• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Teknologia, negozio-ereduek behar duten aldaketaren bultzatzaile

    Ana - Euskaltel
    • 2018-05-22
    • notebk_icon 2 min

    Bazenekien Txinan badela fabrikatzaile bat garbigailuak eta hozkailuak eskaera bidez egiten dituena? Zientzia-fikzioa dirudi, ezta? Bada, ez da. Geroz eta gertuago dugu joera hori. Eta aurrerapen teknologikoei zor diegu.

    Industria-iraultza berri bat ari gara bizitzen. Lehen urrutiko kontzeptuak iruditzen zitzaizkigun teknologiak, esate baterako robotika aurreratua, adimen artifiziala, sentsorika eta Internet of Things, oinarrizko lan-tresna dira industriarentzat. Informazioaren kudeaketak, Smart Data esaten diogunak, aukera ematen die enpresei gu hobeto ezagutzeko, guri entzuteko eta gure beharrei erantzuteko, bai eta haiei aurrea hartzeko ere!

    Bada, teknologia horiei esker eta bezeroen esperientziari esker, ekoizpen-prozesuak hainbeste aldatu dira denbora gutxian, ezen esan baitezakegu industriaren negozio-ereduak aldatu dituztela.

    Gai liluragarria da, ezta? Bada, irudika itzazu enpresa handietako, txikietako eta start-up-etako 100 arduradun foro berean, esperientziak trukatzen eta bilakaera teknologikoari buruz hizketan. Horixe da Prest18ren funtsa: profesionalen arteko topaketa bat da, formatu dinamiko eta erakargarria duena: elkarrizketa arinak.

    Kasu honetan, euskal enpresagintzako hiru pertsona ezagun izan ditugu protagonista: Javier Fernández de Retana, Aernnovaren Harreman Instituzionaletako zuzendaria; Alberto González de Zárate, Vending Modularren zuzendari nagusia; eta Fernando Presa, Hirisensen zuzendari nagusia.

    Solasaldiaren hasierak izenburu nagusi bat eman zigun:

    “industria-prozesu guztietara iritsi da dagoeneko digitalizazioa, eta beharrezkoa da pertsonak horretarako gaitzea eta informazioaren transmisioan erabateko segurtasuna izatea”.

    Diagnostikoa egiten lehena Javier Fernández de Retana izan zen: “Industria 4.0 kontzeptua aplikatzea funtsezkoa da etorkizuneko negozio-ereduetarako”. Eta enpresek ezin dute aukera gisa hartu gai hau, “betebehar” bilakatu baita dagoeneko. Hori dela eta, gainditu beharko dituzten erronketako bat langileen prestakuntzarekin lotuta dago; izan ere, teknologia horiek erabiltzeko, birziklatze-prozesu bat egin beharko dute.

    Vending Modularren zuzendari nagusi Alberto González de Záratek ere garbi utzi zuen enpresako prozesuetan digitalizazioaren eta automatizazioaren aldeko apustua egin behar dela. Zehazki, datuen kudeaketarekin lotu zuen automatizazioa. Gaur egun, adibidez, sentsorikak aukera ematen digu egiaztatzeko zer higadura jasaten duen egunero martxan dagoen makina batek, eta informazio hori kudeatuta, haren bizitza erabilgarria zenbatekoa izango den aurreikus dezakegu. Baina, horrez gain, aipatu zuen vending-makinetan erosten diren zainketa-kitak aztertuta gai dela lan-eremu batzuetan zer arazo sortzen diren jakiteko. Ondorioak: datu guztiak aztertuta, lan-prozesuak optimizatu egin daitezke, eta produktibitatea handitu.

    Hausnarketa horietan azkena Fernando Presa Hirisensen zuzendari nagusiak egin zuen. Erabat ados zegoen solaskideek enpresen digitalizazioari buruz esan zutenarekin. Horrez gain, aholku bat eman zuen: gaur egun, etekin handiagoa ematen du etengabeko berrikuntza-zerbitzuak kontratatzeak teknologia erosteak baino. Izan ere, aurrerapenak hain dira azkarrak, errentagarria baita zerbitzu-mota horiek ematen dituzten enpresetara jotzea.

    Ikus dezakezun bezala, Prest18 topaleku interesgarri bihurtu da enpresei errealitate digital berria gerturatzeko. Aldaketa-prozesu honetan esperientzia berriak eta arrakasta-kasuak ezagutu nahi badituzu, zain izango gaituzu datorren urtean!

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • 5G 5G Euskadi: enpresa-lankidetzaren ondorioz sortutako proiektu arrakastatsua Enpresak
      • transformacion_digital_empresa Norberto Ojinaga: enpresen automatizazioaren eta digitalizazioaren erronkak eta aukerak Enpresak
      • ciberseguridad_empresa Zibererasoen ia erdiak ETE-etan gertatzen dira Enpresak
      • Danobat Groupen arrakasta-kasua: 4.0 industria Enpresak
      • Gure dendak aldatzen ari gara, esperientzia paregabea bizi dezazun Enpresak
      • Gaur egungo bulegoak ez dira garai batekoak Enpresak, Tresnak
     
    Asesor tecnológico aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data big data empresa Cloud Computing compromiso social Euskadi DataRobot digitalización digitalizazioa empresa comprometida Empresa digital empresa responsable empresa sostenible empresa sostenible Euskadi empresa verde Euskadi empresa verde sostenible Entornos y soluciones Cloud erronkak estrategias tecnológicas estrategia teknologikoak euskaltel Herramientas teletrabajo infraestructura TI inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak Responsabilidad Social Corporativa responsabilidad social Euskadi retos servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones de inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas Soluciones tecnológicas empresa tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa Transformación Digital transformación digital empresa trasnformación

    agian interesatuko zaizu

    5G Euskadi: enpresa-lankidetzaren ondorioz sortutako proiektu arrakastatsua

    • 23 otsaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    5G Euskadi: el éxito de un proyecto fruto de la colaboración empresarial

    • 23 otsaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Norberto Ojinaga: enpresen automatizazioaren eta digitalizazioaren erronkak eta aukerak

    • 17 otsaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zibererasoen ia erdiak ETE-etan gertatzen dira

    • 11 otsaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    5G teknologia trenera igo da

    • 27 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Adimen artifiziala: mitoak eta abantailak

    • 18 urtarrila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zure enpresaren zibersegurtasuna zaintzeko aholkuak

    • 15 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Teams Direct Routing : kablerik gabeko bulegoak lortzeko bidean

    • 13 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.