• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    IoT soluzioak, Ecolaundry garbitegiak urrutitik kudeatzeko

    Ana - Euskaltel
    • 2019-02-12
    • notebk_icon 3 min

    Seguru dagoeneko ikusi dituzula kalean establezimendu horiek… Agian, horietako batean egiten duzu gobada. Ezagutzen duzu Ecolaundry? Autozerbitzuko garbitegien frankizia bat da, eta penintsula osoan 150 lokal baino gehiago ditu. Besteak beste, ezaugarri nagusia du ingurumena errespetatzen duten makinak eta produktuak erabiltzen dituela. Frankiziaren lokalek ia modu autonomoan funtzionatzen dutenez, ez dute langilerik behar kasu egiteko, eta urteko 365 egunetan egon daitezke irekita. Eta beti erabiltzen dute teknologiarik aurreratuena prozesu guztietan.

    Orain arte, Ecolaundry garbitegiak oso modu oinarrizkoan kudeatzen ziren, App baten bidez, makinak kontrolatzeko, martxan jartzeko, lokaleko ateak irekitzeko eta ixteko, eta abar.

    Eraldaketa digitala

    Baina enpresaren arduradunek beste urrats bat ematea erabaki zuten, eta hainbat helburu zituen eraldaketa-prozesu digital bati ekin zioten: establezimenduen kudeaketa integrala urrunetik egitea Internet of Things (IOT) teknologiaren bidez, online ordaintzeko plataforma bat martxan jartzea eta bezeroei esperientzia ezin hobea eskaintzea. Hori guztia, lokalen eraginkortasuna eta errentagarritasuna handitzeko. Horretarako, Euskaltelekin lehendik zuten konfiantza berrestea erabaki zuten. Ramón González Ecolaundryko zuzendari nagusiak honela azaldu digu:

    Oso irtenbide konplexua behar genuen, gure app zaharra funtzionalitate berriekin integratzeko gai izango zen irtenbide bat, eta beste urrats bat egin nahi genuen ordainketa-plataforma bat ere integratuz

    Bezeroaren beharrak jakin bezain laster, lanari ekin genion, eta Ecolaundryren neurrirako irtenbide bat diseinatzen hasi ginen.

    Lehenik eta behin, frankiziak behar zuen plataforma bat bere garbiketa-zentroetako ekipoak eta instalazioak urrunetik kontrolatzeko aukera emango ziona: hau da, lokalek funtzionatu behar zuten langileren bat instalazioak zaintzen balego bezala; horrez gain, makinetako akatsak detektatu behar zituen, eta, oro har, zerbitzuarekin lotutako edozein gorabeheraren berri izan. Euskaltel Life, Internet of Things (IoT) teknologian oinarritutako irtenbidea, eskaini genien. Plataforma honek aukera ematen du lokal edo etxebizitza baten elementu asko kontrolatzeko, bezeroaren beharretara egokitutako sentsore-aukera zabal baten bidez.

    Euskaltel Life-n integratutako sentsoreak

    Ecolaundryren kasuan, presentzia-sentsoreak jarri genituen, establezimenduaren barruan edozein mugimendu detektatu ahal izateko; bideo-zaintza kamerak jarri ziren, lokalaren irudiak zuzenean mugikorrean ikusi ahal izateko; era guztietako sentsoreak jarri ziren, sarrerako eta biltegiko ateak, argiak, ur-ihesak, energia kontsumoa, pertsianak eta abar kontrolatzeko; eta sentsore magnetikoak ere jarri ziren kanbioak txanponetan emateko makinetan, manipulazioak detektatzeko.

    Horrez gain, sirenak eta zenbait ekipo instalatu genituen, lokaletako ateen irekiera eta itxiera urrunetik kontrolatzeko, orduaren araberako itxieraren osagarri.

    Gainera, garbigailu eta lehorgailu adimendunak jarri ziren: entxufe adimendunak dituzte, urrunetik piztu itzali ahal izateko;

    Baina aplikazio espezifiko bat behar zen aldi berean hainbat funtzio betetzeko gai izango zena: batetik, Euskaltel Lifek eskaintzen dituen funtzio guztien kontrol zentralizatua eskaini behar zuen, eta, bestetik, Ecolaundryren aurreko App-ak zituenak ere jaso. Horrez gain, ordainketa-plataforma bat eduki behar zuen, bezeroek zerbitzua mugikorraren bidez ordaindu ahal izateko, eta, azkenik, garbitegiaren funtzionamendua optimizatzeko behar den informazioa eman behar zuen, negozioaren eraginkortasuna areagotzeko eta bezeroak fidelizatzeko.

