Enpresaren egunerokoan posta elektronikoa, bulegotika-soluzioak, enpresa-kudeaketako sistemak, segurtasun-zerbitzuak... erabiltzen ditugu, baina, gainera, orain ‘commodity’ zerbitzuen aldeko apustu orokorra ikusten dugu, bai eta datuari lotutako zerbitzuen gorakada nabarmena ere.

Horrekin batera, maila globalean, hodeiko zerbitzuen hedapena sendotzen ari da industrian negozioak eraldatzeko euskarri teknologiko nagusi gisa, industriak badakielako hala bere balio-ekosistema finkatzen dela, eraginkortasuna hobetzen dela eta berrikuntza sustatzen dela.

Enpresok badakizue zer abantaila dituzten hodeiko soluzioek, hala nola informazioaren teknologiaren (ITaren) antolaketa eraldatzeko gaitasuna, malgutasuna eta eskalagarritasuna edo Time to Market-aren hobekuntza; hala ere, badira oraindik zenbait oztopo horrelako zerbitzuak zuen enpresetan hedatzea galarazten dutenak, hala nola integrazio-zailtasuna edo ezkutuko kostuen beldurra.

Garrantzitsua da jakitea hodeiko zer irtenbide erabiltzen eta eskatzen ari diren zuen enpresan, faktore erabakigarriak izango baitira erakundearentzako hornitzailerik egokiena aukeratzeko orduan.

Historikoki, ITaren kudeatzaileok duzuen kezka izaten da negozioa geratzea edo gorabeheraren batengatik informazio garrantzitsua galtzea; edo programak eta sistemak degradatzea edo zaharkitzea. Horregatik, informazio zentralizatua eta beti eskuragarri izatea nahi duzue, langileek edozein tokitatik eta edozein unetan eskuratu ahal izan dezaten.

Gaur egun, beti gogoan dituzuen ohiko hiru gai nagusiez gainera (kalitate/prezio erlazioa, malgutasuna eta eskalagarritasuna eta zerbitzuen katalogoa), bada beste aldagai bat gero eta gehiago erreparatzen diozuena: hornitzailea eta haren hodeiko egitura zuen enpresatik hurbil egotea.

Euskaltelen Datacenter Birtuala hodeiko soluzio integral bat da, zure enpresarentzako segurtasun-berme guztiak dituena. Eta zuei zerbitzu hurbil eta pertsonalizatu bat eskaintzeko dugun lehentasunezko helburutik abiatuta, Euskaltel Taldeak bezeroei zerbitzu emateko berariazko datu-zentroak ditu zerbitzu ematen duen lurralde guztietan (Euskadi, Galizia, Asturias). Zentro guztiek azken belaunaldiko teknologia dute, erabileraren araberako ordainketa moduan eskainia. Guztiz integratuta daude elkarrekin eta zuen sare pribatuekin. Hala, Datacenterra zuen enpresaren beste kokaleku bat da, Interneterako sarbide zentralizatua duena eta zuen kokalekuetatik hurbil dagoena. Era horretara, prestazio onenak dituzten cloud hibridoak zabaltzeko aukera izango duzue. Horretaz gainera, baditu datu-baseen Oracle plataformak, HANA plataforma administratuak, lan-kargak erreplikatzeko zerbitzuak, segurtasun perimetraleko sistemak eta zirkuitu pribatu bidez hodei publikoekin hibridatzeko ahalmena.

EUSKALTEL TALDEAREN Datacenter Birtuala VMWARE teknologian eta konputazio eta biltegiratze profesionaleko plataforma errendimendu transakzional handikoetan oinarrituta dago. Segurtasun Eskema Nazionalarekin (ENS) ziurtatuta dago, eta erabilgarritasun handia eskaintzen du, bide eta ekipamendu erabat erredundantez hornitua baitago. Horrek negozioa babestua izatearen lasaitasuna ematen du, eta, aldi berean, zerbitzu berriak hedatzeko behar den arintasuna ere bai, kostuak aurreztera eta eragiketa erraztera bideratutako eredu batean.

Ia 20 urte daramatzagu Euskaltelen cloud soluzioetan erreferente izaten, eta zuen eraldaketa digitalean laguntzen jarraitu nahi dugu, hurbiltasunez eta profesionaltasunez.

Gure Datacenter Birtualari buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko gure taldearekin.