Aurreztea, enpresa ertain edo txiki guztiek entzun nahi duten hitz magikoa. Instalazioak, langileak, argiztapena, altzariak, telefonia-zerbitzuak, komunikazioak... gastu asko daude hilero-hilero, eta zaila izaten da merkatuko eskaintza ugarien artean aukeratzea.

Enpresa ertain edo txiki bakoitzak bere beharrak ditu, eta ez dago eskaintza onena aukeratzen lagunduko digun eredu orokorrik. Dena dela, Interneteko zerbitzuak eta telefonia finkoko eta mugikorreko zerbitzuak kontratatu aurretik, arretaz aztertu behar dituzue proposamenak. Izan ere, atentzioa ematen diguten eskaintza deigarriei heltzen diegu askotan, behar ez ditugun zerbitzuak eskaintzen dizkiguten arren. Ikerketen arabera, eskaintzei heltzea da, hain zuzen, komunikazio-zerbitzu bat kontratatzeko garaian egiten den akats ohikoenetako bat. Beraz, benetan zer behar dugun aztertu behar dugu lehenengo, eta gure benetako kontsumora egokitzen den plan bat egin, merkea garesti izan ez dadin. Garrantzitsua da zure beharrak ulertuko dituen aholkularitza-zerbitzu bat izatea eta zure benetako kontsumora egokitutako eskaintza bat egitea, behar ez dituzun zerbitzu, giga eta minutuak kontratatzeko beharrik gabe.

Produktuaren eta eskaintzaren malgutasuna ere kontuan izan behar da, aldaketak egin ahal izateko eta, beharrezkoa izanez gero, zerbitzua bertan behera uzteko. Langile gehiago kontratatzen baditut, zer kostu izango luke beste linea batzuei alta emateak? Eta langile batzuk telelanean ari badira? Erakunde baten beharrak ez dira estatikoak, eta ezinezkoa da behar horiek aurreikustea. Hala ere, erosoagoa eta, ziur aski, merkeagoa izango da erabiltzen dugunaren arabera ordaindu dezakegun zerbitzu moldagarri eta pertsonalizagarri bat baldin badugu.

Gauzak ez dira segurutzat jo behar; berariaz idatziz jasota ez dagoena ez dago, eta zalantza eta erreklamazio neketsuak eragin diezazkiguke etorkizunean.

Bestalde, kontratuzko harreman guztietan bada une erabakigarri bat: kontratua bukatzeko gutxi falta denean. Une horretan, enpresa ertain edo txikiak lasaitasunez aztertu behar du kontratatutakoa zenbat erabili duen eta erabiltzen duen, zenbaterainoko gogobetetzea duen emaitzarekin, eta itxaroten zuena bete ote duen; aldi berean, hornitzailea bezeroa mantentzen saiatzen da. Kondizio, prezio eta zerbitzuak berriro negoziatzeko une onena da.

Ikerketetan ikusi denez, posible da fakturan aurreztea; zehazki, %25etik gora aurreztu daitekeela diote. Komunikazioan duzun gastua optimizatzeko, funtsezkoa da zure enpresa eta zure beharrak ezagutzea —zerbitzu bakoitzak eskaintzen duena jasotzen duen zerbitzu-banakapen bat izatea—, kontratuen eta/edo irauteko epeen amaiera-daten berri izatea eta, beharrezkoa bada, aukera egokiena hartzen lagunduko dizuen profesionalengan konfiantza izatea.

Euskaltelek ETE Soluzioa eskaintzen dizu; hauek hartzen ditu barnean, besteak beste: postu finko eta mugikorrak, Internet erabiltzeko abiadura handiena eta giga gehiago IP finkoarekin, wifia eta hodeiko telefonogune birtuala.

Teknologia berriak ere lagungarriak izan dakizkizuke zure faktura arintzeko, bilera birtualak eginda, lankidetza-tresnak erabilita... Enpresen eraldaketa digitaleko garai honetan, zure eguneroko beharrak konpontzen lagunduko dizuten tresna asko dituzu, edonon zaudela ere, eta desplazamendu-gastuetan aurreztuta ahalko duzu.

Eta administrazio publikoek ere laguntza ugari ematen dituzte; ez galdu aukera.

Gehiago jakin nahi baduzu gure ETE Soluzioari buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.