Euskaltelen telefono-lineak doan Gipuzkoako zahar-etxeetako adinekoentzat
Euskaltel
- 2020-04-02
< 1 min
Une zailetan, elkartasuna nagusitzen
da. Hau guztia amaitzen denean, enpresa, erakunde eta partikular
anonimo askoren ekimenak geratuko zaizkigu buruan, bakoitzak bere
neurrian krisi hau gainditzeko egindako ekarpenak.
Ekimen horietako bat da ‘Besarkada birtualak’, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskaltelek elkarlanean sortua. ‘Besarkada birtualak’ ekimenak konexio-linea seguru, esklusibo eta doakoak eskaintzen dizkie probintziako 65 zahar-etxeetako adinekoei. Haien bidez, etxekoekin komunikatu ahal izango dira, hain bakarrik ez sentitzeko. Egoera honetan, guztiok behar dugu gehiago, eta guztiok eskertzen dugu gehiago, pantaila baten bidez besterik ez bada ere.
Egoitzek eta gure adinekoek tableta
elektroniko bat jasoko dute, SIM aktibatu bat eta telefono-deiak eta
bideodeiak egiteko behar dituzten aplikazioak instalatuak dituztenak,
foru-aldundiak emanda, bai eta doako telefono-linea bat ere,
Euskaltelek emanda.
Egoitza bakoitzak bere egutegia
antolatuko du, familiak eskatutakoaren arabera, eta egoiliar
bakoitzak gutxienez hiru dei jaso ahal izango ditu astean.
Euskaltel: teknologia gehien behar
dutenen eskura
Teknologiak gure aliaturik onena izan
behar du une honetan. Euskaltel Taldearentzat, isolamendu-garai
honetan beharrezkoa da pertsonen arteko konexioa, adineko pertsonen
eta haien senitartekoen arteko konexioa, batez ere.
Gure teknologia eta gure sarea gure
enpresa eta bezero guztien eskura jartzea da gure helburua. Guztira
800 profesional aditu ditugu une oro sarea dimentsionatzen. COVID-19a
elkartuta gaindituko dugulako.
¿Te ha gustado?