatuko dizugu. Gogoan hartu, jaiak irailaren 6tik 11ra dira eta.