Denboraldi berria hasi du Euskaltel-Euskadik. Hemen dira berriro lasterketak, erronkak eta kolore laranja etxe barruko eta kanpoko errepideetara eramanez lehiatzeko gogoa. Denboraldi berriari anbizioz eta lanerako gogoz helduko dio txirrindulari-taldeak, urtea joan eta urtea etorri aldatzen ez den beste ezaugarri batekin: proiektuarekiko eta proiektua posible egiten dutenekiko konpromisoa.
Denboraldi-hasiera etxean
Lehiatzen hasi aurretik, une batez gelditzea eta taldea aurkeztea tokatzen zen. Eta etxean egin genuen.
Izan ere, Euskaltelen Derioko egoitzan egin zen 2026ko denboraldiko taldearen aurkezpen ofiziala. Ekitaldi xume bat, Euskaltel-Euskadiko 20 txirrindulariak, Euskalteleko jendea, babesleak eta erakundeak han zirela.
Abiapuntu egokia izan zen proiektuaren DNAren parte den hori nabarmentzeko; izan ere, talde hau hurbiltasunetik, elkarlanetik eta konfiantzatik eraikitzen da.
Txirrindularitza ulertzeko modu bat irudikatzen duen maillota
Ekitaldiko une aipagarrienetako bat maillot berriaren entrega izan zen. Iñaki Isasik, Euskadi Fundazioko presidenteak, Jon Ander de las Fuentesi, Euskalteleko presidenteari, maillot berria eman zion, 2020tik irmo jarraitzen duen aliantza sinbolizatuz.
Denboraldiko maillot berria, gainera, Euskaltelen diseinu propioa da. Haren bidez, proiektuak irudikatzen duena islatu nahi da: identitatea, sustraiak eta errepidean egoteko modu berezi bat, gure-gurea dena.
Keinu horrek ondo laburbiltzen du Euskaltelen eta Euskaltel-Euskadiren arteko harremana: identitatea duen, sustraiak lurraldean dituen eta etorkizunerako bokazioa duen proiektu baten aldeko apustu iraunkorra.

Maila gorenean lehiatzea, funtsa galdu gabe
Euskaltel-Euskadik zazpigarren denboraldia egingo du jarraian ProTeam gisa, txirrindularitza profesionalean sendotuta. Egutegi gogorra izango da, baina helburua argia da: anbizioz lehiatzea eta lasterketetan taldea ikusaraztea.
Etxeko probak bereziak izango dira aurten ere: Itzulia, urteko hitzordu handietako bat, eta Lizarra, Donostia, Ordizia eta Getxoko klasikoak, zeinetan oso modu berezian bizitzen baita zaleekiko lotura.
Txirrindulari-taldearen kirol-zuzendaritzak garbi azaldu ditu taldearen ezaugarriak: lana, nortasuna eta errepideak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko gogoa.
Gero eta babes handiagoz etorkizunera begira
Aurkezpenean, halaber hartu zuten parte erakundeetako ordezkariek eta denboraldi osoan taldeari laguntzen dioten babesle eta kolaboratzaileek, zeinak funtsezko laguntzaileak baitira, hazten eta maila gorenean lehiatzen jarraitzeko.
Ekitaldiaren azken zatian, proiektuaren alderik hurbilenean jarri zen azpimarra, Julen Axperen umorearekin eta jardunaldia ondo laburbiltzen duen irudi batekin: txirrindulariak eta Euskalteleko jendea, espazio eta helburu bera partekatzen.