    Zerbitzu guztiak integratzeko aplikazio berezi bat

    Horretarako, gure partner teknologikoetako bati App homogeneo bat eskatu genion, funtzio horiek guztiak integratuko zituena eta Android eta IOS gailuetarako erabilgarri egongo zena. Sistema eragile bakoitzerako App bat garatzea izan zen emaitza. Eta aipatutako elementu guztiak barne hartzeaz gain, garbigailuen eta lehorgailuen funtzionamendua ere integratu zen, eta, alderdi teknikoagoari dagokionez, Raspberry Pi mikroordenagailuaren logika, Euskaltel Life-rekin lotzeko gateway-an.

    Ramón González Ecolaundryko CEOaren arabera:

    Irtenbide honek balio erantsi bat ematen digu frankizia gisa, gainerakoetatik bereizten gaituena; haren bidez jakin dezakegu makinek astean zein garaitan erabiltzen diren gehien; noiz sartzen eta irteten diren bezeroak; noiz gertatzen diren elektrizitate-kontsumo altuenak energia-hornitzaileekin kontratu pertsonalizatuak negoziatzeko… Laburbilduz, soluzio honek informazio asko emango digu gure negozioaren errentagarritasuna handitzeko

    Baina prozesuen eraginkortasuna handitzeaz gain, Ecolaundryren App berriak aukera emango du erabiltzaileen prozesuak errazteko, ordainketa-plataforma sartuta, eta haiekin etengabe komunikatzeko aukera egongo da, haien beharrak ezagutzeko, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko eta fidelizazioa bideratzeko.

    Sistema berritzaile hori modu autonomoan funtziona dezaketen beste negozio eta sektore batzuen urruneko kudeaketan ere erabil daiteke, bai eta kanpoan zaudenean etxean gertatzen den guztia kontrolatzeko ere. Laburbilduz, aukera berriak ditugu azken teknologiak gure bezero guztien esku jartzeko.

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Irekita dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta SPRIk eskaintzen dituzten diru-laguntzen programaren deialdia! Dirulaguntzak
    • Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • ciberseguridad_pymes Honela zaintzen du zure ETEaren segurtasuna antibirusak Enpresak
      • 5G 5G Euskadi: enpresa-lankidetzaren ondorioz sortutako proiektu arrakastatsua Enpresak
      • transformacion_digital_empresa Norberto Ojinaga: enpresen automatizazioaren eta digitalizazioaren erronkak eta aukerak Enpresak
      • Etorkizun handiko bost sektore Euskadiko ekintzaileentzat Enpresak
      • StartUps Euskaltel: ekintzailetza sustatzen dugu Enpresak
      • Start-upentzako Euskaltelen ekintzailetza-programaren gakoak Enpresak
     
    Asesor tecnológico aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data big data empresa Cloud Computing compromiso social Euskadi DataRobot digitalización digitalizazioa empresa comprometida Empresa digital empresa responsable empresa sostenible empresa sostenible Euskadi empresa verde Euskadi empresa verde sostenible Entornos y soluciones Cloud erronkak estrategias tecnológicas estrategia teknologikoak euskaltel Herramientas teletrabajo infraestructura TI inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak Responsabilidad Social Corporativa responsabilidad social Euskadi retos servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones de inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas Soluciones tecnológicas empresa tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa Transformación Digital transformación digital empresa trasnformación

    agian interesatuko zaizu

    Honela zaintzen du zure ETEaren segurtasuna antibirusak

    • 25 otsaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    5G Euskadi: enpresa-lankidetzaren ondorioz sortutako proiektu arrakastatsua

    • 23 otsaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    5G Euskadi: el éxito de un proyecto fruto de la colaboración empresarial

    • 23 otsaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Norberto Ojinaga: enpresen automatizazioaren eta digitalizazioaren erronkak eta aukerak

    • 17 otsaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zibererasoen ia erdiak ETE-etan gertatzen dira

    • 11 otsaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    5G teknologia trenera igo da

    • 27 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Adimen artifiziala: mitoak eta abantailak

    • 18 urtarrila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zure enpresaren zibersegurtasuna zaintzeko aholkuak

    • 15 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.