Prest ekitaldiaren aurreko edizioak gustuko izan bazenituen, adi egon: aurten, inoiz baino indartsuago gatoz.

Etengabeko iraultza teknologikoan bizi gara. Hainbeste aurrerapen eta aldaketa ikusten ditugu gure inguruan, kosta egiten zaigu denak barneratzea; eta enpresek gero eta gehiago behar dute ikuspegi estrategiko partekatu bat. Horixe da, hain zuzen, Euskaltelek sortutako Prest2018 ekitaldi bereziaren espiritua. Apirilaren 12an egingo da, Gasteizko Artium museoan.  Orain arte ezagutu dituzunetatik oso bestelako foroa izango da Prest2018, dinamikoagoa eta hurbilagokoa. Partekatzeko eta ikasteko aukera izango dugu, eraldatzeko eta hazteko.

“Negozioak eraldatzeko bide berriak” izenburu hartuta, sektore guztietan aplikatzeko moduko bi kontzeptu hartuko ditugu abiapuntu gisa Prest2018 ekitaldian: batetik, enpresak etorkizuneko gizartera eta 4.0 industriara iristeko egiten ari diren bilakaeran teknologiak duen garrantzia (eraldatze-gaitasunaren ezinbesteko osagaia da teknologia), eta, bestetik, Bezero Esperientziak zenbateraino baldintzatzen duen negozio-ereduen eraldaketa (bezeroa erdigunean jartzea, produktu edo zerbitzu bat baino zerbait gehiago eskaintzeko).

Bi mahai-inguru berritzaile antolatuko ditugu; haietan, zenbait sektoretako enpresa handi, ETE eta start-upetako ordezkariek beren esperientziaren berri emango digute, lehiakideago izaten laguntzeko.

Abiapuntu gisa, Aernova eta Vending Modular enpresa arabarren kasuak aztertuko ditugu. Beste erreferente batzuk ere izango ditugu, hala nola Osakidetza, Lagun Aro eta Hirisens start-upa, Euskadin, eta Bitbrain, Espainian. Haien esperientzietatik abiatuta, jakintza bateratuko esparru bat sortuko dugu, know-how partekatu hori gure enpresen errealitatera eramaten lagunduko diguna.

Hala, Prest2018 etengabeko hausnarketa-tresna bihurtuko dugu guztion artean, gure bezeroei balio erantsia emateko balioko duena.

Zatoz Prest 2018ra, eta ezagutu bertatik bertara teknologian eta bezero-esperientzian oinarritutako negozio-eredu berrien bidez mehatxua aukera bihurtzen ari direnen esperientziak eta arrakasta-adibideak. Presta zaitez Euskaltelen Prest2018 ekitaldiaren bidez hazteko eta ikasteko.