Dakizuenez, Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioak eta hodeiko zerbitzuak aliatu handiak bilakatu dira sektore askotako enpresen eraldaketa digitalerako. Oraingoan, STI Norland-ek aukeratu gaitu, bere helburuak lortzen lagunduko dion aliatu teknologikoa izan gaitezen. Horretarako, teknologiaz baliatuko gara, eta etengabe lagunduko diogu berrikuntzako eta eraldaketa digitaleko prozesuan.

STI Norland mundu mailako liderra da eguzki-energiako proiektu fotovoltaiko handietarako egitura finkoak eta eguzki-jarraitzaileak diseinatzen, fabrikatzen eta hornitzen. Iruñean ditu egoitza nagusia eta I+Gko zentroa, eta serbitizazioan oinarritutako negozio-eredu berriak garatzen ari da, eguzki-instalazioen monitorizazio adimendun, noranzko biko eta seguruaren bidez. Horretarako, mundu osoko instalazio fotovoltaikoen optimizazioa eta mantentze-lanak baliatzen ditu, monitorizazio propioaren bidez eta adimen artifizialean oinarritutako iragarpen-zerbitzu berrien bidez.

Euskaltel aukeratu du bazkide teknologiko gisa, berrikuntzako eta eraldaketa digitaleko proiektua garatzen laguntzeko.

STI Norland-ek Euskaltel aukeratzearen arrazoia da gure telekomunikazio-operadoreak bi alderdi dituela aliatu teknologiko gisa; alde batetik; alderdi operatiboa diseinatuko dugu, datuak lortzeko aplikazioa garatuz, eta hodeiko azpiegitura edukitzea ahalbidetuko dugu, Mileva plataforma propioaren bidez; bestetik, aholkularia eta laguntzailea izango gara digitalizazio-prozesuan, STI Norlanden balio-kateari eusteko. Azken finean, teknologia bateratua eskaintzen du Euskaltelek: zibersegurtasuneko eta datu-komunikazioko soluzioak, hodei pribatua, adimen artifiziala, euskarri integratua eta aholkularitza, solaskide bakar batekin.

Euskaltelen, erreferentziazko gure bazkide Merkatu Taldearekin elkarlanean, aplikazio bat diseinatu dugu, zeinaren bidez eguzki-instalazio guztiak urrunetik monitorizatzeko eta kontrolatzeko eta haietan urrunetik jarduteko sistema bat diseinatu eta ezarri ahal izango baitu STI Norlandek. Plataformen kontrol adimendun hori negozio-eredu berri bat bihurtzen da, eta eredu horrek aukera ematen du geldialdi gutxiago egiteko, alertak denbora errealean detektatzeko eta jarduera automatikoak eta eskuzkoak urrundik egiteko. Azken helburua da instalazio fotovoltaikoen ekoizpena hobetzea, jarraitzaileen segurtasuna handituz eta gailuen baterien eta motorren bizitza erabilgarria optimizatuz.

Soluzio hori SCADA IoT plataforman oinarritzen da. Instalazioak kontrolatzeko eta urrundik jarduteko bi noranzkoko sistema bat da, datuak aztertzen eta jarduera-eredu adimendunak garatzen dituena, bezeroen aurkezpen-geruza pertsonalizatzeaz gainera. Plataforma anitzeko aplikazio bat da, zeinaren bidez bezeroei jabetzako aplikazioetan oinarritutako zerbitzuak eskaintzen ahal baitzaizkie, eta kontrol-gune bat ere badu, mantentze-lan prediktiboko eredu berri bat garatzeko aukera ematen duena, datu-transmisioaren zibersegurtasuna inola ere alde batera utzi gabe. Aktiboak kudeatzeko IoT plataforma bat da, guztiz eskalagarria (milioi bat sentsore izan ditzake), eta negozioaren hazkunde-beharretara egokitzeko gai da, PaaS formatuan. Gainera, end2end komunikazio-sistemarekin integratzen du segurtasuna, eta energia-sektoreko nazioarteko estandarrak betetzen ditu (ISO 27001, IEC 62443, NERC eta NIST).

Urrats horri esker, STI Norland-ek negozio-lerro berriak garatuko ditu eguzki-jarraipeneko egiturek ematen dituzten datuen sorkuntza masiboarekin lotuta, datu horiek konpainiaren aktibo eta lehiarako abantaila bihurtzeko, enpresa bezeroei eskaintzen dizkien soluzio eta zerbitzuen bidez. Merkatuan hobeto kokatzen lagunduko dio horrek. Era berean, bere diseinuak optimizatu ahal izango ditu, planeta osoan instalatutako eta monitorizatutako instalazio guztietan bildutako informazioarekin.

Euskaltelek, teknologia-aholkulari integrala denez, enpresei digitalizazio-prozesuetan laguntzen jarraitzen du, maila guztietan eta munduko edozein agertokitan lehiakorrak izaten jarraitu dezazuen.

Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.