Gertutasuna, urrutira iristeko
admin
- 2019-10-01
< 1 min
Teknologia funtsezko baliabidea da enpresen hazkunde- eta
hedapen-prozesuan. Helburu izatetik bitarteko izatera pasatu da
ekoizpen-prozesuak optimizatu eta hobetzeko, bezero
potentzialentzat epeak laburtuz, eraginkortasuna handituz eta
azken zerbitzua indartuz. Zerbitzu teknologikoak enpresen
beharretara egokituta, merkatuko kokapena hobetzen laguntzen dugu.
Horretarako,
ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera gertutik ezagutzea,
bakoitzaren beharrak, erronkak, zalantzak, bai eta beldurrak ere,
zein diren jakitea. Hurbiltasunaren bidez eta beren
eguneroko lana ezagututa bakarrik plantea ditzakegu beren
jarduera bultzatuko duten irtenbideak eta zerbitzuak.
Euskaltelen, konektagarritasuneko hornitzaile izatetik enpresen aholkulari eta teknologia-bideratzaile izatera pasatu gara.
Izan ere, gaur egun, hurbiltasuna ezinbesteko faktorea da
lan-prozesu berriak, kostuen eraginkortasunean hobekuntza
lehiakorrak eta negozio-eredu bakoitzerako aukera berriak
identifikatzeko.
Hurbiltasuna dibulgatzaile- eta
dinamizatzaile-rola izateko, eta eragile teknologiko liderrekin
(enpresa bakoitzarentzat gako izango diren irtenbideak proposatuko
dituztenak) aliantza berriak egiteko.
Azken batean, Euskaltelen,
konpromisoa dugu gure bezeroen negozioekin, eta hurbiltasunaren
aldeko apustua egiten dugu, uste baitugu lagungarria dela
urrutira iristeko. Gure helburua da bezeroa ezagutzea eta hark
benetan behar dituen produktuak eta zerbitzuak eskaintzea.
Hauxe da arrakastaren gakoa: bezeroarengana hurbiltzea, eta
haren jarduerari benetako bultzada emango dioten soluzioak eta
zerbitzuak aurkeztea.
Azken batean, hurbil egotea, urrun iristeko.
¿Te ha gustado?
Ikustaldiak: 203