• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    StartUps Euskaltel: ekintzailetza sustatzen dugu

    Ana - Euskaltel
    • 2017-09-20
    • notebk_icon 2 min

    Ekintzailetza, teknologia eta berrikuntza. Hiru ezaugarri horiek osatzen dute StartUps Euskaltelen DNA, ekintzailetza sustatzeko eta Euskadin enpresa berritzaile gehiago eduki ditzagun gure hondar alea jartzeko sortutako ekimena. Izan ere, enpresa berri guztiek laguntza bat behar dute hasieran.

    Webgune honetan, programari buruzko xehetasun guztiak kontsulta ditzakezu: parte hartzeko baldintzak, onurak, eta abar. Baina, gainera, StartUps Euskaltelen aurkezpen-ekitaldian parte hartu nahi izan zuten lehen bost start-up-en proiektu erakargarriak ezagutu ditzazun nahi dugu.

    DifferEngin. Duela bost hilabete inguru, start-up bizkaitar txiki hau Gauzen Internet-en (IoT) munduan murgildu zen. Sektore teknologiko honi buruzko ikuspegiak eraman zituen Judith, Jordi eta Angel merkatuan nonahi dauden “tresnetatik” urruntzera eta benetako beharretan zentratzera. Horixe da IoT-en muinean dagoena: “Inguratzen gaituzten gauzei balioa ematea konektagarritasunaren bidez eta nolabaiteko adimenaren bidez, lehen pentsaezinak ziren funtzio eta prestazio berriak emanda”. Azalpena emateko, haien bezero batengana jo dute: altzairu-fabrikatzaile bat, bere produktuei balio erantsia eman nahi diena eta lehiakideengandik urrundu nahi duena. Altzairua “bizirik egotea” nahi zuten, eta, horretarako, irtenbide bat pentsatu zuten, hormigoia zeharkatzeko gai den komunikazio-sistema batzuen bidez eta bateriarik behar ez duten sentsoreen bidez. Emaitza? Altzairuaren eta hura sortzen duten egituren erabateko monitorizazioa. Datu horiekin, DifferEnginek lortu zuen horien korrosioa neurtzea, gerta daitezkeen egitura-akatsen abisua jasotzea, bai eta lurrikarak detektatzea ere.

    Dataset. Seguru asko, noizbait entzun duzu esaldi hau: “Amazonek badaki zer erosiko dugun, baita guk geuk baino lehenago ere”. Big Data sektorearen parte da Dataset. Eta lortzen du plataforma-mota horrek gure kontsumo-ohiturak ezagutzea datu-analisiei esker (adibidez, produktu bati begira pasatzen dugun denbora edo webgune jakin batean saguarekin egiten ditugun mugimenduak analizatuz). Baina Big Data hori baino askoz gehiago da. Dataset gai da ingurune jakin batean (adibidez, merkataritzagune batean) pertsonen mugimenduak aztertzeko detektatze pasiboko teknologiari esker, erabiltzaileen mugikorrak baliatzen baititu, WiFi edo Bluetooth sareetara konektatu beharrik gabe. Hartara, bezeroen lehentasunak lehenago jakin daitezke, zentroko instalazioen erabilera-kalitatea hobetu daiteke, jende gehien dagoen uneetako segurtasuna eta garbitasuna areagotu daiteke, eta energia- edo komunikazio-zerbitzuak automatikoki kudeatu daitezke, besteak beste. Baliabideak arrazionalizatzen eta optimizatzen laguntzen duen datu-unibertso oso bat.

    Euskaltel Startups

    Quality Sensors Network S. L. (Hirisens). 2016ko otsailean jaio zen enpresa bizkaitar hau IoT sektorearen beste adibide bat da, eta dagoeneko hasita dago bere proiektuak beste herrialde batzuetan merkaturatzen. Jarduerari dagokionez, teknologia adimenduna duten zerbitzuak ematen dizkie enpresei eta hiriei, bereziki ingurumenaren alorrean. Zehazki, Hirisens enpresak airearen eta uraren kalitatea kontrolatzen du, zarata-mapak egiten ditu, isurketen eta uholdeen arriskuak aztertzen ditu, aparkalekuen azterketak egiten ditu, eta alor horretan adimen artifiziala aplikatzearekin lotutako gaiak ditu aztergai.

    JakinCode. Arabako enpresa honek zibersegurtasuneko irtenbideak diseinatzen ditu, haien arrisku-mailara egokituta. JakinCodek, firewallak eta antibirusak eguneratzeaz gain, tresna espezifikoak garatzen ditu enpresa jakin baten aurka egindako erasoei aurre egiteko. Enpresaren arduradunek modu grafikoan azaltzen dute: JakinCodek zerbitzari bat gaitzen du, amu gisa jarduteko, eta enpresan sartzen diren konexio guztiak monitorizatzen ditu. Hartara, erasotzaile batek enpresako sarean sartzea lortzen duenean, adibidez mezu elektroniko gaizto baten bidez, sistemak intrusioa detektatzen du, eta abisu bat bidaltzen dio segurtasun informatikoko ekipoari; eta hura berehala hasten da zainketa-lanetan.

    WimbiTek. Gipuzkoako start-up hau arduratzen da enpresak digitalizatzeaz Industria 4.0rako trantsizioa errazteko, baina basa-hegaztiak monitorizatzeko eta haien jarraipena egiteko GPS produktuak (IoT) sortzea du egiteko nagusi. WimbiTeken gailuen energia-kontsumoa oso-oso baxua da, egurats zabalean egoteko prestatuak daude eta txikiak eta oso pisu gutxikoak dira. GPS bakoitza hegaztiaren bizkarrean jartzen da arnes baten bidez, eta haren kokapen zehatza jasotzen du 30 minutuan behin. Kokapen horiek guztiak barne-memoria batean gordetzen dira. Gailuak komunikatzeko erabiltzen dituen antenetako baten detekzio-eremuan baldin badago hegaztia, datuak ordenagailu batera deskargatzen dira, eta ordenagailuak ikertzaileei bidaltzen dizkie gero Internet bidez. Denbora gutxian, beraz, hegaztien ehunka kokalekuren berri jasotzen dute ikertzaileek. Datuak jasotzeko sistema hori oso interesgarria da, beste eremu askotan ere aplika baitaiteke.

    Laster izango duzu beste 5 enpresa berritzaileen berri, haiek ere beren proiektuak azaldu baitizkigute StartUps Euskaltelen. Eta hasiera besterik ez da hau. Lehenengo edizio honetan, 100 start-up bultzatu nahi ditugu!

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • inteligencia_artificial Mejora tu relación con el cliente gracias a la Inteligencia Artificial Enpresak
      • Enrique Dans: “Zer garaitan bizi diren dakiten konpainiak nahi dituzte bezeroek” Enpresak
      • Kaixo, Catalunya! Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.