Digitalizazioaren aroan bizi gara, eta enpresak jabetzen zarete Big Datari eta adimen artifizialari lotutako soluzio teknologikoak tresna egokiak direla eraldaketa digitalerako, zuen sektorea edozein dela ere.

Euskaltel Taldean —zeina R-k, Telecablek eta Euskaltelek osatzen baitugu—, proiektu berritzaileak eskaintzen jarraitu nahi dugu, bezeroarekiko hurbiltasuna bilatuz beti, zuen negozioa ezagutuz zuen beharrak ulertu ahal izateko.

Helburu horrekin sortu da SegData, ebroker-eneta Euskaltel Taldearen artean sortutako proiektu aitzindari bat, zeinaren oinarria baita Big Data ingurune bat sortzea artekari elektronikoen plataforma teknologikoko aseguru-artekarientzat. Haren bidez, Espainiako aseguru-merkatuari buruzko informazioa aztertu eta ezagutza sakona lor daiteke, banaketa profesionalari dagokionez.

Zer abantaila eskaintzen ditu SegDatak?

Merkatuko prezioen joerari buruzko informazioa eta aseguru-etxeen lehia-posizioari buruzkoa emango digu SegDatak, eta, horretaz gain, multitarifikazio-eragiketen iragarpenak egiten lagunduko digu, bai eta informazio-azterketak ere, termino deskribatzaile, prediktibo eta preskriptiboetan.

Era berean, ezagutza eta erabakiak hartzeko gaitasun handiagoa emango dizkio aseguru-artekariari, eta negozio-adierazle askori buruzko ikuspegi sektoriala emango dio. Adierazle horiek beti alderatu ahal izango dira artekariaren beraren datuekin.

Euskaltel Taldea: teknologia berrikuntzaren zerbitzura

Euskaltel Taldeak, ebroker-en hodeiko azpiegituraren bazkide nagusia den neurrian, bere ezagutza, esperientzia eta baliabideak jartzen ditu SegDataren esku, Milevaren bidez. Hain zuzen, BDaaS (Big Data as a Service) plataforma bat da Mileva, eta Asturiasko datacenterrean dago.

Milevaren zerbitzu-ereduari esker, ebroker-ek informazioa behar ahala eskala handian eta denbora errealean kudeatzeko Big Data plataforma bat du. Gainera, ez du inbertsio handirik egin behar ekipamenduan, eta merkaturatze-denbora murrizten da.

Milevak integrazioa, biltegiratzea, prozesatze-gaitasuna eta adimen artifiziala eskaintzen dizkio ebroker-i, eta, adimen artifizial horri esker, datu horiek aztertu, interpretatu eta SegDatak eskaintzen dituen zerbitzu digital berrietarako beharrezko informazioa eskuratzen du.

Informazioaren kudeaketa eta analisia dira gaur egungo egoera zailari aurre egiteko eta etorkizunari baikortasunez heltzeko tresna onenak. Eta norabide horretan bidelagun izan nahi du SegDatak.

SegData berriari edo enpresarentzako gure produktu eta zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresa-bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.