Euskaltelek gauzak erraztu nahi dizkizu, ez bakarrik bonua eskatzeko, laguntzen izapideak egiteko eta Kit Digitalaren soluzioak inplementatzeko, baizik eta, horretaz gainera, aholkularitza digitala eskaintzeko eta bidean izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko.

Horregatik, Kit Digitala programari buruzko galderak eta erantzunak laburki jasotzea erabaki dugu. Galdera ohikoenak dira, eta espero dugu laguntzei buruzko zalantza nagusiak argitzea.

KIT digitalari buruzko ohiko 15 galdera

Zer da Kit Digitala?

Kit Digitala Espainiako Gobernuaren ekimen bat da, eta ETE-ei soluzio digitalak inplementatzeko dirulaguntzak ematea du xede, hala urrats sendo bat egin dezaten heldutasun digitala lortzeko bidean.

NEXT GENERATION EU Europako funtsetatik dator dirulaguntza, eta 3.000 milioi euroko aurrekontua du.

Zer egin behar dut Kit Digitaleko laguntzak jasotzeko?

Bonua eskuratzeko, Acelera Pymeren orrian erregistratu behar duzu, diagnostiko digitaleko testa egin, eta onlineko formulario bat bete, non enpresari buruzko zenbait dokumentu aurkeztu beharko baitituzu.

Nahi baduzu, Euskaltelek doan egingo ditu zuretzat eskaera egiteko izapide guztiak; zure ordezkari izango gara Administrazioaren aurrean bonua lortu bitarteko izapide guztietarako.

Zer hartzen dute barnean Kit Digitaleko dirulaguntzek?

Zure enpresaren tamainaren arabera, zenbateko hauetako laguntza bat lor dezakezu gehienez:

  • 12.000 €-rainoko dirulaguntza 10-49 langileko enpresentzat.
  • 6.000 €-rainoko dirulaguntza 3-9 langileko enpresentzat.
  • 2.000 €-rainoko dirulaguntza 1-2 langileko enpresentzat.

Bonu digital baten bidez emango zaizu laguntza, eta nahi dituzun soluzioak erosteko erabili ahal izango duzu, bonua agortu arte. Kit Digitala programako soluzio bakoitzak laguntza-kantitate maximo bat du esleitua, langile-kopuruaren arabera.

Zenbat dira soluzio digitalak eta zein dira?

Kit Digitalak 10 soluzio digital hauek eskaintzen ditu: webgunea, merkataritza elektronikoa, sare sozialen kudeaketa, business intelligence eta analitika, bezeroen eta prozesuen kudeaketa, faktura elektronikoa, Bulego Birtualeko zerbitzu eta tresnak, zibersegurtasuna eta komunikazio seguruak.

Zerbait ordaindu beharko du nire enpresak, edo aukeratutako soluzio digitalen kostu osoa ordaintzeko balio du laguntzak?

Laguntzak soluzioen kostuaren % 100 ordaintzea du xede; kopuruari dagokion BEZa bakarrik ordaindu beharko du enpresak. Hala ere, aukeratutako hornitzailearen soluzioa laguntzagatik dagokizuna baino garestiagoa bada, zuri dagokizu diferentzia ordaintzea.

Nola lagunduko dit Euskaltelek digitalizazio-prozesu osoan?

Euskaltelek bizitza erraztu nahi dizu, eta, beraz, kostu gehigarririk gabeko laguntza eskaintzen dizugu, bonu digitala eskatzeko izapideak egiteko, aholkularitza digitala eskaintzeko eta, aukeratzen dituzun soluzio digitalak inplementatzeko digitalizazio-eragilea izateko.

Zer baldintza bete behar ditu nire enpresak Kit Digitaleko bonua eskatzeko?

ETE gisa alta emanda egotea, krisi-egoeran ez egotea, Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak beteta izatea, Europako Batzordearen berreskuratze-agindu bati lotuta ez egotea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitako debekuetan ez sartzea, aurreko 3 urteetan ez jasotzea minimis laguntza gisa hartutako 200.000 eurotik gorako laguntzarik, eta baliozko ziurtagiri elektronikoa izatea.

Kit Digitaleko edozein soluzio digital kontrata dezaket?

Bai, zuk erabakiko duzu zer soluzio behar duen zure enpresak. Kontuan hartu behar duzun gauza bakarra da soluzio berri bat izan behar duela, ez lehendik inplementatuta daukazun zerbait.

Noiz emango didate laguntza?

Izapideak egin eta 15 eguneko epean jasotzea aurreikusten da.

Nire enpresak laguntza jaso eta nik, gero, digitalizazio-eragileari ordaindu behar diot?

Ez, zuk jasotzen duzu bonua, eta digitalizazio-eragileari lagatzen dizkiozu kobratzeko eskubideak; hark egingo ditu izapide guztiak, eta berak jasoko du laguntzaren zenbatekoa.

Zenbat denboran jaso dezaket laguntza?

Bonuak sei hilabeteko balioa du soluzioa inplementatzeko. Inplementatu ondoren, Euskaltelek 12 hilabetez emango dizu zerbitzua, eta, handik aurrera zure hornitzailea izango da, zuk hala nahi baduzu.

Badu iraungitze-datarik Kit Digitalak?

Bai, badu. Enpresek 6 hilabete dituzte bonua trukatzeko, erosten duten unetik.

Edozein sektoretako enpresek eska dezakete bonua?

Bai, ez dago dirulaguntzetatik kanpo gelditu den sektorerik.

Izan daiteke onuradun eta digitalizazio-eragile aldi berean?

Ez, ezin da.

Zer gastu gelditzen dira laguntzetatik kanpo?

Besteak beste, hardwarea erostea, konektagarritasuna, zergak eta aholkularitza-zerbitzuak.

Kit Digitalaren laguntzei buruzko lehen informazio-hitzaldia eman dugu berriki. Programaren xehetasun guztiak azaldu genituen saioan. Ihes egin bazizun, orain duzu berriz ikusteko aukera: