Joan Euskaltel Enpresara
Dietu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Nola erakarri bezero gehiago aro digitale@n?

    admin
    • 2019-10-10
    • notebk_icon 2 min

    Euskaltelek ostalaritza-enpresekiko konpromisoa du, eta, sektoreko negozioetara hurbilduz, haien jarduera ulertu nahi du, elkarrekin urrutira iristeko negozio-garapenean. Hurbiltasunari esker bakarrik ezagut daiteke haien egunerokoa, eta jardueraren mesederako zerbitzuak eta irtenbideak proposatu.

    Horregatik, berehala onartu genuen Café Fortalezaren gonbita, Barra de ideas erakundeak Bilboko Yimby gunean antolatu zuen jardunaldira joatekoa. Ostalaritza-sektorera zuzendutako jardunaldi horretan, zenbait adituk jardun zuten ostalaritza-negozioari errendimendu handiagoa ateratzeko gakoak eskaintzen.

    Juanjo Martínezek, zeina F&B eta jatetxeen aholkulari eta ostalaritzako enpresaria baita, garai berrietara egokitzeko eta negozioa berritzeko premia azpimarratu zuen. Kontsumitzaileaz jardun zuen, inoiz baino gehiago eskatzen baititu orain kontsumitzaileak esperientzia berriak. Kontsumitzaileek profil digital nabarmena dute orain, eta ostalariek horretara egokitu beste erremediorik ez dute, eta haien arreta erakarriko duten formula berriak eskaini. Izan ere, onlinen dugun izen ona bezeroaren esku dago orain: hark esaten duena gara.

    Euskaltelen Eskaintzako eta Go To Market Enpresako arduradunak, Iñigo González lankideak, “Bezeroaren esperientzia hobetzeko ahalegin guztiak bideratzeko eta eraldaketa posible egiteko teknologiak” duen garrantzia nabarmenduz, zera esan zuen:

    Merkatua oso zorrotza eta lehiakorra da, eta teknologia berrietan oinarritu behar dugu gure bezeroak hobeto ezagutzeko, haien kontsumo-ohiturak ezagutu eta, informazio hori baliatuta, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko”.

    Iñigo Gonzálezek azpimarratu zuen teknologiak eta digitalizazioa oso tresna ahaltsuak direla gure negozioek behar duten eraldaketari aurre egiteko.

    Teknologia horiek inoiz baino eskuragarriagoak dira —IoT, Big Data, adimen artifiziala edo wifi-atzipeneko zerbitzu profesionala—, eta lagungarriak izan daitezke negozioen eraldaketa digitalean, berrikuntzan edo negozio-lerro berrien garapenean.

    Garai berrietara egokitzeko —kontsumitzaileek ohiturak aldatu dituzte, beste era batean komunikatzen dira eta negozio-eredu berriak sortu dira—, ezinbestekoa da bezeroaren esperientziari garrantzia ematea. Esperientzia hori hobetzeko, aukera ezin hobea dugu orain datuak informazio esanguratsu bihurtzeko, bezeroak zer egiten duen jakiteko, zer nahi duen, zer erabilera-ohitura dituen eta zer gorabehera sor daitezkeen; beste hitz batzuez esanda, zer bereizten dituen aurkitu behar dugu.

    Hala, aurrea har dezakegu, eta esperientzia bereizgarri bat eskaini. Adibidez, erreserba online egiteko aplikazioak, wifi-konexioa, karteldegi digitala, pertsona-kontagailuak, jende-ilara kudeatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko eta hautatzeko sentsoreak, musika-sentsoreak, tiket digitala. Ezin konta ahala aukera daude ostalaritza-sektorearentzat.

    Zerbitzu digitalak

    Seguru zalantzak dituzula: zergatik segitu beharko luke bezero batek nire dendara etortzen? Nola eragiten du disrupzio teknologiko honek nire negozioan? Teknologiak eskaintzen dizkidan aukerei esker balioa jasotzen ari naiz? Negozio handiagoa lortzen dut?

    Eskura ditugun teknologietan daude zure galderen erantzunak. Iturri ugaritatik lortutako datuak Big Data edo AA aplikatuta tratatzen ditugu, eta informazio baliotsua ematen digute. Informazio hori itxarote-denborak optimizatzeko, menu pertsonalizatuak diseinatzeko eta bezeroak nire lokaletik gertu dabiltzanean mezuak bidaltzeko aplikatzen ditugu, besteak beste. Erabakigarria da datu guztien artean konexioak sortzea.

    Gure konpromisoa betikoa da: gure bezeroei laguntzea digitalizazioak dakartzan erronka berriei aurre egiten. Hori dela eta, Euskaltelek soluzioak ematen dizkio zure negozioari, zure ahalmen guztia balia dezazun eta lehiakorra eta eraginkorragoa izan zaitezen. Zure laguntzaile izan nahi dugu, eta zure beharrak pertsonalizatzen lagundu nahi dizugu.

    • wifi profesionala, zure bezeroen eta zure negozioaren zerbitzura. Milenialek irudika dezakete wifirik gabeko lokal bat? Hondamendia litzateke. Baina, gaur egun, wifiaren pasahitza emanez gero, gure bezeroek datu interesgarriak emango dizkigute beren kontsumo-ohiturei buruz. Gainera, sarbide-puntuen sarera konekta ditzakegu, eta gure lokaleko sarea kalekoarekin konektatu.
    • IoT aplikatua, zure lokalaren erosotasun eta eraginkortasunerako: neurketak egiteko eta alertak jakinarazteko sentsoreak, tenperatura eta elektrizitate-kontsumoa kontrolatzeko, pertsonak kontatu eta abar; zerbitzu pertsonalizatu guztiak webgunearen bidez eta mugikorreko aplikazioaren bidez zentralizatuta.
    • Analitika aurreratua, saltokian zure bezeroak identifikatu eta konekta ditzazun: kanpaina pertsonalizatuen kudeaketa eta Analytics neurketak. Kontsumo-ohiturei buruzko datuak atera ditzakezu, harreman pertsonalizatuagoa izateko, bezeroak fidelizatzeko eskaintza bereziak egiteko, eta abar.

    Ikus dezakezun bezala, bide luzea dugu egiteko. Eta elkarrekin egiteko aukera bikaina dugu.

    ¿Te ha gustado?

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da Enpresak
      • santiago-nino-becerra Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean” Enpresak
      • publicidad_digital Ezagutu publizitate digitalaren joera nagusiak Enpresak
      • Prest16 eta nahitaezko eraldaketa digitala Enpresak
      • Elena Fernández elkarrizketatu dugu, txakurzaleentzako Dog Vivant aplikazioaren sortzaileetako bat Enpresak
      • Nola optimizatu zure negozio-eredua Big Data bidez Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas jornadas tecnológicas protección pymes pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa responsabilidad social Euskadi sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ezagutu publizitate digitalaren joera nagusiak

    • 15 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek bat egin du efektu digitalarekin, ‘Gaur erabakiko duzu zer etorkizun nahi duzun’ Jardunaldi Teknologikoen bidez

    • 10 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Inbound marketinaren gakoak

    • 07 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zure negozioa babesteko jardunbide egokiak

    • 26 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Euskaltelen Kit Digitala programak eskaintzen dizkizun 10 soluzio digitalak

    • 23 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.